Zerbitzu eta laguntzen katalogoa
lurraldeko toki erakundeentzat
KATALOGOAREN HELBURUA
Katalogoa Bizkaiko udalei eta bere menpeko erakundeei laguntzeko erreminta gisa sortu da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Foru Erakundeek euren esku jartzen dituzten zerbitzu zehatzen multzoa ezagutu dezaten.
Horrekin, bizkaitar udalei eta bere menpeko erakundeei zuzendutako eskuragarri dauden zerbitzu ezberdinen informazioa eta horiek eskuratzea errazten laguntzen da, Aldundiak toki erakunde horietako eremuak eta asistentzia-konpromisoak argiago finkatuz.

ALDUNDIA BIZKAIKO UDALEN ZERBITZURA
Bizkaia bere eskualde eta udalerri guztien batura da. Oinarrizkoa da guztiek euren potentzial osoa garatzea, eta modu orekatuan egitea, elkartasun eta lurralde kohesiotik, gehien behar duten eskualdeetako proiektuei lehentasuna emanez, eremu ekonomikoa, soziala eta ingurumena barne hartzen duen garapen integral baten aldeko apustua eginez. Bizkaiko Foru Aldundiaren xedea da herritar guztiek berdintasun baldintzetan bizitzea bizi diren udalerrian bizi direla.
Zentzu honetan, toki erakundeekiko harremanak sendotzea da Aldundiarentzat lehentasunetariko bat, pertsonengandik hurbilago egoteko, udalerri eta eskualdeetatik hurbilago egotea delako gakoa, eurek eusten diotelako Bizkaiari.
BIZKAIKO TOKIKO ERAKUNDEEN ZERBITZURA 2030 GOAZEN GOBERNU PLANA
- Bizkaiko udalerrietako modernizazio teknologikoa
- Asistentzia eta aholkularitza
- Foru aldundiak udalerrietan dituen bulegoak indartu
- Bizkaiko foru aldundiko udal zerbitzuen katalogoa
Albisteak
-
Bizkaiko Foru Aldundiak eta EUDELek aurrera egiten dute Gizarte Zerbitzuen arloko koordinazio- eta lankidetza-mekanismoetan
martxoaren 5(a)
Argazkidun albiztea
Gizarte Ekintzako Saila Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldea ostegun honetan bildu da Bizkaiko gizarte zerbitzuen alorrean datozen hilabeteetarako lan ildo bateratuak adosteko. dpt-ultimas-noticias.read-more →