Mendekotasunaren arloko zaintzaileak Zaintzen dutenak zaintzen ditugu
Bizkaiko zaintzaileen estatutua
Bizkaiko Foru Aldundiak beste batzuk zaintzen dituzten pertsonen lana aintzat hartu, sustatu eta hobetzeko garatu du Estatutu hau.
Estatutuak zaintzailetzat aitortzen ditu eta neurriak baliatzeko aukera ematen die, beren bizi-proiektuaren garapena eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren zaintza bateragarri izan daitezen.
Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonei ematen die babesa Estatutuak.
ZER DA FAMILIA-GIROAN ZAINTZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOA?
Laguntza ekonomiko bat mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzat, harekin bizi den familiarteko batek etxean laguntza ematearen ondorioz sortutako gastuetarako.
Informazio gehiago prestazio ekonomikoa →
Zaintzailea
Mendekotasuna duen pertsona baten familiartekoa (kasu batzuetan, gertukoa ere bai) hartzen da zaintzailetzat. Pertsona horren ohiko zaintzaile nagusi jarduten du, modu ez-profesionalean.
Pertsona bat zaintzaile nagusitzat hartzen da foru-agindu bidez onartzen den arreta eskaintzeko banakako programan hala agertzen denean. Izaera hori izango du arreta eskaintzeko banakako programan hala jasota dagoen bitartean.
Zaintzaileen betekizunak
- Zaintzailearen nahitaezko baldintzak:
- Adin nagusikoa izan behar du.
- Espainiako Estatuan legalki bizi behar du.
- Mendekotasuna duen pertsonarekin erroldatuta egon behar du. Pertsonak I. graduko mendetasun-egoera aitortuta duenean, bizikidetzaren baldintza salbuetsi ahal izango da, baldin eta profesionala ez den zaintzailearen berehalako arreta bermatzen bada.
- Mendekotasuna duen pertsonaren familiartekoa izan behar du (ezkontidea edo izatezko bikotekidea, odolkidetasuneko, ezkontza-ahaidetasuneko edo adopzioko ahaidea, laugarren gradura artekoa) edo harreman-ingurunekoa, eguneroko bizitza bere kabuz edo ikuskatzen dituen beste pertsona batzuen laguntzarekin garatzeko behar dituen laguntzak eta zaintzak emateko moduan dagoena.
- Zaintza- eta laguntza-eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izan behar du.
- Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan laguntza bermatzeko behar besteko dedikazioa eskaini behar du.
- Zaintzailea ezin izango da mendeko gisa baloratuta egon.
- Pertsona bera ezin izango da mendekotasun-egoeran dauden bi pertsona baino gehiagoren zaintzaile izan (aita, ama, tutorea edo adingabeen harreragilea izan ezik).
- Zaintzaile nagusiak arreta eskaintzeko banakako programan agertu behar du, eta zainketen erantzukizuna bere gain hartuko du.
Estatutuak aitortzen dituen ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
ATSEDEN HARTZEKO ESKUBIDEA
Zaintzailaren atsedena errazteko, mendekotasuna duen pertsonak laguntza ekonomikoa eska dezake egoitza pribatu batean aldi baterako egonaldia finantzatzeko.
- Gehienez 30 egun urtean.
- Aldi batean edo bitan.
PRESTAKUNTZARAKO ESKUBIDEA
Prestakuntza eskaintzen dugu mendekotasun-egoeran dagoen pertsona zaintzeko, beste zaintzaile batzuen lana gainbegiratzeko edo etorkizuneko lanetan garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko.
- Borondatezkoa eta doakoa da.
INFORMAZIORAKO ESKUBIDEA
Une bakoitzeko premietara egokitutako arreta egokia jaso ahal izateko, kasuaren koordinatzaile bat duzu.
Ohiko kanalez gain, ZaintzAPP doako web aplikazioarekin mugikorretik koordinatzailearekin harremanetan jarri, zerbitzuen egoera kontsultatu, aurretiko hitzordua eskatu, egoitza elektronikora zuzenean sartu eta informazio interesgarria jaso ahal izango duzu.
LAGUNTZA-PRODUKTUETARAKO ESKUBIDEA
Gizatek zerbitzuaren bitartez hurrengoa eskaintzen dugu:
- Laguntza-produktuei buruzko informazioa eta orientazioa (adibidez, gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, audifonoak, bainugela egokituak …).
- Laguntza-produktuak edo ibilgailuak edo etxea egokitzeko produktuak erosteko dirulaguntzak.
GIZARTE-AURREIKUSPENERAKO ESKUBIDEA
Gizarte Segurantzaren hitzarmen berezia
Hitzarmen berezi bat sina dezakezu Gizarte Segurantzarekin, familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duen zaintzaile ez-profesional gisa. Horrela, alta jasoko duzu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean.
ESTALDURAK
- Erretiroa
- Ezintasun iraunkorra
LAGUNTZA EMATEKO BETEBEHARRA
Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari laguntza eman beharko dio, mendekotasun-egoera aitortzeko beharrezko izapideak egiteko.
PRESTAKUNTZA JASOTZEKO BETEBEHARRA
Zaintzaileak behar beste denbora hartuko du mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak behar duen zaintzarako beharrezko gaitasunak bereganatzeko.
LANKIDETZAN ARITZEKO BETEBEHARRA
Zaintzaileak lagundu eta lankidetzan aritu behar du mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari ematen zaizkion zaintza-lanen jarraipen-jardueretan.
ORIENTAZIOAK BETETZEKO BETEBEHARRA
- Bere kasuaren koordinatzailearekin elkarlanean aritu beharko du, eta haren orientabideei jarraitu.
- Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren jarraipen-txostenean jasotako konpromisoak bete beharko ditu.
JAKINARAZTEKO BETEBEHARRA
Hilabeteko (1) epean jakinarazi beharko dituzu mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren edo zaintzailearen egoeran gertatzen diren aldaketak.
-
ESKUBIDEAK

BETEBEHARRAK

Lotutako gaiak
-
Mendekotasunaren ebaluazioa eta orientazioa
-
Eguneko arreta duten egonaldietarako familia-atseden zerbitzua
-
Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroak
-
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak
-
Aldi baterako egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzetan
-
Aldi baterako egonaldiak desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetan

Erabiltzailearentzako laguntza
Telefonoa: 944 066 000
Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Uztail eta abuztuko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
-
KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Gizarte Ekintza Sailak ematen dituen zuzeneko gizarte-zerbitzuei eta laguntzari buruzko iradokizunak eta kexak.
Egoitza elektronikora sartu -
KONTSULTAK
Kontsulta orokorrak, komunikazioak eta beste kexa eta iradokizun batzuk.
Formulariora joan