INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA

BEHATOKIA

Bizkaian Indarkeria Matxistaren Behatokia kontsulta-organo elkargokidea da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dago. Horren barruan Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak ematen dio laguntza tekniko eta administratiboa.

Helburu nagusiak ondorengo hauek dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren arloan ematen diren egoerak eta jarduketa-ardatzetan abian jarritako erakundeen politika eta baliabideen ondorioak jarraitzea, egiazko beharrei erantzunak ematen laguntzeko
  • Lortutako ezagutza zabaltzea eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan nahasiak dauden erakunde, profesional eta gizarte-eragileen, indarkeriaren egoerei aurre egin behar dizkieten emakume eta nesken eta, orokorrean, jendearen esku jartzea

Erronkak dira, batetik, indarkeria matxistaren modu, eremu eta adierazpen guztietara jarraipena hedatzea eta, bestetik, bestelako diskriminazio-faktoreekin lotura ikusgai bihurtzea.

Sexu-indarkeriaren biktimei arreta osoa emateko zerbitzua

Bizkaiko Foru Aldundia

Eraso matxistaren bat pairatzen baduzu edo ikusten baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa

Telefonoa: 900 840 111 Zeinu-mintzairarako euskarria dago Erabilgarri 24o orduak.

Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizrte Politiketako Saila

Ez naiz zurea, nirea baizik, #25NBIZKAIA, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

HILKETA MATXISTAK BIZKAIAN

Ez gehiago! Ezta bat gutxiago ere!

Indarkeria matxista ezberdintasunaren muturreko ondorioetako bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak modu bisualean erakutsi nahi du, eta mapa batean islatu du, indarkeria hori uste duguna baino askoz gertuago dagoela eta uste duguna baino emakume gehiagori eragiten diela ulertzen lagundu ahal izateko.

Gainera, herritarrak sentsibilizatzeko ariketa bat ere izan nahi du.

ZELAN EGIN DUGU?

Mapa egiteko orduan, honako hauek hartu dira kontuan:

  • Ikuspegia aldatzea eta biktimagileak (hilketen erantzule diren gizonak) seinalatzea, biktimak (emakumeak) seinalatu.
  • Indarkeria matxistaren biktima guztiak barruan sartzea.

ARRETA BALIABIDEEI BURUZKO INFORMAZIOA

Modu grafiko eta nabigagarrian erakusten da Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren egoerei arreta emateko foru zerbitzuen, udal zerbitzuen eta zerbitzu mankomunatuen sarea.

Arreta baliabideei buruzko Informazioa ikusi

JARDUKETAK INDARKERIA MATXISTAN

Prebentzioa

Prebentzioaren arloan, jarduketa publikoak bideratu behar dira honakoak ahalbidetzen dituzten prozesuak sortzera: Indarkeria matxista identifikatzea eta horren inguruko kontzientzia hartzea, bere formarik sotil eta normalizatuenean, Indarkeria matxistak jarraitzea ahalbidetzen duten egiturak eta sinboloak aldatzea.

Prebentzioaren informazioara joan

Arreta

Indarkeria matxistatik atera diren emakume biktimei arreta oso, feminista eta intersekzional batetik erantzun egokia emateko honakoak behar dira: Baliabide egokiak eta kalitatezkoak.

Arretaren informazioara Joan

Erreparazioa

Indarkeria matxisten aurka jardutean biktimak sufritutako kaltea erreparatu behar da baita ere. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek kalte fisikoak eta psikologikoak sufritzeaz gain, beraien duintasunari eragiten dieten bestelako kalteak, mina, estresa.

Erreparazioaren informzioa joan

AZTERLANAK ETA IKERKETAK

Gazteak modu digitalean erakartzea prostituziorako eta salerosketarako

«Sexu-salerosketa, prostituzioa eta pornografia» izeneko aurreko azterlan batetik abiatuta, ikerketak, material digitalaren eta eztabaida-taldeen analisien bidez, sare digitalen erabileran dauden errealitateak, inguruabarrak eta motibazioak aztertzen ditu, sexua erostea, saltzea eta gazteak erakartzeko praktikak ardatz hartuta. Gazteek arlo horretan bizi izandako arriskuak eta arriskua saihesteko erabilitako estrategiak islatzen ditu, eta lortutako ondorioetatik eratorritako prebentzio- eta esku-hartzeko proposamenak ere jasotzen ditu.

Aurreko azterlanak

Behatokiaren buletinak