• BOS

    BOS Juan Crisostomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza, mantentzea, artapena eta sustapena da Fundazio honen xedea.

    • Palacio Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorbidea, 4 48011 Bilbao Erakutsi mapa

    • Telefonoa: +34 94 40 35 205
    • Faxa: +34 94 40 35 115
    • Web:BOS
  • Aparkabisa - Bizkaiko Garraio Gunea A.B.

    Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailari eratxikirik dagoen merkataritzako foru sozietatea da. Xede bikoitza du: alde batetik, merkataritza-gaien zentral integralen sustapena, prestakuntza eta ustiapena, eta bestetik, ibilgailu astunetarako aparkalekuak gertutzea.

  • Azkue Fundazioa

    Euskara eta Kultura Sailari eratxikirik dagoen foru fundazioa da. Xedea: euskararen erabilera modu dinamikoan sustatzea, teknologia baliatuz eta garai berrietara moldatuz.

  • Azpiegiturak, S.A.U.

    Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailari eratxikirik dagoen merkataritzako foru sozietatea da. Xedea: Bizkaian enpresa, gizarte eta kirol arloetako azpiegiturak proiektatu, eraiki, artatu eta kudeatzea.

  • Basalan

    Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eratxikirik dagoen merkataritzako foru sozietatea da. Xedea: basoko eta naturaren kontserbaziorako lan oro planifikatu, hobetu eta burutzea.

    • Madariaga etorbidea 1 - 1. departamentua 9, 48014 Bilbao Erakutsi mapa

    • Telefonoa: 944761955
    • Faxa: 944472417
    • Web:Basalan
  • BEAZ, Enpresa eta Aurrerapen Zentroa. A.B.

    Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailari eratxikirik dagoen merkataritzako foru sozietatea da. Xedea: enpresen lehiakortasuna bultzatu, garatu eta sustatzea.

  • BiscayTIK Fundazioa

    Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailari eratxikirik dagoen foru fundazioa da. Xedea: hiritarrentzako arretarekin loturik dauden teknologiak eta kudeaketaren arloko bitartekoak ezagutzea bultzatzeko jarduerak sustatzea, komunikazioaren alorreko teknologien bitartez.

  • Bizkaia Bizkaialde

    Euskara eta Kultura Sailari eratxikirik dagoen foru fundazioa da. Xedea: kirola sustatu eta garatzea eta Bizkaiko kirolariei laguntzeko programak finantzatzea.

  • Bizkaikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa-erakunde publikoa da, Euskara eta Kultura Sailari eratxikirik dagoena. Xedea: Bizkaiko kultura-ondarea hedaraztea eta foru titulartasuneko museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultura-azpiegiturak kudeatzea.

  • Bizkaiko Tutoretza Erakundea

    Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa-erakunde publikoa da, Gizarte Ekintza Sailari eratxikirik dagoena. Xedea: Gizarte arloko zerbitzugintza espezializatuak; besteak beste, legez ezgaiturik dauden adinekoen tutoretza eta kuratoretza egikaritzea, bai eta pertsona horien integrazioa eta normalizazioa ere.