Ogasuneko bulegoetako aurrez aurreko arreta-mota guztiak aurretik hitzordua eskatuta baino ez dira emango.

Hitzordu bat eskatu aurretik, gogoratu zure kontsulta edo izapideetako asko telefonoz edo Internet bidez egin daitezkeela.

946 125 500 telefonoan, zure izapidea telefonoz edo Internetez egin daitekeen kontsulta dezakezu, baita hitzordua eskatu, aldatu edo baliogabetu ere (maiatzaren 27tik aurrera).

Herritarrei Arreta Ematea Ogasunean web-orrian informazio zehaztua duzu, zeina lagungarria izan baitaiteke zure kontsultari erantzuteko, izapidea egiteko edo hitzordua prestatzeko.

GOMENDIOAK

Arriskuak saihesteko, protokolo berriak ezarri dira, eta babes-neurriak hartu, gure bulegoetara doazen herritarrei eta bertan lan egiten duten langileei bermerik handienak emateko.

Beraz, gure bulegoetako batera joan behar baduzu, jarraibide hauei kasu egin beharko diezu, zure eta guztion segurtasunagatik:

  • Maskara eta tenperaturaren kontrola

    Maskara derrigor erabili behar da.
    Sarreran, tenperaturaren kontrola egingo zaizu.

  • Gel hidro-alkoholikoa

    Gel hidro-alkoholikoaren banagailuak erabili behar dira, eskuen higienea uneoro mantetzeko.

  • Segurtasun-distantzia

    Agintariek ezarritako 2 metroko segurtasun-distantzia gorde behar da.

  • Aurretiazko Hitzordua

    Bulegora aurretiazko hitzorduarekin baino ezin da joan, eta esleitutako ordutegia bete behar da. Ez lehenago, ez geroago. Hitzordua galduko da baldin eta hitzorduan adierazitako ordua baino 10 minutu baino gehiago igaro badira.

  • Laguntzaileekin

    Ezin da laguntzaileekin sartu bulegora, umeen, adinekoen edo mendekotasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan izan ezik.

  • Beharrezkoa eraman

    Beharrezkoa dena besterik ezin da eraman: boligrafoa, betetako ereduak/inprimakiak eta behar diren fotokopiak. Boligrafoak ez dira partekatuko; ez da egongo dokumentazioa betetzeko mahairik, ez eta fotokopiagailurik ere.

HITZORDUA ESKATU, ALDATU EDO EZABATU

Herritarrentzako aurretiko hitzordua 946 125 500 telefonoan eskatu, aldatu edo ezabatu daiteke, edo esteka hauen bitartez:

Bilboko bulegoa

Hitzordu bakoitzean gehienez 3 erregistro edo jakinarazpen hartuko dira egunean, pertsona bakoitzeko.

Izapide pertsonalizatuetan, nahitaez aurkeztu behar da baliozko identifikazio-agiriren bat (NAN, AIZ...).

Erregistrorako, aurkeztu nahi den idazkia prest eta sinatuta eraman behar da, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Jakinarazpenetarako, interesduna izan ezean, ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko da (R-1, notario-ahalordea...).

Ondare-aitorpenak Internet bidez baino ezin dira aurkeztu.

Errenta-aitorpena aurkezteko, gogoratu zure aitorpenaren kopia bi aurkeztu behar dituzula (interesdunarentzako alea eta administrazioarentzako alea).
Emaitza zero edo itzultzekoa duten aitorpenak baino ez dira onartuko (Ogasunak zuri itzuli behar dizu dirua).
Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada (zuk ordaindu behar duzu), banku-erakunde laguntzaile batean aurkeztu beharko duzu (Informazio gehiago)

Errenta-gakoa telefonoz eskatu daiteke, 94 608 3000 zenbakian, edo Internet bidez.

Postaz jasoko duzu zure etxean. Argibide gehiago

Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 aitorpeni buruzko kontsultak argituko dira.

FAEAri zuzenduriko dokumentuak erregistratzeko, Erregistroaren eta Jakinarazpenen Atalean egin behar duzu eskabidea.

Espedienteak eskuragarri jartzeko, hitzordua telefonoz eskatu dezakezu (946 125 500), edo helbide elektroniko honen bitartez:

teaf@bizkaia.eus

Hitzordua eskatu aurretik, gogorarazten dizugu Katastroaren web-orrian dagoen informazio zehaztua lagungarri izan dakizukeela zure kontsulta argitzeko edo hitzordua prestatzeko: Partzeladunen kontsultak, katastro-prozedurak FAQak (Maiz egiten diren galderak), araudia, eta abar.

Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 zenbaki finkori edo katastroko 5 erreferentziari buruzko kontsultak argituko dira. Katastroko erreferentzia gehiagori buruzko kontsultak egin nahi badituzu, hitzordu bat baino gehiago eskatu beharko duzu.

Hauetarako hitzordua eskatu dezakezu:

  • Zerga-bilketa exekutiboaren espedienteari buruzko informazioa eskatzeko
  • Etenduren bermeak itzultzeko.
  • Enkanteetako eskaintzak aurkezteko.
  • Kopuru enbargaezinen enbargoa

Baliteke zure kontsultari bulegoetara joan gabe erantzun ahal izatea. Kontsultak egiteko, posta helbide hau erabili dezakezu: bizkaibai@bizkaia.eus

Banku-kontu* bati alta eman diezaiokezu Bizkaibain jarduteko, helbide elektroniko honetan: bizkaibai@bizkaia.eus
*Banku hauetako kontuak izan daitezke: BBVA, Sabadell, Bankinter, Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, Banco Santander, Bankoa, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra. Argibide gehiago.

Gogoan izan Bak gakoa bulegoetara joan gabe eskuratu dezakezula, errenta-gakoa edo Bak aktibazio-kodea erabilita. Bak gakoari buruzko informazio gehiago
Webgune horretan Bak aktibatzeko kodea ere eskatu dezakezu, eta etxera bidaliko dizugu.

Bak aktibatzeko bulegoetara joaten bazara, gogoan izan hitzordura NAN/AIZ eta telefono mugikorra eraman behar dituzula.

Bizkaibai bulego birtualaren operatiboari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta kontsultak egiteko, deitu 946 125 500 telefono-zenbakira edo helbide elektroniko honetara idatzi: bizkaibai@bizkaia.eus

Baliteke zure kontsultari bulegoetara joan gabe erantzun ahal izatea. Kontsultak egiteko, posta helbide hau erabili dezakezu: transmisiones-liquidaciones@bizkaia.eus edo 946 125 500.
Egun eta hitzordu berean, gestoriek eta notariotzek gehienez 20 espediente metatu ditzakete, izapidetzeko. Harremanetarako telefono bat utzi beharko da, espedienteak grabatuta eta/edo digitalizatuta daudenean jasotzera joateko. Mesedez, ez eskatu hitzordurik abisua jaso aurretik bila joateko.

Beste udalerrietako bulegoak

Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Mungia eta Portugaleteko bulegoak