Autonomiaren sustapena eta desgaitasun eta mendekotasunaren aurreko laguntza
Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?
Tratamenduaren Arduraduna
Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia
Saila/Kabinete
Gizarte Ekintza
Harremanetarako Datuak
Ugasko, 3 - 2º - 48014 Bilbao
-
Zein da tratamendu honen helburua?
Helburua
Autonomiaren sustapena eta desgaitasun eta mendekotasunaren aurreko laguntza
-
Zer motatako datuak darabiltzagu?
Datu pertsonalen kategoriak
- Identifikagarriak eta kontaktukoak
- Inguruabar sozialak eta pertsonalak
- Datuen kategoria bereziak: osasuna
- Bankukoak eta ondare ekonomikoak
Pertsona interesdunen kategoriak
- Menpekotasuna, desgaitasuna eta/edo gaixotasun mentala duten pertsonak
- Osasun arreta behar duten pertsonak eta/edo gizarte laguntza falta dutenak
- Senideak, zaintzaileak eta/edo beraien ordezkariak
- Bizikidetza unitateko kideak eta/edo beraien ordezkariak
- Langileak (laguntzaile pertsonala)
-
Nondik datoz datuak?
Datuen jatorria
- Interesatua eta/edo bere ordezkaria
- Poliziaren Zuzendaritza Nagusia
- Udalak
- Gizarte Zerbitzuak ematen dituzten erakundeak eta zentroak
- Erregistro publikoak
- Gizarte Segurantza
- Mutualitateak eta gizarte aurreikuspeneko erakundeak
- Finantza eta aurrezpen erakundeak
- Osakidetza
- Ogasun eta Finantza Saila eta/edo beste zerga agentzia batzuk
-
Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?
Entitate edo pertsona hartzaileak
- Gobernu Zentrala: IMSERSO
- Osakidetza
- Mutualitateak eta gizarte aurreikuspeneko erakundeak
- Udalak
- Beste administrazio publiko batzuk
Nazioarteko transferentziak
Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik
-
Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?
Legitimazioa
- APEL (9.1. art.)
- SPAJL (155. art.: 1. XO)
- Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta Menpekotasuna duten pertsonei arreta emateari buruzkoa
- Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legea
- Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintza Errege Dekretua, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta horien gizarteratzearen Lege Orokorraren testu bategina onesten duena
- Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, minusbaliotasuna aintzatesten, deklaratzen eta kalifikatzen duen prozedurari buruzkoa
-
Informazio gehiago nahi al duzu?
-
Zer eskubide pertsonal egikari ditzakezu BFAn?
-
Nor da Foru Sektore Publikoko datuak babesteko ordezkaria?
- Datuetan sartzeko eskubidea:
- Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
- Datuak zuzentzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
- Datuak ezabatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
- Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
- Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
- Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
- Tratamenduari aurka egiten zaionean.
- Datuen aurka egiteko eskubidea:
- BFAko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
- Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
- Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
- Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
- Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
- Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
- Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea:
- Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan.
Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:
- Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
- Tratamendua adostasunak legitimatuta badago
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.
Harremana
Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue