Govtech Lab Bizkaia

Laborategi irekia konponbide digital berriak Bizkaiko Foru Aldundiko erronka handien eskura jartzeko.Europar Batasunarekin batera finantziatuta. Cofinanciado por la Unión Europea

Europar Batasunarekin batera finantziatuta. Cofinanciado por la Unión Europea

Berrikuntza irekiko prozesuen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hauteman, gidatu eta gainditu egingo ditu ohiko hornitzaileenak ez diren konponbideak, hala nola startup, scaleup eta ETE digitalenak. Horrela, lankidetza publiko-pribatuko espazio berriak garatu ahal izango dira, teknologia arloko eragilerik berritzaileenekin.

Berrikuntza erronkak

Laster argitaratuko dugu informazio gehiago

Beta avatar

Kaixo, Beta naiz. Govtech Bizkaiak helburu eta misio berriekin jarraitzen duela esatera natorkizue. Laster informazio gehiago eman ahal izango dizuet, baina bitartean ez mugitu, laster itzuliko gara.

Zer eskaintzen dio Govtech Bizkaiak zure startupari

Hau eskaintzen dizugu irtenbide berritzaile bat duen startup bat badaukazu:

  • Erronkak

    Ikerketa eta gidatze aukerak aurkitzea proposatzen ditugun erronken bidez

    Participa en retos

  • Bootcamp-ak

    Prestakuntza praktiko batean parte hartzeko aukera, administrazio publikoekin lan egiteko behar diren tresnak emateko

    Apúntate al próximo bootcamp

Laborategiko prozesua fasez fase

  1. 1 Erronkak identifikatu

    Diseinu eta berrikuntza metodologien laguntzaren bidez, programan lantzeko erronken gainean zehaztu beharreko arazoak hautemango ditugu.

  2. 2 Erronkak zabaldu

    Erronkak berrikuntzaren ekosisteman jakinarazten eta zabaltzen dira, eta horrela startupak konponbideak aurkeztera deitzen ditugu.

  3. 3 Startup hautatu

    Startupek eta administrazioak elkarrekin lan egiten ikasiko dute. Gainera, erronka bakoitzeko pilotua egingo duen finalista hautatzeko bilerak egingo dira startupekin.

  4. 4 Pilotua eta ikerketa

    Startupek eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailek zerbitzu edo prozesu publikoko erabiltzaileekin lan egingo dute lankidetzaren helburuak diseinatzeko eta Govtech Lab Bizkaiaren laguntzarekin txertatuko da.

  5. 5 Hedapena eta eskalatzea

    Pilotuan ikasitakoa aztertuko da etorkizuneko eskalako lizitazioen eta inbertitzeko aukerako logiken berri emateko.

  • Abereen altak emateko izapidea

    Itxita

    Nola diseina genezake behi-azienden alten izapidea, modu telematikoan izapidetzeko orduan abeltzainen esperientzia hobetzeko lehen urrats gisa, autokudeaketa sustatuz?

  • Euskararen erabilera sustatzeko jarduera

    Itxita

    Nola eman diezaiokegu balioa lurraldeko agente aktiboekin lankidetzan Bizkaian euskararen erabilera sustatzeko egiten dugun jarduerari?

  • Kultura-ondare higiezinaren balorazioa

    Itxita

    Nola aprobetxa eta errazago erabil dezakegu erabiltzen ditugun iturrietako informazioa, kultura-ondare higiezinarenbalorazioa arintzeko?

  • Eraikinaren informazio bisuala

    Itxita

    Nola hobetu genezake laneko eraikinaren ikus-informazioa, seinaleztatzeko eta girotzeko tresna berriak sartuz, eraikinaren mugikortasuna eta bizigarritasuna hobetzen laguntzeko?

Bootcamp GovTech

Badakigu erakunde publikoetarako salmentak prestatzeko bestelako prozesu bat jarraitu behar dela, sektore pribatuarekin alderatuta. Hori dela eta, startup, scaleup edo ETE digitalei ikasteko eremu praktikoa eta intentsiboa eskaintzen diegu bezero publikoa arrakastaz ezagutu eta horrengana hurbildu ahal izateko.

Apuntatu gure bootcampean:

  • Lizitazio publikoetan lehiakorra izaten ikasiko duzu.
  • B2Gko aholkulariak eta adituak ezagutuko dituzu.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko taldeei zure konponbidea aurkeztu ahal izango diezu.

Urtero, bootcampeko hainbat deialdi irekitzen ditugu. Hortaz, interesik izatekotan bidali mezu bat govtechlab@bizkaia.eus helbidera eta taldea eratzen denean jakinaraziko dizugu.

Halaber, bootcampari buruz galderarik izanez gero, postontzira idatzi, zalantzarik gabe.

BLOG

Posta guztiak

Newsletterraren harpidetza

Izena eman hemen GovTech Lab Bizkaiari lotutako berrikuntza eta albiste guztiak jasotzeko.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Nahitaezko eremua

Adibidea@adibidea.com

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Nahitaezko eremua

DBEO eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betetze aldera, hurrengoa jakinarazi nahi dizugu:

  • Tratamenduaren erantzukizuna: Herritarren arretarako eta digitalizaziorako zuzendaritza nagusia. (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
  • Xedea: Jakinarazpenak eta/edo Newsletterra bidaltzea eta berrikuntza irekiko plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak ematea.
  • Eskubideak baliatzea: Interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean balia ditzake eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak, banakako erabaki automatizatuen xede izan gabe. Horretarako, idatzi bat zuzendu behar dio Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari. Hemen aurkez daiteke:
    • BFAren egoitza elektronikoa: Egoitza Elektronicoa.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentrala (Erregistroko eta Herritarrei Arreta Eskaintzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Herritarrei Arreta Emateko Eskualdeko Bulegoak.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Sailen Erregistro Orokorrak.
    • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako lekuak.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza lortzeko hemen sakatu

Kargatzen...

Laguntzaileak

Bizkaiko berrikuntza ekosistemaren parte bazara eta/edo GovTech Lab Bizkaia laborategian laguntzaile aritu nahi baduzu mezu bat idatzi hona: govtechlab@bizkaia.eus.

Harremanetarako

Edozein zalantza edo gai argitzeko, jarri gurekin harremanetan hemen:

e-maila: govtechlab@bizkaia.eus