LEGE-OHARRA

www.bizkaia.eus web atariaren eta bere edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, softwarea) jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira eta ez dira, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren aplikazioaren esparruari dagokionez, jende guztia iristeko iturria.

Datu pertsonalen babesaren bermea

Bizkaiko Foru Aldundiak konfidentzialtasunik zorrotzena ziurtatzen du pertsona erabiltzaileek ematen dituzten datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, datu pertsonalen babesaren arloan legez ezarrita dauden segurtasun-mailak bete dira eta eman diren datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko irispidea eta lapurreta saihesteko bere eskuetan dauden bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu dira.

Datuak babesteko erregelamendu orokorra 2016an argitaratu zen, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera zuzenean aplikatu beharrekoa izango da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira.

https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

Bizkaiko Foru Aldundia eta haren foru-sektore publikoa herritarren datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak eta arduradunak dira, hainbat jarduera garatzerakoan. Horren ondorioz, indarrean dauden berme juridikoak eta datuak babesteko erregelamendu orokorrean jasotako berme juridiko berriak bete behar dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona erregistratuen eskura jarriko ditu bitarteko tekniko egokiak datu pertsonal horiek eman aurretik Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Politikari buruzko ohar hau edo horri buruzko gainerako informazio garrantzitsu guztia ikus dezaten eta horiekiko euren adostasuna adierazteko aukera izan dezaten, Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendu automatizatuari ekin diezaion.

DBO: Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Datuen babesari buruzko kontsultak argitzeko, harremanetarako postontzi hau jarri dugu zuen eskura: DPO@bizkaia.eus