Zordunen zerrenda argitaratzeko erabakia

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 94 ter artikuluan ezarritakoaren arabera (2016ko otsailaren 17ko 2/2016 Foru Araua, 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua aldatzen duena), aurretiko izapideak bete eta gero, bitarteko elektronikoak baliatuz argitaratu behar da hurrengo zerrenda:

Zordunen zerrenda (154 KB)

Aurreko zerrendan, 2019ko abenduaren 31ko egoera ageri da, eta erreferentzi data horren ostean eginiko jarduketek ez diote eragiten zerrendaren argitalpenari.

Zerrenda argitaratzeko erabakiak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta zuzenean errekurritu daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian BI HILABETEko epean, argitalpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.