INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA
BEHATOKIA
ZER DA?
Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokia Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dagoen erakundea da.
Kide anitzeko organo aholku-emailea da. Saileko Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak laguntza teknikoa eta administratiboa ematen dio.
ZEINTZUK DIRA BERE HELBURUAK?
- Honako hauen jarraipena egitea:
- Bizkaian gertatzen diren indarkeria matxistako egoerak.
- Bizkaiko erakundeek indarkeria matxistaren aurrean jarduteko abian jartzen dituzten politikek eta baliabideek dituzten ondorioak. Horrela, egoera horren aurrean benetako beharrei erantzuten lagundu nahi du.
- Eskuratutako ezagutza zabaltzea eta honako hauen eskura jartzea:
- Indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten erakundeak, profesionalak eta gizarte-eragileak.
- Indarkeria-egoerak pairatzen dituzten emakumeak eta neskatoak.
- Herritarrak, oro har.
Etorkizuneko erronketako bat indarkeria matxistaren forma guztiei buruzko datuak biltzea da. Garrantzitsua da indarkeria matxista beste faktore batzuekin (intersekzionalitatea) gurutzatzen den diskriminazio sozialeko faktore bat ere badela ikusarazteko.
2024KO BEHATOKIAREN JARDUERA-MEMORIA (LABURPEN EXEKUTIBOA)
PDFa deskargatu 2024ko Behatokiaren jarduera-memoria (Laburpen Exekutiboa) (PDF, 1.014 KB)
ARAUKETA
Erakunde honen sorrera Bizkaiko Foru Aldundiaren 53/2003 Foru DekretuakPDF, 539KB, martxoaren 18koak, (63. BAO, 2003ko apirilaren 1ekoa) arautzen du eta azaroaren 9ko 188/2004 Foru DekretuakPDF, 809KB (226. BAO, 2004ko azaroaren 23koa), otsailaren 2ko 5/2010 Foru DekretuakPDF, 239KB (29. BAO, 2010eko otsailaren 12koa), maiatzaren 21eko 75/2013 Foru DekretuakPDF, 56KB (100. BAO, 2013ko maiatzaren 27koa), eta ondoren martxoaren 1eko 35/2016 Foru DekretuakPDF, 197KB (44. BAO, 2016ko martxoaren 4koa) aldatu dute.
AURREKARIAK
2000ko maiatzean, 2000-2003 epealdirako Bizkaian emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako eta genero-politiketarako foru planaPDF, 81KB onetsi zenean, (gerora 2004-2007 epealdirako berretsi zen), Bizkaiko Foru Aldundiak bere ekintzen artean finkatu zuen «familia indarkeriari buruz diziplina anitzeko eta erakundeen arteko lantalde tekniko bat sortu eta koordinatzea, besteak beste, etxeko indarkeriaren egoerei arreta osoa emateko proposamenak aztertu eta egite aldera. Horretarako, generoaren ikuspegia sartu eta dauden baliabideak integratu behar dira» (6.1.2. ekintza).
Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizarte Ekintza Batzordearen barruan, Emakumeenganako Tratu Txarrei buruzko PonentziaPDF, 521KB garatu zen eta beste gogoeta batzuen artean planteatu zuen «Bizkaian genero-indarkeriaren behatokia» sortzea, ikuspuntu guztietatik errealitatea ezagutze aldera, informazio eta datu oro zentralizatzeko. Nolanahi ere, behatokian Emakundek, Bizkaiko Foru Aldundiak, udalerri handi eta mankomunitateek nahiz Eudelek eta emakumeen elkarteek parte hartu behar zuten.
HELBURUAK
-
Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren egoerei buruzko errealitatea eta bilakaera ezagutzea.
-
Erakunde publikoek indarkeria matxistaren eremuan eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioetan hobekuntza proposamenak eta gomendioak formulatzea.
ZEREGINAK
Helburuak kontuan hartuta, Behatokiak hurrengo funtzio hauek ditu:
- Indarkeria matxistaren egoerekiko jarduera-eremuetan informazio eskuragarria biltzeko sistema diseinatzea eta aplikatzea.
- Dauden sistemak erabiliz eta xede horretarako berariaz sortu direnez baliaturik, bildutako informazioa aztertzea.
- Informazioa biltzeko sistemei dagokienez, hobekuntza proposamenak eta gomendioak formulatzea.
- Egoera jarraitu eta ebaluatzeko adierazleak egitea.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko indarkeria matxistaren egoerei buruzko datuak gorde eta prozesatzeko aplikazio informatikoa diseinatu, abiarazi eta mantentzea.
- Parte hartu, beste erakunde batzuekin harremanetan jardun eta bestelako administrazioen jardun onak ezagutzea.
- Indarkeria matxistari buruzko egoerak diagnostikatu eta bilakaera ezagutzeko azterlan eta txosten teknikoak proposatzea.
- Indarkeria matxistaren biktimentzako neurri integralak egokiak diren aztertzea eta ondorioak nahiz ondorea ikertzea.
- Bizkaiko indarkeria matxistan eragingo dutela pentsatuta, baliabideen eskaintzan hobekuntzak sustatzeko gomendioak eta proposamenak formulatzea.
- Trukaketa- eta komunikazio-topagunea eratzea, indarkeria matxistaren arloan ikerketa-taldeen azterketa- eta analisi-lanak errazteko.
Behatokiaren berariazko funtzionamenduari dagokionez:
- Behatokiak urtean egindako jardueren txostena gauzatzea
- Antolaketa eta funtzionamendurako erregelamenduaPDF, 609KB egitea
JARDUNBIDEA
Behatokia osoko bilkuran urtean behin elkartzen da eta zenbait txosten nahiz memoria egiten ditu. Behatokiak gauzatutako dokumentazio guztia (bilera-aktak, memoriak, lan-planak eta txostenak) atal honetan kontsulta daiteke.
Halaber, indarkeria matxistaren adierazleetarako lantaldea du eta lan teknikoari aurre egiten dio. Hala, hausnarketa- eta erabakitze-topaguneen artean ibilbidea eta aurrerapausoak markatzen dira. Izan ere, bere lana atal honetan aurki daiteke.
BEHATOKIAREN OSOKO BILKURA
Erkidegoko, foruko eta tokiko erakunde publikoetako erakunde-ordezkariak biltzen dira.
BEHATOKIAREN LANTALDEA
Erakunde sinatzaileen teknikariek parte hartzen dute eta beste pertsona nahiz erakunde batzuei gonbita luzatzeko aukera dago.
Behatokiaren txostenak
-
Urteko Lan Plana
Urteko lan-lerroen, helburuen, aurrez ikusitako jarduera eta txostenen nahiz kronogramaren laburpena.
-
Memoriak
Txosten betearazleak, urtero bere plangintzan Behatokiak garatutako jarduketa guztia jasotzen dutenak.
-
PDF 2,5 MB 2023ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 698 KB 2022ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,9 MB 2021eko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,5 MB 2020ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 3,7 MB 2019ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 2,9 MB 2018ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 2 MB 2017ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 2,1 MB 2016ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 4,9 MB 2015eko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,2 MB 2014ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 3,4 MB 2013ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,7 MB 2012ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 584 KB 2011ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,3 MB 2010eko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 1,3 MB 2009ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 419 KB 2008ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 6 MB 2007ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 10,1 MB 2006ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 2,8 MB 2005eko Behatokiaren jarduera-memoria
-
PDF 2,1 MB 2004ko Behatokiaren jarduera-memoria
-
Ebaluazioak
Lau hilez behingo txostenak, honako hauek aztertzen dituztenak: Behatokiak dituen helburuen betetze-maila, funtzioak, kontsulta produktuen erabilera eta erabilgarritasuna, lanen hedapena eta etorkizunerako erronkak.