Apirilaren 4tik ekainaren 30era
ERRENTARI ETA ONDAREARI BURUZKO OHIKO GALDERAK
Errenta- eta ondare-izapideak egitean sortzen diren zalantza ohikoenak bildu ditugu. Gai-multzotan antolatu ditugu, erraz aurkitu ahal izateko bilatzen ari zaren hori.
Errenta-aitorpenari buruzko galdera guztiak
-
Zer dakar Errenta 21eko eskutitzak?
2021eko ekitaldiari dagozkion datu ekonomikoak (errendimenduak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztiek jasoko dute Errenta 21eko eskutitza, apirilean, postaz, ohiko bizilekuan. Oro bat eskuragarri izango dute egoitza elektronikoko jakinarazpenen erretiluan.
Eskutitzean, errenta-zirriborroari buruzko informazio garrantzitsua aurkituko duzu, bai eta Errenta eta Ondarea 2021 kanpainako gestioak egiteko beharko dituzun gakoak eta aitorpena aurkezteko moduari buruzko informazioa ere.
Eskutitzak gutxienez bi orri ditu: Aitorpena eta ordezkaritza.
Gainera, hirugarren orri bat jasotzen baduzu, aktibazio-kodea duen Bak orria, Bak ez duzula aktibatu esan nahi du.
Bak orria jasotzen ez baduzu, Bak edo BakQ aktibatuta daukazulako da, eta, beraz, ez duzu aktibazio-koderik behar.
-
Zer pertsonak jasotzen dute Errenta21 eskutitza?
2021eko ekitaldiari dagozkion datu ekonomikoak (errendimenduak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztiek jasoko dute Errenta 21eko eskutitza, apirilean, postaz, ohiko bizilekuan. Oro bat eskuragarri izango dute egoitza elektronikoko jakinarazpenen erretiluan.
-
Nor dago behartuta errenta-aitorpena aurkeztera?
Oro har, EZ daude behartuta aurkeztera 2021. urtean etekin hauek jaso dituzten pertsonek:
- Urtean 14.000 euroko edo gutxiagoko lan-etekin gordinak.
- Urtean 14.000,01 eta 20.000 euro bitarteko lan-etekin gordinak; kasu hauetan IZAN EZIK, hau da, egoera hauetan daudenek, BAI:
- Lan-etekinak ordaintzaile batek baino gehiagok ordaintzea, eta bigarren ordaintzailearen eta gainerakoen kopuruen batura urtean 2.000 euro baino gehiago izatea.
- Aitorpenari dagokion urtean lan-kontratu bat baino gehiago izatea.
- Konpentsazio-pentsioak edo mantenurako urtekoak jasotzea.
- Ez betetzea baldintzak, epeak edo bestelako inguruabarrak, zerga-onuraren baterako eskubidea edukiz gero (salbuespena, hobaria, murrizketa edo kenkaria), eta Ogasunari jakinarazi behar bazaio.
- PFEZaren Araudiak (73. artikulua) ezartzen dituen kasutako batean egotea.
- Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (haien batura urtean 1.600 euro baino gutxiago badira, guztira).
-
Noiz aurkeztu behar da 2021eko errenta-aitorpena?
Aurkezteko epea apirilaren 4tik ekainaren 30era da.
-
Nola egin dezaket errenta-aitorpena?
Hiru aukera dituzu aitorpena aurkezteko:
- Modu digitalean, gure web-gunetik edo aplikazio mugikorretik. Zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatu dezakezu, eta, ondoren, aitorpena aurkeztu.
- Telefonoz. 94 608 3000 telefonora deituta, errenta-zirriborroaren informazio xehatua lortuko duzu, eta emaitza zein den jakin. Behar baduzu, zirriborroa osatu dezakezu, eta gero aurkeztu.
- Aurrez aurre gure bulegoetan. Ogasunaren eta Gerturen hamar bulegoetako edozeinetan aurkeztu dezakezu aitorpena. Aurretiko hitzordua eskatu behar da, 94 406 6600 telefonoan edo Internet bidez. Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.
Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.
-
Zer kasutan eska dezaket hitzordua errenta-aitorpena aurrez aurre aurkezteko?
Oro har, aitorpena aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta honako errenta-mota hauetako edozein bakarrik jaso badute (zenbatekoa edozein dela ere):
- Lan-etekinak.
- Aurrezki-produktuen etekinak, etekinak atzerriko baloreetatik eratortzen direnean izan ezik.
- Errentamenduetatik eratorritako etekinak, bi errentamenduko mugarekin, eta turismo-errentamenduetatik eratorritako errentak izan ezik.
- Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako ekonomia-jardueren etekinak (salbu eta jarduerari lotutako ondare-elementuen eskualdaketen ondoriozko ondare-irabaziak edo -galerak badaude), zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan.
- Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera-etekinak, betiere gastuen egozpenik egiten ez bada.
- Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak izan ezik, baita irabazpidezko sozietateen disoluzioak edo indibiso-uzteak ere, gehiegizko esleipenekin.
- Inbertsio-funtsen eskualdaketak.
- Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta betiere ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpoan geratzen dira kriptodiruarekin, warrantekin, gerokoekin eta diferentzien araberako kontratuekin egindako eragiketak.
Ez da laguntzarik emango aurreko ekitaldietatik konpentsatzeko dauden partidak dituzten aitorpenetan, salbu eta 2020ko ekitaldikoak badira eta Bizkaiko Foru Ogasunaren datuetan jasota badaude.
-
Itzultzeko (zure alde) diren errenta-zirriborroak. Zer egin behar dut?
Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea, osatzea, beharrezkoa bada, eta, ondoren, aitorpena aurkeztea.
Aitorpena aurkezten baduzu, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta dagokion zenbatekoa aurkezpenaren hurrengo 7 egunetan sartuko da zure kontuan, non eta ez dagoen desadostasunik aurkeztutako aitorpenaren datuen eta Ogasunak dituen datuen artean.
Kasu batzuetan, ezein egintzarik egiten ez baduzu (aitorpena aurkeztu ez baduzu eta zirriborroan aldaketarik egin ez baduzu ekainaren 30erako; egun hori barne) aitorpena automatikoki aurkeztuta geratuko da. Kasu horretan bazaude, hala adieraziko zaizu, argiro, zirriborroan eta Errenta 21 eskutitzeko Aitorpena orrian. Kontuan izan zirriborroan aldaketarik egiten baduzu, edo aurkezpen automatikoa atzera botatzen baduzu, aurkezpena aurkeztu beharko duzu. Aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta hurrengo egunetan sartuko zaizu zenbatekoa.
-
Ordaintzeko (Ogasunaren alde) diren errenta-zirriborroak. Zer egin behar dut?
Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea eta, beharrezkoa bada, osatzea. Ondoren, aitorpena aurkeztu behar duzu.
Aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, aurkeztutako aitorpenaren datu berberekin eta emaitza berarekin. Dena den, behin-behineko likidazioa geroago berrikusi ahal izango da.
-
Nire familia-unitateko kide guztien zirriborroa kontsultatu dezaket?
Bai, baina zure ezkontidearen edo izateko bikotearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu. Ez da beharrekoa seme-alaba adingabeen kasuan.
-
Zer da aitorpenaren aurkezpen automatikoa?
Kasu batzuetan, itzultzeko diren aitorpen-errentaren zirriborroak automatikoki aurkeztuko dira, baldin eta zirriborroa aldatzen ez bada eta aitorpena aurkezten ez bada ekainaren 30 baino lehen.
Kasu horretan bazaude, hala adieraziko zaizu, argiro, zirriborroan eta Errenta 21 eskutitzeko Aitorpena orrian.
-
Badut aukerarik aitorpenaren aurkezpen automatikoa atzera botatzeko?
Bai, atzera bota dezakezu aurkezpen automatikoa. Toki hauetatik:
- egoitza elektronikoko aitorpen-zirriborroa
- la Renta Bizkaia Errenta app-a
- Telefonoz, 94 608 3000 zenbakira deituta
-
Zergatik ez du emaitzarik errenta-zirriborroak?
Ogasunak errenta-zirriborro bat egin du 2021eko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak (errendimenduak eta atxikipenak) dituzten pertsona guztientzat. Errentaren zirriborroan ez da behin-behineko emaitzaren berri ematen, ez eta tributazio-aukerarik onenaren berri ere, baldin Ogasunak zirriborroa osatzeko behar diren datu guztiak ez baditu.
-
Nola jakin dezaket aitorpena aurkeztu dudan?
Egoitza elektronikotik egiazta dezakezu aitorpena aurkeztuta dagoen, eta bikoiztu bat lor dezakezu. Sartu «Nire aurkezpenak» atalera; bertatik, egindako aurkezpenak ikusiko dituzu, bai eta bikoiztu bat lortu ere.
-
Zer da Bak?
Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, honako hauek osatua:
- Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
- Pasahitz batek.
Doako sistema da, Internet bidez aktibatzen dena.
Aktibatzeko, telefono mugikorra eta eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.
-
Beste pertsona batek Bak eska dezake nire izenean?
Ez, hirugarren batek ezin du inola ere eskatu Bak beste baten izenean.
Beste pertsona batek nire izenean jardun dezan, Bak edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat izan beharko du, eta ordezkaritza baliatu. 21 errenta- eta ondare-izapideetarako, pertsona batek beste baten izenean jardun dezake haren ordezkaritza-gakoa erabiliz.
-
Bak-en pasahitza blokeatu dut. Zer egin dezaket?
Pasahitza berrezar dezakezu, eta Bak-eko kudeaketa-tresnen ataritik egin Bak-eko kudeaketa guztiak
-
Bak-en harremanetarako telefono-zenbakia aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.
-
Bak-en harremanetarako helbide elektronikoa aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.
Helbide elektronikoa aukerakoa da Bak-en, baina komenigarria da Bak-en iraungitze-abisuak jasotzeko
-
Zer alde dago Bak eta BakQ artean?
Bak eta BakQ identifikazio-bitarteko osagarriak dira.
Biak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzuak dira, eta erabiltzen oso errazak.
Bak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.
Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (pasahitza erraz berreskuratu daiteke). Izenpe erakunde ziurtatzailearen hodeian dagoen kualifikatu gabeko ziurtagiri bat da. BakQ-en antzeko sistema da, eta harekin partekatzen ditu identifikatzailea eta pasahitza (beraz, bakQ baduzu, bak ere baduzu). Bak aktibatzeko ez da beharrezkoa pertsonatzea.
BakQ sistemak, oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitz bat (erraz berreskuratu daiteke), itsasontzi-joko bat eta Izenperen hodeiko ziurtagiri kualifikatu bat.
IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta aurrez aurreko identifikazioa behar da, hura emateko.
Bak-ekin batera, sistemok beste batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu.
BakQ leku hauen eskatu behar da eta momentuan bertan ematen da:
- KzGuneazentroen sarean.
- Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
- Gertu bulegoak eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak.
Bulego guztien zerrenda kontsutatu hemen.
-
Zer da ordezkaritza-gakoa?
Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko 2021eko Errenta eta Ondare Kanpainan.
Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:
- Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
- Ondare-aitorpena aurkezteko.
- Ondoren edozein izapide egiteko.
-
Nola egiaztatzen da ordezkaritza?
Ordezkaritza egiaztatutzat joko da ordezkaritza-gakoa –errenta-zirriborroa izapidetzeko edo ondare-aitorpena izapidetzeko— titularra ez den beste pertsona batek sartzen badu.
-
Nola baliatzen da hildakoen ordezkaritza?
Ezkontideetako bat edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bizirik dirauen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak bost urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.
Bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ordezkaritza ematen badio zerga-administrazioaren aurrean, ordezkaritza hori eman zaiola ulertuko da hildako zergadunari dagokionez, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.
Dena den, hildakoaren oinordekoek aukera izango dute bizirik dagoen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka egiteko eskubidea baliatzeko. Horretarako, oinordekoak direla egiaztatu beharko dute.
Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskaera →
-
Nola baliatzen da adingabeen ordezkaritza?
Adingabeen legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, familia-unitate bateko kide diren adingabeen kasuan, bi gurasoen alde edo, guraso bakarra badute, haien guraso bakarraren alde. Hori guztia, kontrakoaren froga sinesgarririk ezean.
-
Zenbat urteko balioa du ordezkaritza-gakoaren bidez emandako ordezkaritzak?
Ordezkaritza-gakoak bost urteko balioa du, lehenengoz erabiltzen denetik. Aldi horretan, gakoa eman zen zergaldiko errenta- eta ondare-izapideak egiteko erabili ahal izango da.
-
Ordaintzeko beste modu batzuk
Ordaintzeko diren (Ogasunaren alde) aitorpenak ordaintzeko moduak hauek dira:
- Ordainketa-gutuna: ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo partziala ordaintzeko ordainketa-gutuna lortzea, ordainketa finantza-entitate laguntzaile batean egiteko.
- Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidean sartuta egin. Ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
- Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuta ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
- 60/40 zatikatu: PFEZren zerga-zorraren zatikako ordainketa, 2 epetan (% 60 eta % 40), finantza-erakunde laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuz.
- Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
- Konpentsazioaren eskaera: zordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskaera.
Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zalantzak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
-
Ordezko aitorpen bat aurkeztu
Aurkezpen-egunean bertan, ordezko aitorpen bat aurkez daiteke, errenta-zirriborrora berriro sartuta, honetatik: Errenta-zirriborrora sartu
-
Aurkeztu dudan aitorpena ikusi
Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik sartuta.
-
Aurkeztuta dagoen aitorpen bati dokumentazioa erantsi
- «Dokumentazioa erantsi»tik.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
- «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik.
-
Ordainketa helbideratzeko kontua aldatu
Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da ordaintzeko diren aitorpenak (Ogasunaren alde) helbideratzeko kontua aldatzeko.
Errenta-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta dauden aukeren artean helbideratze-kontua aldatu aukera hautatuta.
-
Tributaziorako aukera aldatu
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Mis expedientes», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, tributaziorako aukera aldatzeko eskaera hautatuz.
- izapideen katalogotik «Tributaziorako aukera aldatzeko eskaera» izapidea hautatuz.
-
Informazio-errekerimendu bati erantzun
Errekerimendu bati Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaio, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, Informazio-errekerimendu bati erantzun hautatuz.
- «Nire jakinarazpen eta komunikazioak», informazio-errekerimenduaren jakinarazpenera sartuta.
-
Aurkeztu dudan aitorpenean daturen bat aldatu (zuzentze-idazkia)
- Honetatik: «Zuzentze-idazki bat egitea».
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera hautatuz.
- izapideen katalogotik “Zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera” izapidea aukeratuta.
-
Ordainketa-gutuna eskuratu
Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa-gutun bat eskatu daiteke, ordainketa finantza-erakunde laguntzaile batean egiteko.
Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- 21Errentako espedientearen likidaziora sartuta.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorra ordaintzeko dauden moduen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuta.
-
Nire errenta-likidazioaren aurkako errekurtsoa aurkeztu (berraztertze-errekurtsoa)
Errekurtsoa likidazioa sortu ondoren aurkez daiteke.
- Honetatik: «Berraztertze-errekurtso bat egin».
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, errekurtso bat aurkeztu hautatuz.
- «Izapideen katalogotik», «Tributu-arloko berraztertze-errekurtsoa» izapidea aukeratuta.
-
Ordainketa zatikatzeko eskatu
Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa bi epetan zatikatzeko eskatu daiteke; horretarako, beharrezkoa da ordainketa helbideratuta izatea. Lehen epeko ordainketa (zenbatekoaren % 60) 2022ko uztailaren lehen egunetan egingo da; bigarrenekoa (gainerako % 40a), berriz, 2022ko azaroaren 10a baino lehen.
Aitorpena aurkeztean ordaintzeko modu hori aukeratu ez bazen, aurkezpenaren ondoren ere eskatu daiteke, 2022eko uztailaren 5era arte. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorrak ordaintzeko dauden moduen artean, 60/40 zatikatzea aukeratuta.
-
Nire errenta-likidazioa ikusi
Likidazioaren jakinarazpena elektronikoki eta posta arruntez egiten da, espresuki eskatuz gero.
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez sar daiteke errenta-likidaziora, hemendik:
- «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, bertatik, jakinarazpena irakurri ahal izango duzu, eta edozein unetan espedientearen dokumentaziora sartu.
- «Nire jakinarazpen eta komunikazioak», eta likidazioaren jakinarazpenera sartu.
20 egun igaro ondoren jakinarazpen elektronikora sartu ezean, jakinarazpena postaz bidaliko da.
ONDARE-AITOPENARI BURUZKO GALDERA GUZTIAK
-
Nork aurkeztu behar du?
Ondarearen gaineko zergaren aitorpena 2.000.000 euroren edo gehiagoren ondasunak edo eskubideak dituztenek aurkeztu behar dute, bai eta zergaren aitorpenaren emaitzaren arabera ordaindu behar dutenek ere.
Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.
Informazio guztia Araudia atalean dago
-
Nola sartuko naiz datu fiskaletara?
Ondarearen laguntza-programatik sar daiteke datu fiskaletara. Sartu ondoren, hau egin ahal izango duzu:
- Datu fiskalak kontsultatu eta inprimatu.
- Fitxategi bat deskargatu, ondoren datu fiskalak ondarearen laguntza-programara inportatzeko.
-
Ondarearen laguntza-programaren ezaugarriak, gutxieneko baldintzak eta instalazioa
Programa
- Bertsioa: 1.0
- Data: 2022/04/04
- Instalazioa: 71,67 MB
- Deskargatze bakarra Ondarea21exe (12,88 MB)
Gutxieneko baldintzak
- PCa edo Pentium IIIrekin (950 MHz edo gehiago) bateragarria izatea.
- Disko gogorrean gutxienez ere 100 MB-ko espazio librea.
- RAM memoria 512 MB-koa.
- Windows 7 edo goragokoa.
Deskargatzea
Fitxategia direktorio berri huts batean deskargatu.
Oharra: egiaztatu .exe fitxategia deskargatu ondoren haren tamaina bat datorrela adierazitakoarekin. Bestela, berriro deskargatu fitxategia.
Instalatzea
- Aktibo dauden programa guztiak itxi.
- Windows-eko esploradoretik, sakatu bi aldiz «Instalar.exe» fitxategia, deskonpresioa egin den direktorioaren barruan.
- Sakatu «Onartu».
- Besterik agindu ezean, programa C:\BFA\Ondarea\2021 bidean instalatuko da.
-
Testamentu-ahalordea aplikatu gabeko jarauntsietarako eta ondarearen betebehar errealerako ondarearen laguntza-programaren ezaugarriak, gutxieneko baldintzak eta instalazioa
Programa
- Bertsioa: 1.0
- Data: 2022/04/12
- Instalazioa: 71,49 MB
- Deskargatze bakarra OndareaHer21exe (12,84 MB)
Gutxieneko baldintzak
- PCa edo Pentium IIIrekin (950 MHz edo gehiago) bateragarria izatea.
- Disko gogorrean gutxienez ere 100 MB-ko espazio librea.
- RAM memoria 512 MB-koa.
- Windows 7 edo goragokoa.
Deskargatzea
Fitxategia direktorio berri huts batean deskargatu.
Oharra: egiaztatu .exe fitxategia deskargatu ondoren haren tamaina bat datorrela adierazitakoarekin. Bestela, berriro deskargatu fitxategia.
Instalatzea
- Aktibo dauden programa guztiak itxi.
- Windows-eko esploradoretik, sakatu bi aldiz «Instalar.exe» fitxategia, deskonpresioa egin den direktorioaren barruan.
- Sakatu «Onartu».
- Besterik agindu ezean, programa C:\BFA\Ondarea\2021Her bidean instalatuko da.
-
Ordaintzeko beste modu batzuk
Ordaintzeko diren (Ogasunaren alde) aitorpenak ordaintzeko moduak hauek dira:
- Ordainketa-gutuna: ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo partziala ordaintzeko ordainketa-gutuna lortu, ordainketa finantza-entitate laguntzaile batean egiteko.
- Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidean sartuta egin. Ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
- Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuta ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
- Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
- Konpentsazioaren eskaera: szordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskaera.
Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
-
Aurkeztu dudan aitorpena ikusi
Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik, Ondarea21eko espedientera sartuta.
-
Aurkeztuta dagoen aitorpen bati dokumentazioa erantsi
- «Dokumentazioa erantsi»tik.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
- «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik
-
Ordainketa helbideratzeko kontua aldatu
Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da ordaintzeko diren aitorpenak (Ogasunaren alde) helbideratzeko kontua aldatzeko.
Errenta-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta dauden aukeren artean helbideratze-kontua aldatu aukera hautatuta.
-
Informazio-errekerimendu bati erantzun
Errekerimendu bati Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaio, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, Informazio-errekerimendu bati erantzun hautatuz.
- «Nire jakinarazpen eta komunikazioak», informazio-errekerimenduaren jakinarazpenera sartuta.
-
Aurkeztu dudan aitorpenean daturen bat aldatu (zuzentze-idazkia)
- Honetatik: «Zuzentze-idazki bat egitea»
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
- izapideen katalogotik “Zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera” izapidea aukeratuta.
-
Ordainketa-gutuna eskuratu
Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa-gutun bat eskatu daiteke, ordainketa finantza-erakunde laguntzaile batean egiteko.
Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
- «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorra ordaintzeko dauden moduen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuta.
-
Nire ondare-likidazioaren aurkako errekurtsoa aurkeztu (berraztertze-errekurtsoa)
Errekurtsoa likidazioa sortu ondoren aurkez daiteke.
- Honetatik: «Berraztertze-errekurtso bat egin»
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, errekurtso bat aurkeztu hautatuz.
- izapideen katalogotik “tributu-arloko berraztertze-errekurtsoa” izapidea aukeratuta.
-
Nire ondare-likidazioa ikusi
Likidazioaren jakinarazpena elektronikoki egiten da. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez sar daiteke errenta-likidaziora, hemendik:
- «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz; bertatik, jakinarazpena irakurri ahal izango duzu, eta edozein unetan espedientearen dokumentaziora sartu.
- «Nire jakinarazpen eta komunikazioak», informazio-errekerimenduaren jakinarazpenera sartuta.
Jarri harremanetan gurekin
-
Errenta kanpaina
Teléfono
94 608 3000Arreta pertsonalizatua
Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.
Ordutegia:
Astelehenetik-Ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Arreta automatikoa
Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.
Ordutegia:
24/7
-
Gorabehera informatikoak
Teléfono
94 608 3566Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak
Ordutegia:
Astelehenetik-Ostiralera, 8:30etik 19:00etara
-
Posta elektronikoz
Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
COOKIEN POLITIKA
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
COOKIEN POLITIKA
Web-orri honek, https://web.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Cookie teknikoa | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Cookie teknikoa | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
XSRF-TOKEN | Cookie teknikoa | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
dtCookie | Analisi-cookiea | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Analisi-cookiea | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Analisi-cookiea | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Analisi-cookiea | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Analisi-cookiea | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Analisi-cookiea | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Pertsonalizazio-cookiea | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko
- Iraupena
- Etengabe
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Saioaren itxarote-denbora
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
COOKIEN POLITIKA
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.