
EZAGUTU ALDUNDIA
Ongietorriak Bizkaira Foru Aldundiaren web orriaren bitartez, hain zuzen ere, bizkaitar guztien etxea. Bizkaia lurralde abegitsua da, aukerez betea eta munduari irekia. Bere gobernua, Foru Aldundia, modernoagoa izateko eta bere 113 udalerriak nahiz horietako biztanleak egunez egun hurbilagoa sentitzeko ilusioz diharduen erakundea da. Web orri hau ate irekia da Aldundiaren eta Bizkaiko pertsonen artean eguneroko harremana errazteko. Hala, beren ekarpena beharrezkoa da lurralde hobea egiteko.
Aurrekontua 2025 Bizkaiko Foru Aldundia
1.652.278.755 €*
1.652.278.755 euroko guztizko aurrekontuaren %100,00*
* Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
Aurkezpena
ZER DA ALDUNDIA?
Bizkaiko Lurralde Historikoko gobernua da Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako bat. Ahaldun Nagusia da buru (2023ko uztailaren 5etik, Elixabete Etxanobe dago karguan, Eusko Alderdi Jeltzalekoa), eta hainbat eginkizun betetzen ditu, hala nola zergak biltzea, hirigintza, errepideak eta obra publikoak, ingurumena, kultura-ondarea edo gizarte-ongizatea.
NOLA ANTOLATZEN DUGU GURE BURUA?
Bizkaiak, Araba eta Gipuzkoako beste Lurralde Historikoek bezala, legebiltzarra du, Batzar Nagusiak, alegia, baita gobernua ere. Azkenekoa Foru Aldundia da. Bizkaiko Batzar Nagusiak 51 batzarkideek osatzen dituzte. Herritarrek zuzenean aukeratzen dituzte lau urtez behin egiten diren foru hauteskundeetan. Batzar Nagusiek Ahaldun Nagusia aukeratzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren buru izango da. Horrek, era berean, sail bakoitza zuzentzeko foru diputatuak hautatzen ditu. Gaur egun, Aldundia 10 sailetan banatzen da: Ekonomia Sustapena; Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna; Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanak; Ogasun eta Finantza; Gizarte Ekintza; Euskara, Kultura eta Kirola; Azpiegituretarako eta Lurralde Garapena; Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustapena; Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustapena; eta Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea. Bakoitza bere eremuan sailen erabakiak Gobernu Kontseiluan onartzen dira eta, xede horrez, hori astero egiten da. Ahaldun Nagusiak eta foru diputatuek parte hartzen dute. Foru Aldundiari Batzar Nagusiek kontrolatzen diote, herritarrek hautatutako ordezkariak baitaude.
FUNTZIOAK
1979ko Gernikako Autonomia Estatutuak Lurralde Historikoei hainbat eskumen ematen dizkie eta ukiezinak dira. Horregatik, Bizkaiak zerga-sistema propioa du eta Foru Aldundia administratzez arduratzen da. Funtzio horien artean, modu berean, foru erakundeak lurraldeko errepideak eta bideak, herri lanak edo kultura ondarea eta ingurumena kudeatzen ditu. Enplegua da gure gizartearen erronka handia. Aldundiaren zeregina garapen ekonomikoa bultzatzea da eta, horretarako, lanpostuak sortzea ahalbidetuko duten erabakiak erraztuko ditu. Halaber, erakundeak Bizkaian inor atzean ez gelditzeko lanean aritzearen konpromisoa hartzen du. Ildo horri jarraiki, egoera pertsonalaren, sozialaren edo familiarraren ondorioz ohiko bizia, duina eta osoa, garatzeko zailtasunak dituzten herritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkie.
HISTORIA PIXKA BAT
Bizkaiko Foru Aldundiak 2014. urtean “Bizkaiko Foru Aldundiaren Historia. 1500-2014” liburua argitaratu zuen. Liburuan erakundearen historia jasotzen da, hasieratik José Luis Bilbaoren azkeneko legealdira arte. Hala, Bizkaiko ahaldun nagusi guztiak identifikatzen ditu 1500. urtetik 2014. urtera. Liburua formatu digitalean hemen kontsulta daiteke, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.
FORU JAUREGIA
Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Jauregia ezagutzeko aukera eskaintzen du eraikinaren barrualdetik bisita birtuala eginez. Ibilbidean zehar Jauregiko elementu garrantzitsuenei buruzko informazio zehatza eskaintzen da, adibidez gelei eta artelanei buruzkoa. Bisita birtualaren osagarri moduan argazki-galeria bat eta Foru Jauregiaren historiari eta berezitasunari buruzko bideoa daude.
Gobernu-Taldea
- Aurrekoa kargua
-
Carlos Alzaga Sagastasoloa
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatua
- Hurrengoa kargua
Albisteak
-
NABOk AEBetan euskal kultura bizirik mantentzeko egin duen lana goraipatu du Elixabete Etxanobek
2025(e)ko abuztuaren 1(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea NABOk (North American Basque Organizations) urteroko biltzarra egin du gaur eta bertan ahaldun nagusiak erakundearen lana eskertzeko hitzaldia egin du. Irakurri gehiago →
-
Abuztuan ere, Bizkaia museoz museo
2025(e)ko abuztuaren 5(a)
Argazkidun albiztea
Euskara, Kultura eta Kirol Saila Abuztuan ere badago kultura- eta museo-programazioa Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen museo eta foru-aretoetan. Irakurri gehiago →
-
Bizkaiko Foru Aldundiak hegazti basatien artean hegazti-gripearen kasuak detektatu ditu Santurtzin eta Erandion
2025(e)ko abuztuaren 4(a)
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila Basafauna zaintzeko sistemari esker, H5N1 birusa goiz detektatu ahal izan da uretako hegazti basatietan. Ez dago arriskurik giza osasunerako. Irakurri gehiago →