DATUEN BABESA

Datuen babesa pertsona fisiko guztiek duten oinarrizko eskubidea da.

Eskubide horrek esan nahi du edozein pertsonak kontrola dezakeela bere datu pertsonalen erabilera.

Kontrol horrek saihesten du beste edonork gure datuen erabileraren bidez gure intimitateari, eskubideei eta oinarrizko askatasunei eragiten dien informazioa izatea.

Datuak babesteko eskubidea Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan dago jasota: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea bermatzeko eta haien eskubideak erabat baliatzeko.

ARAUDIA ETA DBO

Erreglamendua (EB) 2016/679

El Datuak babesteko erregelamendu orokorra (DBEO) Europar Batasun osoan zuzenean aplikatzen den araudia da. Horren bidez pertsona fisikoak bere datu pertsonalen tratamendutik eta zirkulazio asketik babesten dira. BAO: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

3/2018 Lege organikoa, abenduaren 5ekoa

Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak estatu mailako legea da, horren bidez ordenamendu juridiko nazionala Europako araudira egokitzen du eta herritarren eskubide digitalak bermatzen ditu. BAO: https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf

DBO

Gobernu Kontseiluaren Erabakiak (2018ko maiatzaren 15a) sortzen, izendatzen eta arautzen du Bizkaiko Foru Aldundiko eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAREN irudia.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu zen (99. zenbakia, 2018ko maiatzaren 24a) eta Datuak Babesteko Euskal Agentziari (DBEA) jakinarazi zitzaion modu ofizialean.

Harremana

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta foru erakundeen datuen tratamenduari buruzko kontsulta guztiak HONA

DATU-BABESAREN ARLOKO ESKUBIDEAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAN (BFA)

Pertsona fisikoek datuak babesteko eskubideaz balia daitezke honako hauek aurkeztuta:

  • Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiko datuak babesteko ordezkariari
  • Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Agentzian

Eskubideak zuzenean eta doan balia ditzake pertsonak berak edo ordezkari edo pertsona boluntario baten bidez.

Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa

Zertan datza erregistroak?

Bizkaiko Foru Aldundiak datu pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa (TJE) argitaratu du. TJEa inbentario bat da. Bertan Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuak, prestazioak edo jarduerak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak jasotzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiko sail bakoitzak datu horiei ematen dien erabilerari buruzko informazio osoarekin batera.

Foru TJEa BFAren betebehar legala da, datu pertsonalak erabiltzeko herri administrazio erantzule den heinean. Erregistroa hurrengo hauen arabera sortzen, eguneratzen eta berrikusten da.

  • Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua (30. artikulua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra)
  • 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (Datuak Babesteko Lege Organikoaren 31. eta 77. artikuluak)

Herritarrek TJEa eskuratu dezakete bitarteko elektronikoen bidez, webgunean, eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren (DBEA) esku jarriko da, gai horretan eskumena duen kontrol agintaritza.

Iragarkia

BFAko Gobernu Kontseiluaren 2020ko otsailaren 18ko Erabakia BAOn (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala) argitaratzea. Horren bidez, Datu Pertsonalen Tratamenduaren Erregistroa sortu, arautu, mantendu eta argitaratzen da.

Deskargatu PDF (123 KB)

Azalpen-Videoa TJE

Itxi

Zein da egiten dugun datuen erabileraren oinarri legala?

TJEa sailetan banatzen da, eta sail bakoitzaren barruan, tratamendu jardueretan banatzen da. Tratamendu jarduera bakoitzaren oinarri juridikoa adierazten da, zehazki, BFAk egiten duen datuen erabilerari legezkotasuna ematen diona. Bizkaiko Foru Aldundiko datuen erabilera legitimatzen duen arau nagusia Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra da (6.1 artikulua e) eta c) letrak), hau da, datuak interes publikorako edo botere publikoak gauzatzeko erabiltzen dira, edota betebehar legal bat betetzeko. BFAri gai honetan eskumena ematen dioten lege mailako arauak honako hauek dira, besteak beste:

  • 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuarena.
  • Autonomia erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legea.
  • 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Ekonomia Ituna.
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena.
  • 1985ko urriaren 15eko Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
Itxi

Zer segurtasun neurri hartzen ditugu datuak erabiltzerakoan?

Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren (Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen) II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) agertzen direnak.

Itxi

Zenbat denboran gordetzen dira datuak herri administrazioetan?

  • Arau orokorra: jarduerari edo zerbitzuari dagokion prozedura izapidetzeko beharrezko denboran gordeko dira.
  • Gainera, erabilera berak ekar litzakeen erantzukizunen amaierara arteko preskripzio edo iraungitze epea betetzeko beharrezko denboran gordetzen dira.
  • Epe zehatzak: Datuak Babesteko Lege Organikoaren IV. kapituluan jasotakoak, datu pertsonal zehatzak erabiltzeko.
Itxi

Datuak Bizkaiko Foru Aldundian profilak egiteko erabiltzen dira?

Ez. Pertsonengan eragin juridikoa izan dezaketen erabakiak edota pertsona horiek kaltetu ditzaketen erabakiak hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu profilak sortzen alderdi pertsonalen ebaluazio sistematikoaren eta zehatzaren bidez.

Itxi

Zein harreman du BFAk datuen tratamenduaz arduratzen den pertsonarekin?

Tratamenduaz arduratzen den pertsona da: “tratamenduaren arduradunaren izenean datu pertsonalak tratatzen dituena (pertsona fisikoa edo juridikoa, herri administrazioa, zerbitzua edo beste erakundea)”, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera (4. artikulua).

Bizkaiko Foru Aldundiak, tratamenduaz arduratzen denean, segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak aplikatzeko berme nahikoak ematen dituzten tratamenduaz arduratzen diren pertsonekin soilik du harremana, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluarekin bat eginda.

Horrela, datu pertsonalen erabilerak Bizkaiko Foru Aldundiak bere arduradunekiko zehazten, ezartzen eta eguneratzen dituen jarraibideak betetzen ditu. Era berean, erabilera bat dator datuen babeseko indarreko araudiarekin.

Tratamendu-eragileak Bizkaiko Foru Aldundian:

  • Nola ezartzen eta arautzen dugu tratamendu-eragileekiko harremana?
  • Nortzuek parte hartzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren tratamendu-enkarguetan?
  • Nola egiten dira tratamendu-arduradunaren eta tratamendu-eragilearen arteko tratamendu-enkarguak Bizkaiko Foru Aldundian?

Informazio hori Tratamendu-Eragileak web-orrialdean kontsulta daiteke.

Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa