
Errenta eta ondarea 2024
Apirilaren 10etik ekainaren 30era
Zer da ordezkaritza?
Ordezkaritzak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko errenta- eta ondare-izapideetan.
Apirilean zure etxera bidaltzen dugun Errenta24 eskutitzak ordezkaritza-gakoa jasotzen du. Beste pertsona bat (senidea, ezkontidea edo izatezko bikotea, gestoria, aholkularitza...), zure ordezkaritza-gakoa erabiliz, arduratu daiteke zure izenean kudeaketak egiteaz.
Ordezkaritza-gakoa egoitza elektronikoaren jakinarazpen eta komunikazioen erretiluan ere eskuragarri dago apirilaren 10tik.
Ordezkaritza-gakoa ez zaie bidaliko adingabeei, ez eta hildakoei ere.
Ordezkaritza-gako berria eskatu
Telefonoz: 94 608 3000
Ordezkaritza-gakoa
Posta arruntaz jasoko duzu, apirilean, errenta-zirriborroari buruzko informazioarekin batera. Gakoa «Ordezkaritza» izenburuko orrian aurkituko duzu.
Zer kudeaketa egin daitezke ordezkari gisa?
Pertsona batek beste bat ordezkatzen badu haren ordezkaritza-gakoa erabiliz, hauek egin ahal izango ditu:
Baliteke
Ordezkaritza-gako berria eskatu behar izatea
Errenta24 eskutitza jaso ez baduzu edo ordezkaritza-gako berria behar baduzu, eskatu ezazu, eta postaz bidaliko dizugu. Gako berriak zaharra baliogabetzen du. Oro bat, gako berria egoitza elektronikoko zure komunikazioen erretiluan kontsultatu ahal izango duzu, hurrengo egunean.
Ordezkari bati sarbidea kendu behar izatea
Zure ordezkaritza-gakoa beste pertsona bati eman badiozu eta errebokatzen baduzu, baliogabetuko duzu zure izenean Errenta eta Ondarea 2024 kanpainako izapideetara sartzeko eta zu ordezkatzeko emaniko baimena.
Ordezkari izateari uko egin behar izatea
Errenta eta Ondarea 2024 kanpainan beste pertsona baten ordezkari aritu bazara eta haren ordezkari izateari utzi nahi badiozu, «Nik ordezkatzen dut» fitxara sartu behar zara, «Ordezkaritzari uko egin» aukeraren bidez, zeure burua identifikatu ondoren. Ordezkaritzari uko egitea «Ekintzen» arteko bat da.
Zalantzarik baduzu? Hemen dituzu ohikoenak
-
Zer da ordezkaritza-gakoa?
Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko Errenta eta Ondarea 2024 Kanpainan.
Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:
- Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
- Ondareari buruzko aurkezpenera sartzeko, ondarearen aitorpena egiteko eta aurkezteko eta, beharrezkoa bada, Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun-Zergaren aitorpena egiteko eta aurkezteko.
- Ondoren edozein izapide egiteko.
-
Nola egiaztatzen da ordezkaritza?
Ordezkaritza egiaztatutzat joko da ordezkaritza-gakoa –errenta-zirriborroa izapidetzeko, ondare-aitorpena izapidetzeko edo Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga izapidetzeko— titularra ez den beste pertsona batek sartzen badu.
-
Nola baliatzen da hildakoen ordezkaritza?
Ezkontideetako bat edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bizirik dirauen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak bost urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.
Bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ordezkaritza ematen badio zerga-administrazioaren aurrean, ordezkaritza hori eman zaiola ulertuko da hildako zergadunari dagokionez, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.
Dena den, hildakoaren oinordekoek aukera izango dute bizirik dagoen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka egiteko eskubidea baliatzeko. Horretarako, oinordekoak direla egiaztatu beharko dute.
Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskaera →
-
Nola baliatzen da adingabeen ordezkaritza?
Adingabeen legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, familia-unitate bateko kide diren adingabeen kasuan, bi gurasoen alde edo, guraso bakarra badute, haien guraso bakarraren alde. Hori guztia, kontrakoaren froga sinesgarririk ezean.
-
Zenbat urteko balioa du ordezkaritza-gakoaren bidez emandako ordezkaritzak?
Ordezkaritza-gakoak bost urteko balioa du, lehenengoz erabiltzen denetik. Aldi horretan, gakoa eman zen zergaldiko errenta, ondare- eta, hala badagokio, Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga-izapideak egiteko erabili ahal izango da.
Jarri harremanetan gurekin
-
Errenta kanpaina
Teléfono
94 608 3000Arreta pertsonalizatua
Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Arreta automatikoa
Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.
Ordutegia: 24/7
-
Gorabehera informatikoak
Teléfono
94 608 3566Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
-
Posta elektronikoz
Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.