
Gizatek Laguntza-produktuei buruzko informazioa eta haien eskuraketa
Lerratu gehiago erakusteko
Zer da?
Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu bat da. Zerbitzu horrek:
- Informazioa eta orientazioa ematen du laguntza-produktuei, etxeko irisgarritasunari eta ibilgailuaren egokitzapenari buruz.
- Dirulaguntzak eskaintzen ditu laguntza-produktuak erosteko edo ibilgailuak edo etxea egokitzeko.
Ongi etorri GIZATEKera!
Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat, edozein adinetako pertsonei zuzendua, haien mendetasun- edo desgaitasun-egoerak eguneroko jarduera mugatzea dakarrenean, bai eta pertsona horien zaintzaileei ere. Gure bulegoak Bilbon daude, Lersundi kaleko 14. zenbakian.
GIZATEKen, autonomia pertsonala areagotzeko, etxean jarraitzea ahalbidetzeko, zainketak errazteko eta pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide praktikoei eta laguntza-produktuei buruzko informazioa eta aholkularitza ematen dugu.
GIZATEK zerbitzuak bi arlo ditu: Informazio orokorreko eta orientazioko arlo bat. Eta dirulaguntzak edo laguntza ekonomikoak izapidetzeko arlo bat.
Interesa duen edonori ematen diogun informazioa unibertsala da, eta gure bulegoetan ematen dugu. Horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.
Alderdi teknikoei buruzko orientazio zehatza jasotzeko eta laguntza-produktu egokienak agintzen dituen egokitasun-txosten teknikoa lortzeko, eskatzaileak mendetasun-graduren bat aitortuta izan behar du, edo gutxienez % 33ko desgaitasuna, baloratuta. Txosten hori ezinbestekoa da dirulaguntza eskatzeko.
Gizateken katalogoan jasotako laguntza-produktuak erosteko eta etxean eta ibilgailuan egokitzapenak egiteko dira dirulaguntzak. Eskaerak dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ondoren emango da dirulaguntza.
Orduan... zein da jarraitu beharreko prozedura?
Bat, orientazio-eskaera egitea. Bi, teknikariek proposamena aztertuko dute. Hiru, Gizatekek EIT, Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa, emango du. Lau, dirulaguntza jasotzeko eskabidea aurkezten da. Bost, produktuaren erosketaren egiaztagiria epearen barruan aurkeztu ondoren esleituko da dirulaguntza.
Non ematen da eskatutako dokumentazio guztia?
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Gizatek-en bulegoan. Herritarrentzako erregistro- eta arreta-bulegoetan.
Laguntza-produktuen katalogoa eta jarraitu beharreko prozedura kontsultatzeko https://www.bizkaia.eus/eu/gizatek
Zer egiten dugu gizatek-en?
Informazioa ematen dugu
Horrez gain, laguntza-produktuei buruzko aholkua ere ematen diogu interesa duen edozeini.
Erakusketa-gune bat daukagu, garabiak, ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, bainugeletarako egokitzapenak eta elikatzeko, janzteko eta abarretarako laguntza-produktuak ikusteko eta probatzeko.
Zer baldintza bete behar dira?
Ez dago aldez aurreko baldintzarik, unibertsala da.
Orientazioa ematen dugu
Zaintza eta autonomia pertsonala hobetzeko alderdi teknikoei buruzko orientazioa ematen dugu.
Gainera, Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) egiten dugu, pertsonaren beharrizan espezifikoetara egokitutako produktuak agintzen dituen dokumentua.
Txosten hau:
- Ezinbestekoa da dirulaguntza eskatzeko (audifonoen kasuan izan ezik), baina ez du bermatzen dirulaguntza emango denik, gainerako baldintzak betetzen ez badira.
- Urtebeterako balio du.
Nork jaso dezake orientazioa?
Eskaera egiteko unean mendekotasun-graduren bat edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta duten pertsonek.
Nola eskatzen da ETT?
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa.
- Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak, ahal dela, aldez aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 406 8000 zenbakira deitu).
Dirulaguntzak eskaintzen ditugu
Zertarako?
- Diruz lagun daitezkeen laguntza-produktuak erosteko.
- Etxeko irisgarritasuna hobetzeko.
- Ibilgailua egokitzeko.
Zer baldintza bete behar dira?
- Eskaera egiteko unean mendekotasun-graduren bat edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta izatea.
- Espainiako nazionalitatea izatea, edo:
- Europar Batasuneko atzerritarren kasuan: Europar Batasuneko atzerritarren erregistroan inskribatuta egotea.
- Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan: Espainiako estatuan legezko bizilekua izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, eta espedientearen izapideak irauten duen bitartean.
- Eskaera egin aurretik produktuaren Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) izatea, audifonoen kasuan izan ezik.
- Gainera, indarrean dagoen araudian jasotako gainerako baldintzak bete behar dira.
Nolakoa da prozesua?
- EGOKITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKOA (ETT)
- DIRULAGUNTZA ESKATZEA
- PRODUKTUA EROSTEA
- DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEA ETA ORDAINTZEA
Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) lortzea
Epeak
- Eskaera aurkezteko: 2024ko urtarrilaren 4tik 2025eko abenduaren 30era.
Aurkezteko lekuak
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa.
- Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak, aldez aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 406 8000 zenbakira deitu).
Nola eskatzen da?
- ETT jaso ondoren, eskaera-inprimakia bete behar da eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, produktuaren arabera (laguntza-produktuak, etxebizitzaren eta ibilgailuaren egokitzapena…).
- Audifonoa erosiz gero, zuzenean eskatzen da dirulaguntza.
Diruz lagundutako laguntza-produktuak erosteko edo etxebizitza edo ibilgailua egokitzeko epeak:
- Eskaera egin baino 12 hilabete lehenagotik.
- Diru-laguntza ematen duen foru-agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik 4 hilabetera arte.
Justifikazioa
- Erositako produktuak Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoan (ETT) agindutakoa izan behar du, eta dirulaguntzari buruzko foru-aginduan emandakoa.
- Epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa dirulaguntza emateko foru-aginduan adierazten dira.
- Dokumentazioa epean aurkezten ez bada, automatikoki ukatuko da dirulaguntza.
Oinarrizko domuntazioa
- Diruz lagundutako laguntza-produktuen jatorrizko fakturak.
- Banku-transferentzia, igorpen edo kreditu-/zordunketa-txartel bidez egindako ordainketaren egiaztagiria.
- Finantzatu baduzu, kontratua eta kuoten ordainketaren frogagiria.
- Ibilgailuetarako osagarrien eta egokitzapenen kasuan, egindako egokitzapena agerrarazten duen azterketa teknikoko txartela.
- Produktuak beste erakunde batek diruz lagundu baditu, ebazpenaren fotokopia.
Ordainketa
Justifikazio-dokumentuak egiaztatu ondoren egingo da ordainketa.
Emandako zenbateko osoa justifikatzen ez bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doituko da.
Etxebizitza egokituz gero:
- Sailak ikuskapen tekniko bat egingo du etxean, obrak aurkeztutako proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko.
- Adostasun-txostenarekin dirulaguntza ordainduko da.
Nolakoa da prozesua?
-
EGOKITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKOA (ETT)
Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) lortzea
-
DIRULAGUNTZA ESKATZEA
Epeak
- Eskaera aurkezteko: 2024ko urtarrilaren 4tik 2025eko abenduaren 30era.
Aurkezteko lekuak
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa.
- Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak, aldez aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 406 8000 zenbakira deitu).
Nola eskatzen da?
- ETT jaso ondoren, eskaera-inprimakia bete behar da eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, produktuaren arabera (laguntza-produktuak, etxebizitzaren eta ibilgailuaren egokitzapena…).
- Audifonoa erosiz gero, zuzenean eskatzen da dirulaguntza.
-
PRODUKTUA EROSTEA
Diruz lagundutako laguntza-produktuak erosteko edo etxebizitza edo ibilgailua egokitzeko epeak:
- Eskaera egin baino 12 hilabete lehenagotik.
- Diru-laguntza ematen duen foru-agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik 4 hilabetera arte.
-
DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEA ETA ORDAINTZEA
Justifikazioa
- Erositako produktuak Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoan (ETT) agindutakoa izan behar du, eta dirulaguntzari buruzko foru-aginduan emandakoa.
- Epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa dirulaguntza emateko foru-aginduan adierazten dira.
- Dokumentazioa epean aurkezten ez bada, automatikoki ukatuko da dirulaguntza.
Oinarrizko domuntazioa
- Diruz lagundutako laguntza-produktuen jatorrizko fakturak.
- Banku-transferentzia, igorpen edo kreditu-/zordunketa-txartel bidez egindako ordainketaren egiaztagiria.
- Finantzatu baduzu, kontratua eta kuoten ordainketaren frogagiria.
- Ibilgailuetarako osagarrien eta egokitzapenen kasuan, egindako egokitzapena agerrarazten duen azterketa teknikoko txartela.
- Produktuak beste erakunde batek diruz lagundu baditu, ebazpenaren fotokopia.
Ordainketa
Justifikazio-dokumentuak egiaztatu ondoren egingo da ordainketa.
Emandako zenbateko osoa justifikatzen ez bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doituko da.
Etxebizitza egokituz gero:
- Sailak ikuskapen tekniko bat egingo du etxean, obrak aurkeztutako proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko.
- Adostasun-txostenarekin dirulaguntza ordainduko da.
Laguntza-produktuak

Produktuen katalogoa
Deskargatu diruz lagun daitezkeen produktuen katalogoa PDF formatuan
Ohiko galderak
Erabiltzailearentzako laguntza
944 066 000
Neguko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Uztail eta abuztuko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era