Denbora errealeko zuzenketa-zerbitzuak
KONEXIO-DATUAK
Denbora errealeko zuzenketa-zerbitzuak zuzenketa diferentzialak igortzen ditu eta, horiei esker, landa-lanean neurketa egiten denean, kokapen zehatza lor daiteke.
Erabiltzaileak CMR+, RTCM 2.3 edo RTCM 3.x formatuetan zuzenketak onartzen dituen GNSS hargailua behar du. Halaber, telefonia mugikorraren bidez interneterako konexioa ezinbestekoa da.
Denbora errealeko zuzenketetarako sarbidea NTRIP (Networked Transport of RTCM via Internet Protocol) protokoloaren bidez egingo da.
Bizkaiko NTRIP casterrerako konexio-datuak:
- IP: 80.245.2.245
- Ataka: 2101
- Erabiltzailea: anonimo
- Pasahitza: 1234
ZUZENKETA DIFERENTZIALAK
Bizkaiko NTRIP casterrak zuzenketa diferentzial sinpleak (estazio bakarretik) eta sareko zuzenketa diferentzialak (sare barruko emaitzak) igortzen ditu.
Sareko estazioek GPS, GLONASS, GALILEO eta BEIDOU konstelazioei erreparatzen diete.
Sare-emaitza GPS+GLONASS konstelazioetarako egiten da.
MUNTAKETA-PUNTUA | RTK konponbidea | Formatua |
---|---|---|
CERCANA2 | Sinplea Hurbila | RTCM 2.x |
CERCANA3 | Sinplea Hurbila | RTCM 3.x |
CERCANA+ | Sinplea Hurbila | CMR+ |
GERN2 | Sinplea Gernika | RTCM 2.x |
GERN3 | Sinplea Gernika | RTCM 3.x |
GERN+ | Sinplea Gernika | CMR+ |
SOPU2 | Sinplea Sopuerta | RTCM 2.x |
SOPU3 | Sinplea Sopuerta | RTCM 3.x |
SOPU+ | Sinplea Sopuerta | CMR+ |
BRZR2 | Sinplea Barazar | RTCM 2.x |
BRZR3 | Sinplea Barazar | RTCM 3.x |
BRZR+ | Sinplea Barazar | CMR+ |
IMAX2 | Red (i-MAX) | RTCM 2.x |
IMAX3 | Sarea (i-MAX) | RTCM 3.x |
IMAX+ | Sarea (i-MAX) | CMR+ |
MAC3 | Sarea (MAX o MAC) | RTCM 3.x |
VRS2 | Sarea (VRS) | RTCM 2.x |
VRS3 | Sarea (VRS) | RTCM 3.x |
VRS+ | Sarea (VRS) | CMR+ |
Konexioa RTCM3.x formatuan gomendatzen da, GNSS ekipoak uzten badu.