GIZARTE EKINTZA SAILA
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren eginkizuna da laguntza-premiak dituzten pertsonei bizi-ibilbidean laguntzea, tresna hauen bidez: balorazioa, orientazioa, baliabide espezializatuak, bilakaeraren jarraipena, eta, hala badagokio, beste baliabide batzuetara bideratzea. Arreta berezia jartzen da mendetasun- eta desgaitasun-egoeretan eta babesik gabe edo babesgabetasun arrisku handian dauden haurren babesean.
Gainera, Bizkaian ematen diren gizarte-zerbitzuak baimendu, ikuskatu, homologatu eta erregistratzeko lanak egiten ditu.
Gizarte Ekintza Sailaren politikak Bizkaiko gizarte ekintzako hirugarren sektorearen laguntzarekin diseinatzen eta gauzatzen dira, bizkaitarren parte-hartzea bultzatuta.
Aurrekontua 2025 Bizkaiko Foru Aldundia
729.554.000 €*
1.652.278.755 euroko guztizko aurrekontuaren %44,15*
*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
Zer egiten dugu?
ADMINISTRAZIORAKO ETA GIZARTE SUSTAPENERAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
Eginkizun hauek ditu:
- Sailaren administrazio orokorra eta aholkularitza juridikoa.
- Gizarte-zerbitzuetako erakundeak, zentroak eta zerbitzuak baimentzea, ebaluatzea, homologatzea, erregistratzea eta ikuskatzea.
- Babesik gabe dauden adingabeentzako babesa.
AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
Eginkizun hauek ditu:
- Mendekotasun- eta desgaitasun-egoeraren diagnostikoa eta balorazioa, orientazioa eta pertsonentzako baliabideak eta zerbitzuak ematea, haien zaintza-ekosistema kontuan hartuta, komunitatean integratzea sustatzeko.
- Iraupen luzeko zainketak sustatzea, eta sistemen arteko koordinazioa eta trantsizioa, eremu soziosanitarioko eta gizarte-larrialdietako koordinazioa barne.
- Kotizazio gabeko pentsioak kudeatzea, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko entitate laguntzailea den aldetik.
- Adinekoen Kontseiluaren dinamizazioa
Programak eta zerbitzuak
1 / 3
- Guztiak
- HAURRAK
- MENDEKOTASUNA ETA DESGAITASUNA
- GIZARTE-ZERBITZUEN ERREGISTROA ETA IKUSKAPENA
- ERABILTZAILEENTZAKO ARRETA
Guztiak
-
Adingabeak babesteko neurriak: tutoretza eta zaintza
Adingabe bat babesgabetasun-egoeran dagoenean, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du haren zaintza edo tutoretza.
-
Familia-harrera
Familia-giro normalizatu batean hazteko zailtasunak dituzten haurrei harrera-familia batean maitasun-, zaintza- eta laguntza-giroan bizitzeko aukera ematen die.
-
Arreta goiztiarra
Diziplinarteko ekintza koordinatuen multzo bat da, garapenean trastornoak dituzten edo trastornoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendua.
-
Mendekotasunaren ebaluazioa
Talde profesional batek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak ohiko ingurunean gauzatzeko laguntzaren beharra baloratzen du.
Mendetasun-egoerak zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko aukera ematen du, aitortutako mendetasun-mailaren arabera.
-
Desgaitasunaren ebaluazioa
Gizartean baldintza berdinetan bete-betean eta eraginkortasunez (testuinguruaren oztopoak kontuan hartuta) parte hartzea eragozten dioten muga fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak baloratu behar dira.
Desgaitasun-egoerak zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko edo onurak izateko aukera ematen du, aitortutako desgaitasun-mailaren arabera.
-
Zantzaileak
Bizkaiko Foru Aldundiak aitortu eta babestu egiten du mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat zaindu eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa kobratzen duten pertsonen lana, beren bizi-proiektua eta ematen dituzten zainketak bateragarri egin ditzaten.
-
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa
Bizkaiko gizarte-zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroei (publikoak zein pribatuak) buruzko informazio publikorako tresna.
-
Baimena eta ikuspena
Bizkaiko gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroek indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen du, erabiltzaileen eskubideak bermatu daitezen.
-
Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea
Unitate horren ardura da erabiltzaileek sailaren eskumeneko gizarte-zerbitzuei eta -arretari buruz aurkeztutako iradokizunak eta kexak jasotzea eta izapidetzea, bai eta Etika Batzordeari bidalitako kontsultak ere.
Haurrak

Mendekotasuna eta desgaitasuna

Gizarte-zerbitzuen erregistroa eta ikuskapena
-
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa
Bizkaiko gizarte-zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroei (publikoak zein pribatuak) buruzko informazio publikorako tresna.
-
Baimena eta ikuspena
Bizkaiko gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroek indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen du, erabiltzaileen eskubideak bermatu daitezen.
Erabiltzaileentzako arreta
-
Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea
Unitate horren ardura da erabiltzaileek sailaren eskumeneko gizarte-zerbitzuei eta -arretari buruz aurkeztutako iradokizunak eta kexak jasotzea eta izapidetzea, bai eta Etika Batzordeari bidalitako kontsultak ere.
Albisteak
-
54 etxetan etxeTIC foru zerbitzua erabiltzen hasi dira Mungiako zentro berrian eskualdeko bederatzi udalerrientzat
maiatzaren 23(a)
- Argazkidun albiztea
Gizarte Ekintzako Saila Eguneko zentro berri honetan zerbitzu-eredu mistoa ezarri da. Bertan mendekotasunean dauden edo/eta desgaitasuna duten Mungialdeko 400 pertsona baino gehiago artatu ahal izango dira beren etxeetan,... Irakurri gehiago →
-
Bizkaiko egoitzetan dauden adinekoen familiek 7,9 puntu eman dizkiote batez beste zentroetan jasotzen duten arretari
maiatzaren 22(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
Gizarte Ekintzako Saila Bizkaiko egoitzetako erabiltzaileen familien % 81,4k 7 puntu edo gehiago eman dizkiote jasotako zerbitzuari, eta dagoeneko martxan dauden bizikidetza-unitateetako plazetan senideren bat dutenen... Irakurri gehiago →
-
Etxeko zainketa aringarrietako berrikuntzari buruzko HENKO NET proiektu europarraren Workshop 2025 Bizkaian da
maiatzaren 14(a)
- Argazkidun albiztea
Gizarte Ekintzako Saila Workshop 2025 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, eta bertan, nazioarte mailako adituak, profesionalak eta gizarte-eragileak bildu dira, etxeko zainketa aringarrietan kalitatea eta... Irakurri gehiago →