AHALDUN NAGUSIA

Elixabete Etxanobe Landajuela naiz, 1978an jaio nintzen Otxandion, eta oraindik ere bertan bizi naiz nire familiarekin. Zuzenbidean lizentziatua naiz eta bi altxor ditut nire bizitzan: seme bat eta alaba bat. Nire bizitza profesionala administrazio publikoari eskaini diot, eta, bertatik, nire aletxoa jarri dut pertsonen bizitza apur bat errazteko.

2023ko uztailaren 5ean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiaren zerbitzura lan egiten jarraitzeko aukera eman zidaten, oraingo honetan, Ahaldun Nagusi moduan. Ohorezko egiteko horri ekiten diot lurraldea gidatu eta hura bizi-kalitate eta ongizate maila handiago eta hobeetarantz eramateko lan egingo duen Aldundia zuzentzeko.

Erronka handia da, hein berean ilusioa pizten duena, eta Bizkaiak gizarte berdinzale eta kohesionatua izaten jarraitu behar duela sinetsita soilik ekin dakioke, pertsona guztiek aukera berdinak izan ditzaten eta inor atzean utzi gabe.

Nire konpromisoaren erdigunean daude premia gehien dutenentzat kalitatezko zaintza eta arretaren sinonimo izaten jarraituko duten Bizkaia eta Aldundia. Adineko pertsonen, zaurgarrienen edo egoera txar bat bizitzen ari direnen premiei aurre egiteko ahalegin guztia egiten duen Bizkaia.

Gidari naiz lurraldeak ekonomia lehiakorra, kalitatezko enplegua eta aukerak izaten jarrai dezan lan egiteko prest dauden emakume eta gizonen talde batean. Bizkaia izan dadin berrikuntzaren abangoardian dagoen lurraldea, munduari irekia, azpiegitura modernoak eta kalitatezko zerbitzuak izango dituena.

Bere identitateaz, bere tradizioez eta bere sustraiez harro dagoen lurraldea. Bere kultura eta bere ondarea zaintzen eta bultzatzen dituen Bizkaia. Eta beti etorkizunari begiratzen diona.

Azken batean, gaurko premiei erantzuteko eta biharko erronka handiei aurre egiteko gai den Bizkaiko Foru Aldundia. Pertsonentzako Bizkaia.

Bizkaia denontzat. Guztiontzako Bizkaia

Nahi dugun bizkaia: Gure ikuspegia Bizkaiarentzat

Bizitzeko eta lan egiteko lekurik onena den Bizkaia. 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren garapen sozioekonomikoko eredua duen lurraldea, pertsonak erdigunean jartzen dituena eta jasangarritasunarekin erabat konprometituta dagoena. Pertsona guztiei eta eskualde guztiei aukerak eskaintzen dizkien lurraldea da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kalitate goreneko zerbitzu publikoen emaile gisa ez ezik, garapen-eragile gisa ere jarduten du, eta lankidetza publiko-pribatu-soziala bultzatzen du.

Sei jarduera ardatz 2040ra begira

  1. Ekonomia oparoa duen Bizkaia
  2. Bizkaia sozialki aurreratua
  3. Bizkaia berdea
  4. Berezko nortasuna duen Bizkaia
  5. Lurralde oreka duen Bizkaia
  6. Aldundia indartsua, hurbila eta modernoa duen Bizkaia

Aurreko plana. Bizkaia Egiten

Asko aurreratu dugu belaunaldi berriei utzi nahi diegun Bizkaia hobe hori lortzeko, baina are gehiago aurreratu behar dugu. Eta elkarrekin egin behar dugu, inor atzean utzi gabe. Amestu ditugun proiektuak errealitate bihurtzeko garaia da. Emandako hitza bete behar da. Gako diren esparruetan Bizkaia “egiten jarraitzeko” helburua duten zenbait jarduketa aurkeztuko ditugu. Eta, noski, horiek guztiak aukera zehatzak dira gure udalerri eta eskualdeak modu jasangarri eta iraunkorrean garatzeko, kostaldean, itsasadarrean nahiz Bizkaia berdean.

LAU JARDUKETA ARDATZ

  1. Enplegu eta jarduera ekonomiko gehiago eta hobea
  2. Pertsonak eta aukera berdintasuna
  3. Mugikortasuna eta jasangarritasuna
  4. Bizkaia modernoa eta irekia

Asko aurreratu dugu belaunaldi berriei utzi nahi diegun Bizkaia hobe hori lortzeko, baina are gehiago aurreratu behar dugu. Eta elkarrekin egin behar dugu, inor atzean utzi gabe. Amestu ditugun proiektuak errealitate bihurtzeko garaia da. Emandako hitza bete behar da. Gako diren esparruetan Bizkaia “egiten jarraitzeko” helburua duten zenbait jarduketa aurkeztuko ditugu. Eta, noski, horiek guztiak aukera zehatzak dira gure udalerri eta eskualdeak modu jasangarri eta iraunkorrean garatzeko, kostaldean, itsasadarrean nahiz Bizkaia berdean.

LAU JARDUKETA ARDATZ KOSTALDEAN, ITSASADARREAN ETA BIZKAIA BERDEAN:

  1. Enplegu eta jarduera ekonomiko gehiago eta hobea
  2. Pertsonak eta aukera berdintasuna
  3. Mugikortasuna eta jasangarritasuna
  4. Bizkaia modernoa eta irekia

Albisteak