2019 Sozietateen laguntza programa

OHARRAK

1.0 bertsioarekiko aldaketak

Aurkezpen telematikoetan aurkezteko epeei buruzko informazioa eguneratu da.

Programa

  • Programaren datuak:
    • Bertsioa: 1.1
    • Data: 2020/06/30
    • Instalazioa: 160,21 MB
  • Deskarga bakarra:

    BFA20019.exe (29,97 MB).

Gutxienezko eskakizunak

  • Pentium III 950 Mhz-ko PC edo bateragarria, edo gorakoa.
  • Disko gogorrean hutsik eduki behar den lekua gutxienez 100 MB-koa.
  • RAM memoria 512 MB-koa.
  • Windows XP SP2 edo gorako ingurune grafikoa.
  • Laser edo injekziozko inprimagailua.

Kargatu

Kargatu "BFA20019.exe" fitxategia direktorio berri eta huts batean.

OHARRAK

Kontuz: egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorrela adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu fitxategia.

Instalazio

  • Itxi zabalik dituzun programa guztiak.
  • Windows-eko esploratzailean zaudela, klikatu bi aldiz "BFA20019.exe" fitxategian deskargatu egin den direktorioaren barruan.
  • Sakatu Ados.
  • Besterik esan ezean, programa C:\BFA\Mod_200\2019 direktorioan instalatuko da.

Instalazioa sarean

Egizu aurrean esan bezala, baina disko gogorraren unitatea (C:\) barik adierazi sarearen unitatea; horretarako, pantailan programa berez instalatuko den direktorioa azaltzen denean, ALDATU botoia sakatu behar duzu eta gero sarearen bidea adierazi (ad.: H:\BFA\Ys00).

OHARRAK

Adi: Programa exekutatuko den postu bakoitzean liburutegi jakin batzuk behar dira eta ezer baino lehen den-denetan instalatu behar dira. Postuetan programa exekutagarria ez kargatzeko, instalazio guztietan sareko unitatean direktorio bera jarriko da.

Instalazioa Windows7n

Instalazioa Windows7 ekipo batean egin behar bada, egiaztatu Erabiltzaile-kontrolaren barra desgaituta dagoela. Horretarako, joan Hasiera botoira, hautatu Kontrol-panela eta gero Erabiltzaile-kontuak. Jarraian, sakatu "Erabiltzaile-kontrolaren konfigurazioa aldatu" aukeran, eta egiaztatu ezkerrean dagoen barra behean dagoela.

Instalazioa Windows8n

Instalazioa Windows8 ekipo batean egin behar bada, "Administratzaile gisa exekutatu" modua exekutatu behar da beti. Horretarako, kokatu "Laguntza programa" ikonoaren gainean, eta sakatu saguaren eskuineko botoia eta "Administratzaile gisa exekutatu" aukera.

Arazoak instalazioa

  • Instalazio-programa abiarazten saiatu eta mezu bat agertzen bada esanez gatazka sortu dela beste aplikazio batzuekin, berrabiarazi ekipoa eta saiatu berriro. Hala eta guztiz ere arazoak bere horretan segitzen badu, berrabiarazi ordenagailua modu seguruan; horretarako F8 sakatu behar duzu XP edo Vista ekipoa abiatzen ari denean; gero, saiatu instalatzen berriz ere.
  • Instalatzeko prozeduran .dll fitxategi batekin bertsioen gatzak bat agertzen bada, aurreko bertsioa gordetzea gomendatzen da.