
KIROLGUNEAK: Parkour
Parkour jarduera fisiko bat da, hiri-arkitekturaren hainbat elementu baliatzen dituena bide egiteko. Jarduleak aurrean aurkitzen dituen oztopoak gaindituz, hiritik ibiltzeko era berriak sortzen dira.
Lehen eta orain, diziplina honek hiriko edozein azpiegitura komun erabili izan du, baina azken urteotan horretarako propio prestatutako tokiak hasi dira agertzen gure ingurune hurbilean, hala nola Parkour Parks direlakoak. Toki horiek hainbat elementu arkitektoniko biltzen dituzte (hesiak, murruak, piboteak…), zeinek ingurune aproposa sortzen duten diziplina hau praktikatzeko eta irakasteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren KIROLGUNEAK programaren Parkour parkeari buruzko bideoa
Ikusi esteka
EU_Texto copiado al portapapeles:
Bideoak
-
2021/04/30
Segurtasuna, inpaktua eta erorketak (12' 28'')
Bideo honetan parkourra segurtasunez ikasten hasteko jakin beharreko guztia duzu.
Kontuan hartu beharreko guztiaz gainera, oinarrizko lurreratze teknikak ikasiko dituzu baita eroriz gero zure burua babesteko teknikak.
-
2021/05/07
Hutsuneak eta jauziak (7' 15'')
Saltorako gaitasuna kirol jarduera ugaritan ezinbestekoa da baina batek ere ez du berau parkourrak bezainbeste garatu eta findu.
Horregatik, bideo honetan objektu eta elementuen arteko tarteak edo hutsuneak zelan gainditu jorratuko dugu. Segurtasunez praktikatzeko arauak eta lurreratze teknikak menperatuta, kalitatez eta zehaztasunez salto egiten ikasiko duzu oraingoan.
-
2021/05/28
Oztopo jauziak (1. Atala) (8' 33'')
Hirian jarraitu beharreko bidea mugatzen duten oztopoak daude non-nahi. Horregatik, bideo honetan baranda, horma baxu eta era askotako elementuen gainetik arin pasatzeko teknika oinarrizkoenak, errazenak eta erabilienak landuko ditugu, baita berauen progresio eta aldaerak ere.
-
2021/05/28
Oztopo jauziak (2. Atala) (10' 24'')
Behin hiriko oztopoen gainetik erraztasunez pasatzeko teknika oinarrizkoenak menperatu ostean, bideo honen bidez helburu berdina duten baina aurreratuagoak, espezifikoagoak eta espezializatuagoak diren teknika berriak ikasiko dituzu. Gainera, hauetariko batzuk salto bihurtzeko eta tarteak pasatzeko erabilgarrienak izango dira.
-
2021/06/08
Hormak eta eskalada (14' 56'')
Gainetik saltatu ezin dugun oztopo altu batek gure bidea mozten duenean, orduan bertara igo behar gara berau gainditzeko. Era berean, altuera batean gaudenean eta bertatik salto batez jaitsi ezin garenean, hormatik egiten dugu behera bidearik aurrera jarraitzeko. Horregatik, bideo honetan parkourrean gehien erabiltzen ditugun eskalada teknikak aztertuko ditugu, egoera anitzetan gora eta behera desplazatzeko. Asko eta sko oso ezagunak dira baina beste asko ezohikoak edota izenik gabeak.
-
2022/05/19
Sabaiak 1.Atala (7' 15'')
Sabaiak gure gainetik dauden azalerak eta oztopo jakinak dira:
- zuhaitzen adarrak
- andamioetako barrak
- atzeraka datozen horma,etab.
Oztopo ezohikoena eta aldakorrenetarikoa dugunez, bideoan berau topatzekotan aurrera egiteko oinarrizkoena ikusiko dugu, baita gainditu eta gainera igozeko ere.
-
2022/05/19
Sabaiak 2.Atala (8' 59'')
Bideo hau sabaietan desplazatzeko tekniken bigaren erdia da. Erraztasunez kulunkatzeko eta brakiatzeko gakoak ikusiko ditugu; seguruenik berauek dira tutorial sorta osoko teknika dinamikoenak.
-
2022/05/19
Zuloak 1.Atala (7' 13'')
Badakizu baranden gainetik pasatzen, baina azpitik ere pasa gaitezke, eskudelak eta lurraren arteko zulotik. Izan ere, nahiz eta orain arte seguruenik aintzakotzat ez hartu, ingurunea forma, tamaina eta estilo desberdinetako zuloez josita dago. Zure desplazamendua frenatu ez desaten, zuloei aurre egiteko estrategia eta teknika ohikoenak aurkeztuko dizkizugu.
-
2022/05/19
Zuloak 2.Atala (8' 58'')
Bideo honetan zulo txikietatik sartzeko teknika espezifiko eta dinamikoagoak aztertuko ditugu, gorputza modu luzeenean eta finenean kokatura, buruz zein hankak aurretik luzaturik saltatuz.
-
2022/05/19
Hormadun hutsuneak (9' 43'')
Bideo hau lehen, bigarren eta bosgarren tutorialen nolabaiteko jarraipena da. Izan ere, korrika zein eskalatzerakoan hormetatik nola salto egin ikasiko duzu, baita paretetara nola salto egin eta bertan helduta bukatu. Tutorialeko teknika bakoitzaren gakoek zein akatsek beste gehienetarako transferentzia handia dutela ikusiko duzu.
-
2023/10/11
Oztopo baxudun hutsuneak (5' 02'')
Hasierako oztopo-jauzien eta saltoen tutorialak gogoan dituzu? Bideo berri honetan aurretik landutako teknikak eraldatuko ditugu, salto dinamikoagoak gauzatuz. Era horretan distantzia handiagoak gaindituko dituzu gelditu gabe eta baita mugimendu desberdinak elkarrekin konbinatu arinago mugitzeko. Orain arte tutorialetan aurkeztutako tekniken gainean lanean ibili bazara, orduan bideo hau zuretzako da.
-
2023/10/11
Hutsuneak sabaietan (4' 21'')
Bideoan kulunkatzeko, barra askatzeko eta "hegan" eginez saltatzeko teknika desberdinak aztertuko ditugu, baita aurrean den beste barra edo adar batera iristeko. Sabaietako tutoriales jarraipen denez eta akats egitea arriskutsua izan daitekeenez, sabaietako eta segurtasuneko bideoak berrikustea gomendaten dizuegu. Honakoak kontu handiz eta lasaitasunez entrenatu.
-
2024/03/05
Prestakuntza fisikoa (lehen atala) (6' 19'')
Lesioak ekiditeko zein kirol errendimendua handitzeko, prestakuntza fisikoa ezinbestekoa da. Bideo honetan mugikortasuna eta indarra handitzeko ezagutu beharreko gakoak ikusiko ditugu, zure parkour entrenamendua hobetu dezazun. Edukiak hasiberrientzako eta erdi mailako parkourzaleei daude zuzenduta oro har.
-
2024/03/05
Prestakuntza fisikoa (bigarren atala) (4' 03'')
Desplazamenduaren artean urteak badaramazatzu, gimnasio lanak edota potentzia entrenamendu espezifikoek zure abilezien maila igotzen lagundu zaitzakete. Bideo honetan zure entrenamendu plan aurreratua sortzeko kontuan hartu beharreko ideak azaltzen dizkizugu.
-
2024/03/05
Bideak (5' 47'')
Parkourra toki batetik bestera mugitzea denez, honako tutoriala da bilatzen zeundena. Ahaztu detaileez eta hasi kalitatezko bideak sortzen eta "flow" handiz mugitzen. Ingurunea irudimenaren bidez eraldatzeko eta mugimenduak naturaltasunez kateatzeko irizpideak ikasiko dituzu hemen.