Ohiko galderak

  • Doako nabigatzaile hauetakoren bat erabili behar da katalogoan sartzeko:

    • Internet Explorer, 11 bertsioa edo goragokoa
    • Mozilla Firefox, 60 bertsioa edo goragokoa.
    • Google Chrome, 66 bertsioa edo goragokoa.
    • Microsoft Edge.
    • Safari, 11 bertsioa edo goragokoa.

    PDF fitxategien edozein bistaratzaile (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Free PDF Opener, Nitro PDF Reader, ...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetarako, ez dago bistaratzailerik instalatu beharrik, badaukatelako PDF bistaratzaile bat integratuta.

    Ziurtagiri elektronikoen erabileraren ondoriozko beste konfigurazio batzuk.

    Gainera, Egoitza Elektronikora bideratzen zaituzten laguntzen/diru-laguntzen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemak erabili behar dira.

  • Gaur egun, hautatutako laguntzen/diru-laguntzen/zerbitzuen fitxak banan-banan jaitsi daitezke PDF formatuan. 2019/12/13tik aurrera, katalogo osoa jaitsi ahal izango da PDF formatuan

  • Bai. Erregistro elektronikoak automatikoki luzatuko du izapideari ekin zaiola erakusten duen egiaztagiri elektronikoa. Egiaztagiri horretan datu hauek aurkituko dituzu: sarrera-erregistroko zenbaki edo kodea eta aurkezpen eguna eta ordua, pertsona igortzailearen nortasuna, zure kasuari buruzko prozedura, gaiaren izena, aurkezpen-inprimakian jarritako datuen hitzez hitzeko kopia, eta hari esleitutako egiaztapen elektronikoko kodea, aukera emango duena hura kontsultatu eta bistaratzeko eta haren kopia elektronikoa inprimatzeko.

  • Izapide bakoitza zein bulegotan egiten duzun, bulego horretan kontsultatu ahal izango duzu izapidearen egoera. Bide telematikotik egindako eskaeren kasuan, bulego birtual bakoitzak badu atal bat espediente bakoitzaren egoera bistaratzeko, behin hura identifikatutakoan.

  • Zure eta katalogoaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio guztia zifratuta geratzen da. Ziurtagiri elektronikoek bi aldeen nortasuna bermatzen dute. Jakinarazten dituzun datu pertsonalak ere zifratuta daude, eta, behin gure sisteman gordeta, behar diren baliabideak erabiltzen ditugu eurak babesteko, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa eta hura garatzen duten arauak betez.

  • Katalogo honetan eskura dagoen informazioa etenik gabe eguneratzen da. Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztien eta haren foru erakundeen ardura da euren zerbitzu, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio guztia beti eguneratuta edukitzea katalogo honetan.

  • Bai. Edozein eskaera motak ekarri behar du berekin katalogo honen bitartez izapidetze bati ekitea.

    • Rosa María González Manso
    • Telefonoa: 944 068 667
    • asistencia.economica@bizkaia.eus
  • Izapide bat hasten den unean, Bizkaiko Foru Aldundian edo foru erakundean laguntzaren/diru-laguntzaren/zerbitzuaren ardura duenak automatikoki jasotzen du izapidearen hasierako alerta. Alerta hori jaso eta gero, teknikaria zurekin harremanetan jarriko da.

  • Ezin dela udalekura joan edo beharbada ezin dela joan jakinarazteko, premiazko abisua eman daiteke 94 608 33 60 kanpainako telefonoan, jendearentzako arreta-ordutegian.

    Instalaziora ez joateko erabakiaren behin betiko jakinarazpena egoitza elektronikoko zure espedientean egin behar da; horretarako, «Beste jarduera elektroniko batzuk» atalaren barruan «Dokumentazioaren ekarpenaren aurkezpena» estakatik gertatutakoa azaldu.

  • Egun baliogabeen 2022ko egutegia:

    • Urtarrilaren 1a, Urteberreri eguna
    • Urtarrilaren 6a, Errege eguna
    • Apirilaren 14a, Ostegun Santua
    • Apirilaren 15a, Ostiral Santua
    • Apirilaren 18a, Pazko Astelehena
    • Uztailaren 4a, San Valentin Berriotxoa
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
    • Abuztuaren 26a, Aste Nagusiko Ostirala
    • Irailaren 6a, Juan Sebastian Elkano kapitain zela munduari bira eman izanaren V. mendeurrena
    • Urriaren 12a, Pilarreko Andre Maria
    • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna
    • Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna
    • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna
    • *2022ko larunbatak eta igandeak
  • Bizkako Foru Aldundiak ez ditu begiraleak zuzenean kontratatzen. Udalekuak kudeatzen dituzten enpresen bidez egiten du hori. Beraz, empresa horiek dira kontratazioak egiten dituztenak, eta beraiengana jo behar duzu. Udako kanpainen enpresen zerrenda

  • Aukera izango da udalekuan zehar eginiko jardueren argazkiak ikusteko, www.bizkaia.eus/udalekuak web-orrian, instalazio edo txandaren

    Argazkiak
    ikonoan klikatuz.

  • Bidaia-txartela berreskuratzeko, egoitza elektronikoko zure espedientearen Dokumentazioa atalean sartu behar duzu.

  • Adingabe bakoitzaren eskabidea haren aitak, amak edo tutoreak egin behar du; baina, eskabideari, lotura-kodearen bidez, 3 eskabide lotu ahal izango dizkio, gehienez, txanda orokorraren kasuan, eta 2 eskaera, desgaitasuna eta/edo mendekotasuna dutenen txandaren kasuan.

  • Kuota telematikoki ordaintzen da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasarelaren bidez edozein finantza-erakunderen edozein txartel-mota edukiz gero.

  • Zozketa publiko bakarra egiten da, notario aurrean. Zozketa egin eta berehala, eskainitako plazak adjudikatzen dira. Plazarik eskuratzen ez duten pertsonak itxaronzerrendan sartzen dira, zozketaren hurrenkera berean. Itxaronzerrenda hori adjudikazioak egiteko erabiliko da, betiere bere hurrenkera mantenduz.

  • COVID-19 dela eta, jauregiko bisitak bertan behera geratu dira.

  • Zozketa notario baten aurrean egiten da eta zenbaki ekiprobableak esleitzeko programa informatiko baten bidez egiten da. Beraren bidez, hutsik dauden plazak jasotako eskaerei esleitzen zaizkie, erabat ausaz.

  • Haurrak beste sistema batzuen (Hezkuntza, Osakidetza, oinarrizko gizarte-zerbitzua…) arreta jasotzen jarraituko du, beharrezkoa bada.

  • Txostenok AGBT—Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeari eskatu behar dizkiozue (Uribitarte kalea, 15, Bilbo).

  • AGETeko langileek, haurraren esku-hartzearen jarraipena egiteko, hala haien artean nola osasun- eta hezkuntza-sistemetako zein gizarte-zerbitzuetako profesionalekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten orduak dira.

  • Sarritan, eskaintza prestatu eta bidaltzen duen pertsona ez da sinatzeko ahalordeduna.

    Plataformak sinatzaile bat aukeratzera behartzen du, eta bat etorri behar da eskaintza bidaltzeko erabilitako sinaduraren ziurtagiri elektronikoan identifikatutakoarekin, baina ohikoa da bidalketa ez egitea ahalordedunak.

    Halakoetan, legez ezarrita dago eskaintza elektronikoa nahitaez sinatu behar dutela lizitazioetan enpresa ordezkatzeko ahalmena duten ahalordedunek. Beraz, bi aukera daude:

    • Batetik, eskaintza, osorik, ahalordedunaren/ahalordedunen ziurtagiriarekin sinatzea ; aukera honek baliozkotasuna emango lioke aplikazioko formularioetan sartutako informazioari.
    • Bestetik, gaitutako pertsona baten ziurtagiriarekin (ordezkari fisiko edo juridikoren baliozko ziurtagiria) sinatzea, eta ahaldordeunak/ahalordedunek sinatutako dokumentu elektronikoak eranstea.

      Ildo horretan, aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera dira nahitaez ahalordunaren/ahalordedunen sinadura behar dutena.

    Aldi baterako enpresa-elkarteen kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak alta eman beharko die ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen ordezkariari. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

  • Espediente bakoitzaren xehetasunean, eskaintzaren "Eskema" deskargatzeko aukera ematen dizun baliabide bat aurkituko duzu. Eskema horrek eskaintza prestatzeko behar den informazioa guztia dauka. "Eskema" ireki ahal izateko, aurretik eskaintza aurkezteko aplikazioa deskargatu behar duzu. Hala, plataformara konektatua egon gabe prestatu ahal izango duzu eskaintza.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, enpresaburua, ordezkaria edo eskaintzailearen ahalordeduna bada.

    Eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta lizitatu nahi den eskaintzaren "Eskema" deskargatzea kontratatzailearen profilean, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak betetzea.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Lizitazio Elektronikorako Plataforma kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzeko eskaintzak eta bestelako agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera ematen duen sistema da, lege-berme guztiak dituena segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari dagokienez.

    Plataforma honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak azkartu egiten du barne-kudeaketa, eta erraztu administrazio-izapideak.

    Lizitatzaileek hau egin dezakete plataformaren bidez: lizitaziorako dokumentuak aurkeztu, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta jakinarazpenak bitarteko elektronikoak bidez jaso. Horri esker, saihestu egin ditzakete joan-etorriak.

  • Eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko aplikazioak ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du; bakoitzak bere ziurtagiria erabili beharko du.

    Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalordea izan behar dute.

  • Eskatutako dokumentazioak enpresaren ahaldunaren/ahaldunen sinadura digital izan behar du, eta, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

    Paperean dagoen dokumentazioa aurkezten denean -gero digitalizatu egin behar dena-, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez bermatuko du jatorrizkoarekiko zehaztasuna. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta, salbuespenez, interesdunari agiri edo informazio originala erakusteko eska diezaioke.

  • Sartu Euskarri atalean.