ALDUNDIA BIZKAIKO UDALEN ZERBITZURA

Bizkaia bere eskualde eta udalerri guztien batura da. Oinarrizkoa da guztiek euren potentzial osoa garatzea, eta modu orekatuan egitea, elkartasun eta lurralde kohesiotik, gehien behar duten eskualdeetako proiektuei lehentasuna emanez, eremu ekonomikoa, soziala eta ingurumena barne hartzen duen garapen integral baten aldeko apustua eginez. Bizkaiko Foru Aldundiaren xedea da herritar guztiek berdintasun baldintzetan bizitzea bizi diren udalerrian bizi direla.

Zentzu honetan, toki erakundeekiko harremanak sendotzea da Aldundiarentzat lehentasunetariko bat, pertsonengandik hurbilago egoteko, udalerri eta eskualdeetatik hurbilago egotea delako gakoa, eurek eusten diotelako Bizkaiari.

Horregatik guztiagatik, Goazen 2030 Gobernu Planaren markoaren barruan, Aldundiak ondorengo jarduera eremuetan lan egitea aurreikusten du, bizkaitar udalerriei euren zerbitzuen kalitatea hobetzeko erremintak eskaintzeko:

  • BIZKAIKO UDALERRIETAKO MODERNIZAZIO TEKNOLOGIKOA

    Bizkaiko udalerrietako modernizazio teknologikoaren lanean sakontzea, zama administratiboa murriztea eta e-Administrazioan, parte-hartzean eta gardentasunean aurrera egitea errazten duten interes komuneko aplikazioak garatzeko eta hobetzeko asmoz, sareko lanaren sinergiak aprobetxatuz. Aldundiak hauteman du Foru Administrazioak biziko duen modernizazio prozesuaren parekoa egin behar dela Toki Administrazioan ere. Horretarako, udal kudeaketarako sistema informatikoak eta udalen egoitza elektronikoak garatzen eta Gobernu Irekiko “Udala Zabaltzen” plataforma bultzatzen jarraituko da.

  • Aldundiak udalerrien finantza-zaintzaren lana indartu nahi du asistentzia eta aholkularitzari garrantzi handiagoa emanez.

  • Zerbitzuen mankomunazioan aurrerakuntza sustatu eta laguntzea, udalen autonomia guztiz errespetatuz, sinergiak aprobetxatzeko, kostuak murrizteko eta eskualde bakoitzeko herritarrei zerbitzu hobeak emateko asmoz. Aldundiak oraintxe lurraldeko hainbat udalerritan dituen bulegoek laguntza, informazio eta izapidetze integraletarako leihatilak izatea nahi du, oraingo eredua gaindituta, hau da, zerbitzu edota Sail jakinen araberako konpartimentuen eredua.

  • Ondoren aurkeztuko dugun katalogoan biltzea Bizkaiko Foru Aldundiak eta bere Foru Erakundeek toki erakundeen eskura jartzen dituen berariazko zerbitzuak, informazioa eta zerbitzu horien erabilera errazteko, eta zerbitzu mankomunatuak ere sustatuko dira.

    Zehatz-mehatz esanda, katalogo honek Bizkaiko Foru Aldundiko sailek eta foru erakundeek Bizkaiko lurraldeko tokiko erakundeei eskainitako zerbitzu guztien zerrenda du. Ildo horri eutsiz, diru-laguntzak edota laguntzak ageri dira, laguntza ekonomikoak ez diren zerbitzuekin batera. Azkenekoei esker, laguntza teknikoa ala beste zerbitzu mota batzuk eraginkortasunez gara daitezke.

    Halako zenbait zerbitzu berariaz udal eta tokiko erakunde txikietarako pentsatuta dago, bitarteko pertsonal eta material urriagoak baitituzte.

Katalogo honek Bizkaiko Foru Aldundiko sailek eta foru erakundeek Bizkaiko lurraldeko tokiko erakundeei eskainitako zerbitzu guztien zerrenda du. Ildo horri eutsiz, diru-laguntzak edota laguntzak ageri dira, laguntza ekonomikoak ez diren zerbitzuekin batera. Azkenekoei esker, laguntza teknikoa ala beste zerbitzu mota batzuk eraginkortasunez gara daitezke.

Halako zenbait zerbitzu berariaz udal eta tokiko erakunde txikietarako pentsatuta dago, bitarteko pertsonal eta material urriagoak baitituzte.