
Errenta eta ondarea 2024
Apirilaren 10etik ekainaren 30era
Nola aurkeztuko duzu aitorpena?
Apirilaren 10etik ekainaren 30era, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza-zerbitzu zabala eskaintzen du errenta-zirriborroa kontsultatzeko eta osatzeko, aitorpena aurkezteko eta zalantzak argitzeko, hiru kanaletan: digitala, telefono bidezkoa eta aurrez aurrekoa.
Aurkezpen digitala (web-a edo app-a)
WEB-A
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat baduzu (Bak, BakQ edo ziurtagiri digitala), zure zirriborroko informazio guztia eskura dezakezu, eta nahi dituzun jarduketa guztiak egin. Zure zirriborrora zirriborrora sartu estekaren bidez edo egoitza elektronikoaren bidez sar zaitezke.

Zeure burua identifikatu ondoren, galdetuko dizugu zure errenta-zirriborrora edo beste pertsona baten zirriborrora sartu nahi duzun. Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu, ordezkatzen duzun pertsonaren ordezkaritza-gakoa behar duzu. Baterako aitorpenen kasuan ere, zure ezkontidearen edo izatezko bikotearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu.
Zirriborrora sartuta:
- Foru Ogasunak eskura duen informazioarekin egin duen zirriborroaren eduki osoa ezagut dezakezu.
- Zirriborroaren behin-behineko emaitza zein den ezagutu, aukera onenarekin, banakakoa edo baterakoa.
- Aurkeztera behartuta zauden jakin.
- Daturik falta den eta zer datu eman behar diren jakin.
- Emaitza itzultzeko bada (zure alde), errenta-zirriborroa automatikoki aurkeztekoa den jakin. Halako zirriborroen kasuan, aldaketarik egiten ez baduzu eta lehenago aurkeztu ez baduzu, aitorpena automatikoki aurkeztuko da, ekainaren 30ean. Kasu horretan bazaude, zirriborrora sartu ondoren, aurkezpen automatikoa atzera bota dezakezu, aitorpena automatikoki aurkeztea nahi ez baduzu.
- Zure mezu pertsonalizatuetara eta pantaila bakoitzeko laguntzetara sartu, zeinek lagunduko baitizute zirriborroa aldatzen edo osatzen, nahi baduzu.
- Dokumentazioa aurkeztu.
- Aitorpena aurkeztu.
Gehiago jakin zirriborrora sartu, datuak aldatu eta aitorpena aurkezteko moduari buruz.
Aitorpena kanal digitalean aurkeztu ondoren, honako hauek egin ahal izango dituzu:
- Aitorpena kontsultatu.
- Behin-behineko likidazioa kontsultatu.
- Aitorpen bati dokumentazioa erantsi.
- Aurkeztu dudan aitorpenean daturen bat aldatu, zuzentze-idazki baten bidez.
- Informazio-errekerimenduei erantzun, halakorik balego.
- Errekurtso bat aurkeztu.
- Ordainketa zatikatzeko eskatu.
- Helbideratze-kontua aldatu.
- Ordaintzeko beste modu batzuk aukeratu.
Gehiago jakin aurkezpena aurkeztu ondorengo jarduketa eta izapideei buruz.
APP-A
DESKARGATU RENTA BIZKAIA ERRENTA APP-A
Zirriborrora Renta Bizkaia Errenta APP-aren bidez sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu (Bak, BakQ edo ziurtagiri digitala).
Zeure burua identifikatu ondoren, APP-ak galdetuko dizu zure errenta-zirriborrora edo beste pertsona baten zirriborrora sartu nahi duzun. Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu, ordezkatzen duzun pertsonaren ordezkaritza-gakoa behar duzu.
Baterako aitorpenen kasuan ere, zure ezkontidearen edo izatezko bikotearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu.
App-ean hau egin ahal izango duzu:
- Zirriborroaren emaitza zein den jakin, aukera onenarekin, banakakoa edo baterakoa.
- Zirriborroaren informazio guztia ezagutu.
- Aitorpena aurkeztu.
- Atzera bota aitorpena ekainaren 30ean automatikoki aurkeztea, nahi baduzu.
- Dokumentazioa erantsi aurkeztu aurretik.
- Zerga-esleipena aldatu (Eliza Katolikoa/beste helburu sozial batzuk).
- Helbideratze-kontua aldatu.
Telefono bidezko aurkezpena
TELEFONO BIDEZKO LAGUNTZA PERTSONALIZATUA
Langile espezializatuek lagunduko dizute
Arreta pertsonalizatua eman ahal izateko, zure nortasuna berretsi beharko duzu.
Kontsulta edo izapide errazak egiteko, galdera erraz batzuei erantzun beharko diezu.
Errenta-zirriborroa kontsultatzeko edo aldatzeko, aitorpena aurkezteko edo aurkezpenarekin lotutako beste izapide batzuk egiteko, Bak-en aktibazio-kodea beharko duzu (Errenta24 eskutitzean dago) edo, Bak baduzu, Bak-ekin lotutako telefono-zenbakira (zuk adierazitakoa) SMS bidez bidaliko dizugun kodea.
Gogoan izan: Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu, ordezkatzen duzun pertsonaren ordezkaritza-gakoa behar duzu. Baterako aitorpenen kasuan ere, zure ezkontidearen edo izatezko bikotearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu.
Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla gestionatu telefonoz. Deitzen diguzunean, informazioa emango dizugu.
Laguntza emango dizugu, telefonora deituta Al-Or, 8:30etik 19:00etara
- Zirriborroaren emaitza zein den jakin, aukera onenarekin, banakakoa edo baterakoa.
- Zirriborroko datuak zein diren jakin.
- Aurkeztera behartuta zauden jakin.
- Zirriborroan datuak gehitu behar diren jakin.
- Emaitza itzultzeko bada (zure alde), errenta-zirriborroa automatikoki aurkeztekoa den jakin. Halako zirriborroen kasuan, aldaketarik egiten ez baduzu eta lehenago aurkeztu ez baduzu, aitorpena automatikoki aurkeztuko da, ekainaren 30ean. Kasu horretan bazaude, aurkezpen automatikoa atzera bota dezakezu, halakorik gertatzekoa nahi ez baduzu.
- Zirriborroko daturen bat aldatu.
- Aitorpena aurkeztu.
- Bak aktibatu.
- Bak-en aktibazio-kode bat eskatu.
- Ordezkaritza-gako berria eskatu.
- Ordainketa zatikatzeko eskatu.
- Helbideratze-kontua aldatu.
- Ordaintzeko beste modu batzuk aukeratu.
Aurrez aurreko aurkezpena
Aurretiko hitzordua ogasunean
Langile espezializatuek 08:30etik 19:00etara emango dizute arreta, Ogasunaren eta Gerturen bulegoetan
Aurretiko hitzordua eska dezakezu, 94 406 6600 telefonoan, edo AURRETIKO HITZORDUAn.
Arreta jasotzeko, nortasuna NAN/AIZ bidez egiaztatu beharko duzu.
Familia-unitateen kasuan, zure ezkontidearen edo izatezko bikotearen ordezkaritza-gakoarekin joan beharko duzu, tributazio-aukerarik onena zein den jakiteko, baterako aitorpenaren zirriborrora sartzeko eta baterako aurkezpena egiteko. Ordezkaritza-gakorik gabe, aitorpen indibiduala kontsultatu eta aurkeztu ahal izango duzu, besterik ez. Gainera, beste pertsona baten ordezkari badiharduzu, ordezkatzen duzun pertsonaren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.
Bulegoen helbideak
BALMASEDAKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Kubo kalea, 3-5. 48800 Balmaseda.
HIAZ BARAKALDO
- Helbidea:
- Fueros, 4. 48901 Barakaldo.
HIAZ BASAURI
- Helbidea:
- Nagusia 38koa (Santiago 3 kaletik sarrera), anbulategiaren aurrean. 48970 Basauri.
BERMEOKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Dolariaga kalea, 19. 48370 Bermeo.
HIAZ BILBAO
- Helbidea:
- Basurtuko Kaputxinoen kalea 2 eta 4. 48013 Bilbo.
IGORREKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Lehendakari Aguirre, 19. 48140 Igorre
MARKINAKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Erdotza Etorbidea, 4. 48270 Markina
DURANGOKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Askatasun Etorbidea, 12. 48200 Durango.
GERNIKA-LUMOKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- San Juan Ibarra enparantza, 5. 48300 Gernika-Lumo.
HIAZ GETXO
- Helbidea:
- Konporte, z/g. 48992 Getxo.
MUNGIAKO HERRITARRENTZAKO ARRETA BULEGOA
- Helbidea:
- Erribide, 5. 48100 Mungia.
HIAZ PORTUGALETE
- Helbidea:
- General Castaños, 41. 48920 Portugalete.
- Foru Ogasunak eskura duen informazioarekin egin duen zirriborroaren edukia ezagutu.
- Zirriborroaren emaitza zein den jakin, aukera onenarekin, banakakoa edo baterakoa.
- Aurkeztera behartuta zauden jakin.
- Daturik falta den eta zer datu eman behar diren jakin.
- Emaitza itzultzekoa bada (zure alde), errenta-zirriborroa automatikoki aurkeztekoa den jakin ahal izango duzu. (Kasu horretan, automatikoki aurkeztuko da, zirriborroa aldatzen ez baduzu eta ekainaren 30aren aurretik aurkezten ez baduzu, egun hori barne). Gainera, aurkezpen automatikorik egitea nahi ez baduzu, uko egin ahal diozu aukera horri.
- Zirriborroko datuak aldatu edo osatu, beharrezko iritziz gero.
- Dokumentazioa aurkeztu.
- Aitorpena aurkeztu.
Errenta-aitorpena Ogasunaren eta Gerturen bulegoetan aurrez aurre aurkeztea posible izango da, aitorpenaren zenbatekoa edozein dela ere, honako errenta-mota hauetako edozein soilik jaso duten pertsonen kasuan:
- Lanaren etekinak.
- Aurrezki-produktuen etekinak, salbu eta etekinok atzerriko baloreetatik datozenean.
- Errentamenduetatik eratorritako etekinak, bi errentamenduko mugarekin, turismo-errentamenduen ondoriozko errentak izan ezik.
- Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako jarduera ekonomikoen etekinak (jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabaziak edo -galerak daudenean izan ezik), zuzeneko zenbatespen-metodoaren modalitate sinplifikatuan.
- Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera ekonomikoen etekinak, baldin gastu-egozpenik egiten ez bada.
- Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak izan ezik, bai eta irabazpidezko sozietateen desegiteak edo gehiegizko adjudikazioen ondoriozko indibiso-amaitzeak.
- Inbertsio-funtsen eskualdaketak.
- Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada.
Kanpo geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptodirua, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak.
Aurreko ekitaldietan konpentsatzeko gelditutako partidak egonez gero, partida horiek Bizkaiko Ogasunaren datuetan jasota daudenean soilik emango da laguntza.
Aurretiko hitzordurako telefonoa: 94 406 6600
Aurrez aurre, hauek ere egin ahal izango dituzu:
- Bak aktibatu.
- Bak-en aktibazio-kode berria eskatu.
- Ordezkaritza-gako berria eskatu.
Aitorpena aurkeztu ondoren, erregistroaren bidez, hauek egin ahal izango dituzu:
- Aurkeztu dudan aitorpenari dokumentazioa erantsi.
- Aurkeztu dudan aitorpenean daturen bat aldatu, zuzentze-idazki baten bidez.
- Informazio-errekerimenduei erantzun, halakorik balego.
- Errekurtso bat aurkeztu.
- Ordainketa zatikatzeko eskatu.
- Helbideratze-kontua aldatu.
- Ordaintzeko beste modu batzuk hautatu.
Jarri harremanetan gurekin
-
Errenta kanpaina
Teléfono
94 608 3000Arreta pertsonalizatua
Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Arreta automatikoa
Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.
Ordutegia: 24/7
-
Gorabehera informatikoak
Teléfono
94 608 3566Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
-
Posta elektronikoz
Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.