etxeTIC Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua
etxeTIC
Etxean ematen diren zainketei laguntzeko doako zerbitzua da. Zerbitzuaren helburuak dira:
- Mendekotasuna duten pertsonek eta zaintzaileek duten bizi-kalitate objektiboa (nola dauden) eta haiek hautematen dutena (nola sentitzen diren) hobetzea.
- Zainketetan erantzunkidetasuna sustatzea.
- Zaintzaileen gainkarga murriztea.
- Etxean egon nahi duten pertsonak egoitzan ez sartzea edo beranduago sartzea.
NORI DAGO ZUZENDUA?
- Mendekotasuna duten pertsonei.
- Haien zaintzaileei.
ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?
- Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren jasotzailea izatea.
- Erreferentziako etxeTIC zerbitzu bat egotea onuradunaren bizilekuari dagokion eragin-eremuan.
LAGUNTZAK
EtxeTIC zerbitzuak urrez aurreko laguntza eskaintzen du (zentroan bertan), baita telematikoa ere (etxetik, gailu teknologikoen bidez).
Besteak beste, laguntza hauek eskaintzen ditu:
- Etxeko arriskuak monitorizatzeko, prebenitzeko eta detektatzeko laguntzarako gailu teknologikoak.
- Etxeko zainketen ekosistemari laguntzeko planak, non ekintza pertsonalizatuak jasoko baitira mendekotasuna duen pertsonarentzat zein zaintzailearentzat.
- Zaintzaileentzako prestakuntza-ekintza espezifikoak, beste pertsona batzuk eta norberaren burua nola zaindu behar diren ikasteko.
- Historia pertsonala eta balioena egitea, erabakiak hartzeko gaitasuna murrizten denean zer arreta-mota nahi den jakiteko.
- Zaintzaileen atsedenerako beste zerbitzu batzuetara bideratzea (eguneko zentroak edo aldi baterako egonaldiak egoitzetan).
- Informazioa eta prestakuntza ematea informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruz (ordenagailuak, tabletak, telefono mugikorrak eta beste gailu teknologiko batzuk).
- Ospitalean sartu beharra edo egoitzan nahi gabe sartu beharra prebenitzea.
- Zaintza-lanak gizonen eta emakumeen artean berdintasun handiagoz banatzen lagunduko duten jarduketak identifikatzea.
- Mendekotasuna duten pertsonei eta haien zaintzaileei ematen zaizkien laguntzen koordinazioa eta jarraipena egitea.
ZENTROAK
Zentro berriak dira, eta etxean bizitzen jarraitzeko laguntza zerbitzua ematen dute.
Erreferentziazko zentroak dira, eta mendekotasuna duten pertsonak eta haien zaintzaileek bertara joaten dira aurrez aurreko laguntza jasotzera.
EtxeTIC eredua Europar Batasunak finantzatu du - Next GenerationEU, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Bilatu zure etxeTIC zentroa
Sartu zure helbidea dagokizun etxeTIC zentroa zein den jakiteko
-
etxeTIC zentroa
-
Zentro deszentralizatua
-
Etxaniz zentroa
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 18:00
-
Zalla zentroa, Goi Enkarterrirako
Tepeyac 11 urbanizazioa. Zalla
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 18:00
Karrantzan astelehen (17:00 - 18:00) eta asteazkenetan (12:45 - 13:45)
Informazio-liburuxka Informazio-liburuxka Zalla zentroa, Goi Enkarterrirako
-
Karmelo zentroa
Astelehenetik ostiralera, 8:00 - 17:50
-
Ondarroa zentroa
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 17:15
Behin-behinean era deszentralizatuan Markina-Xemeingo zentroa ireki arte.
-
Estartetxe-Leioa zentroa
Estartetxe, 2, 4, 6. 48940 Leioa
Astelehenetik ostiralera, 8:15 - 18:15
Informazio-liburuxka Informazio-liburuxka Estartetxe-Leioa zentroa
-
Sestao Berria zentroa
Edif. Berria - Pza. Conde de Balmaseda, 10. 48910 Sestao
Astelehenetik ostiralera, 8:30 - 18:00
Informazio-liburuxka Informazio-liburuxka Sestao Berria zentroa
-
Bizigura-Abanto y Zierbena zentroa
Nueva Avenida, 1. 48500 Abanto-Zierbena
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 17:30
Informazio-liburuxka Informazio-liburuxka Bizigura-Abanto y Zierbena zentroa
-
Mungia zentroa, Mungialderako
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 18:00
Informazio-liburuxka Informazio-liburuxka Mungia zentroa, Mungialderako
-
Basauri zentroa
Uribarri ingurabidea 2 (Bizkotxalde parkearen iparraldea) Basauri
Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 18:00
NOLA JASO ZERBITZUA?
Egin klik fase bakoitzaren gainean informazio gehiago eskuratzeko.
- ZERBITZUA JASOTZEKO ESKAERA
ZERBITZUA JASOTZEKO ESKAERA
- Zerbitzua nola eskatu:
- Familia-giroan zaintzeko prestazioa jasotzen bazaude eta etxeTIC zentro bat badago zure bizilekuari dagokion eragin-eremuan, leku hauetako batean aurkez dezakezu eskaera:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
- Gizarte Ekintza Sailaren erregistroan (Lersundi kalea 14, beheko solairua, 48009 Bilbo).
- Laguntza – Bizkaiko Foru Aldundiko Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo).
- Bizkaiko Foru Aldundiko sailetako erregistroetan eta Durango, Bermeo, Gernika eta Balmasedako eskualde-bulegoetan.
- Mendekotasunaren ebaluazioa edo arreta eskaintzeko banakako programa bat egiteko badaukazu: ebaluazio-bisita egiten dizutenean, beren beregi adierazi ahal izango duzu.

- Eskaera aztertu, eta foru-agindua jakinaraziko zaizu. Bertan, aukerak hauek izango dira:
- Zerbitzua emango zaizu, hura jasotzeko baldintzak betetzen badituzu.
- Zerbitzua ukatuko zaizu, baldin eta:
- Familia-giroan zaintzeko prestazioa jasotzen ez baduzu.
- EtxeTIC zerbitzu bat ez badago zure bizilekuari dagokion eragin-eremuan.
- Zerbitzua nola eskatu:
- LAGUNTZA-PREMIEN EBALUAZIOA
LAGUNTZA-PREMIEN EBALUAZIOA
Zuen etxeTIC zentroa zuekin harremanetan jarriko da zuen egoeraren ebaluazio bateratua egiteko eta laguntzeko plana egin ahal izateko.
Ebaluazioak honako hauek izango ditu kontuan:
- Zainketen ekosistema (mendekotasuna duen pertsonaren baldintzak, zaintzailearenak eta etxebizitzarenak; haren inguruneko beste pertsona batzuek zainketetan parte hartzen duten ala ez....).
- Zaintzailearen gainkarga-maila.
- Dituzten beste zerbitzu edo baliabide batzuk (etxeko laguntza-zerbitzua, telelaguntza, eguneko zentrora edo okupazio-zentrora joatea...).
- Trebetasun teknologikoak (mugikorra, ordenagailua, tableta eta abar erabiltzen duten).
- ETXEKO ZAINKETEN EKOSISTEMARI LAGUNTZEKO PLANA
ETXEKO ZAINKETEN EKOSISTEMARI LAGUNTZEKO PLANA
Ebaluazio hori egin ondoren, laguntzeko plana adostuko da.
Plan horrek:
- Prebentziozko ikuspegia eta ikuspegi soziosanitarioa izango ditu.
- Onuradunaren adostasuna izango du, eta haren nahiak errespetatuko ditu, baita hark informaturik, askatasunez eta borondatez erabakitzeko duen eskubidea ere.
- etxeTIC zerbitzutik emango diren laguntza zehatzak jasoko ditu.
Onuradunek honako konpromiso hauek hartu beharko dituzte:
- Arauak, baldintzak eta prozedurak betetzea.
- Laguntzeko plana eta ezarritako orientazioak errespetatzea.
- Inguruabar pertsonalei, familiakoei eta ekonomikoei buruzko informazioa ematea, bai eta horien aldaketen berri ematea ere.
- Eskura jarritako gailuak eta, hala badagokio, etxean jarritako instalazioak errespetatzea eta behar bezala erabiltzea.
- Zaintzaileen kasuan, mendekotasuna duen pertsona zaintzeaz arduratzea laguntzeko planean xedatutakoaren arabera.
Planaren jarraipena eta berrikuspena egingo da hura uneoro pertsona bakoitzaren egoerara egokitzeko.
- ZERBITZUA AMAITZEA
ZERBITZUA AMAITZEA
Zerbitzua amaitzeko arrazoiak:
- Zerbitzuari uko egitea.
- Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa galtzea. Prestazioa aldi baterako eteteak ez du zerbitzua amaitzea berekin ekarriko.
- Hartutako konpromisoak ez betetzea.
- Laguntzeko planera ez egokitzea.
- EtxeTIC zentro baten eragin-eremutik kanpo dagoen bizileku batera aldatzea. Gogoan izan helbidea aldatuz gero, arreta eskaintzeko banakako programa aldatzeko eskatu behar dela.
- Bateraezina den zerbitzu edo prestazio bat jasotzea (egoitza batean sartzea edo zerbitzuari lotutako prestazio bat jasotzea).
Zerbitzua amaitutakoan, onuradunak itzuli egin behar ditu bere esku jarritako gailuak edo instalazioak.