Bizkaiko Katastroa
Lerratu gehiago erakusteko
Higiezinen balioztapena
-
Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa (EGB)
Bizkaiko Foru Aldundiak kontsulta publikoko higiezin bakoitzerako ezarritako balio bat da Eslei daitekeen Gutxiene
Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa (EGB)Argibide gehiago: Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa (EGB) -
Katastro-balioa (KB)
Ondasun higiezin baten katastro-balioa eta haren balorazioan erabili diren eraikuntza-datuak eta koefizienteak kontsultatzea.
Katastro-balioa (KB)Argibide gehiago: Katastro-balioa (KB) -
Balio-txostena
Balio-txostena administrazio-agiri bat da, zeinean irizpideak, balioztatze-arau teknikoak, lurzoruaren mugatzea eta katastro-balioak finkatzeko behar diren gainerako elementu guztiak jasotzen baitira.
Balio-txostena
Katastroko informazioa
Izapidetu
Administrazio-lankidetza
-
Notaritzak eta jabetza-erregistroak
Notariotzetarako eta jabetza-erregistroetarako katastroko informazio-sistemarako sarbidea.
Notaritzak eta jabetza-erregistroakArgibide gehiago: Notaritzak eta jabetza-erregistroak -
Udalak
Udalentzako katastroko informazio-sistemarako sartzeko sarbidea.
UdalakArgibide gehiago: Udalak -
Hitzarmenak
Bizkaiko Katastroak hainbat udal eta erakunderekin sinatutako hitzarmenei buruzko informazioa.
Hitzarmenak
Informazioa orokorra
Aurkezpena
Zer da katastroa?
Foru higiezinen katastroa Bizkaiko Lurralde Historikoko ondasun higiezinen inbentarioa eta administrazio-erregistroa da.
Katastro eta Balorazio Zerbitzuaren jarduera higiezinen katastroaren kudeaketan eta landa- eta hiri-izaerako ondasun higiezinen zerga-ondorioetarako balorazioan oinarritzen da.
Hiri- zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen datuen multzoak osatzen du Higiezinen Foru Katastroa, ondasunon ezaugarri fisiko, ekonomiko eta juridikoekin. Bertan, haien azalerak, kokapena, mugak, laborantzak edo aprobetxamenduak, erabilera edo xedea, eraikinen kalitatea, irudikapen grafikoa, katastro-balioa eta katastroko titulartasuna islatuko dira. Katastroko erreferentziak ere jasoko ditu, ondasun higiezinak identifikatzeko kode gisa.
Katastroari dagozkion berezko prestakuntza, mantentze-lanak, berrikuspen eta gainerako funtzioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen esklusiboak izango dira, zuzenean edo udalekin ezarriko diren inguruabarretan sinatutako kolaborazio hitzarmenen bitartez. Hala ere, baliteke katastroa datu-base gisa konfiguratzea, beste administrazio publiko batzuek erabil dezaten.
Era berean, Katastro eta Balorazio Zerbitzuak ondasun higiezinen eta horiek sor ditzaketen errenten balioa egiaztatzen du, baita peritu-tasazioa ere. Balorazio horiek aldizka egiten diren merkatu-azterlanetatik abiatuta egiten dira, eta azterlan horiei hiri-izaerako eta landa-izaerako ondasun higiezinak zerga-ondorioetarako baloratzeko arau teknikoak aplikatzen zaizkie.
Zer egiten du katastroak?
Ogasun eta Finantza Sailaren Egitura Organikoari buruzko Erregelamendua onartzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako eginkizun hauek dagozkio Katastroko eta Balorazio zerbitzuari:
- Katastroko kartografia egitea eta kudeatzea.
- Bizkaiko katastroa mantentzea, berritzea eta zaintzea, baita katastro hori berrikustea, aldatzea eta eguneratzea ere
- Desadostasunak aitortzeko, komunikatzeko, eskatzeko eta zuzentzeko eta katastroa ikuskatzeko prozedurak izapidetzea
- Katastroaren arloko zehapen-prozedurak izapidetzea.
- Bizkaiko Lurraldeko ondasun higiezinei identifikazio-kode bakarra esleitzea: “katastroko erreferentzia”.
- Arlo teknikoan katastroari buruz trebatzeko, katastroa zaintzeko eta hura berrikusteko lanak arautu behar dituzten gidalerroak prestatzea.
- Ondasun higiezinen zerga-balorazioak egiteko irizpideak aztertu eta ezartzea, balioei buruzko txostenak onartzea eta ondasun higiezinen zerga-balioa zehaztea, bai eta higiezinen merkatuaren katastroko behatokia kudeatzea ere.
- Ondasun higiezinen eta haiek sor ditzaketen errenten balioa egiaztatzea eta peritu-tasazioa egitea.
- Bizkaiko Foru Aldundiko beste zerbitzu batzuekin, toki erakundeekin, Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) eta beste herri administrazio batzuekin lankidetzan aritzeko prozedurak ezartzea, lankidetza egon dadin katastro zerbitzuen artean eta funtzionamendu egokia izan dezaten, bai eta Europako katastroekin lankidetzan aritzea ere, zergei buruzko informazioa trukatzeko.
- Notarioen elkargoekin, jabetza erregistroekin eta bestelako erakundeekin lankidetza-hitzarmenak kudeatzea, katastro zerbitzuen artean eta herritarrentzako zerbitzuen artean lankidetza egon dadin eta funtzionamendu egokia izan dezaten.
- Ogasun eta Finantza Sailak herritarrei argibideak bideratzeko prozesuaren barruan, haiei informazio eta laguntza zerbitzua ematea, bai zuzenean, zein telefonoz, bai eta katastro eta balorazio zerbitzuen bezero edo erabiltzaile mota ezberdinentzako zerbitzuen gutuna ezarri eta kudeatzea ere.
- Katastro eta balorazioaren arloko arau-proposamenak aztertzea eta egitea.
- Katastro zerbitzuen sistema eta baliabide elektronikoak diseinatu, ustiatu eta mantentzea, saileko beste zerbitzuekin eta Lantik S.A. foru enpresa publikoarekin elkarlanean eta koordinaturik.
- Katastro-erroldak prestatzea, onartzeko proposamena egitea eta argitaratzea. Katastro eta Balorazio Zerbitzuan dagoen estatistikako informazioa egin eta aztertzea eta katastroari buruzko informazioa zabaltzea.
- Helburuen planak eta programak betetzeko eta unitatean ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko diren azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea.