ORDEZKARITZA

ORDEZKARITZA MOTAK EGOITZA ELEKTRONIKOAN

Bizkaibai Bulego Birtualean, 2021-08-01era arte, bakarrik Ogasun eta Finantza Saileko profesional laguntzaileek (gaitutako ordezkariak) jardun zezaketen hirugarren pertsonen izenean.

2021-08-01etik aurrera zerga-arloko ordezkaritza-aukerak zabaldu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoari esker (AEE); erregistro horrek aukera ematen die legezko ordezkariei eta profesionalak ez diren ordezkari boluntarioei jarduteko, hau da, gaitutako ohiko ordezkariak alde batera utzita.

Informazio gehiago: egoitza elektronikoaren atalerako esteka

Zer pausu eman behar ditut...

    • Pertsona fisiko edo juridiko baten legezko ordezkaria banaiz: Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa atalera sartu beharko dut (Nik ordezkatzen dut/Ordezkatutako pertsona gehitu/Legezko inskripzioa), eta izaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu.
      • 1oharra: batzuetan Ogasun eta Finantza Sailak ofizioz jarduten du, eta legezko ordezkariei alta ematen die (hildakoena, adingabeena, ...).
      • 2oharra: legezko ordezkaritzek gehienez 5 urteko indarraldia izango dute.
    • Hirugarren batek neu ordezkatzea nahi badut (senidea, laguna,…) borondatezko ordezkaritzaren bidez:
      1. Ordezkatua izango da Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa (Ordezkatu egiten naute/Gehitu ordezkaria/Borondatezko egilespena) ataletik lehen urratsa eman behar duena, ordezkaria eta ordezkaritzaren irismena identifikatuz.
      2. Ordezkariak Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa atalera sartu beharko du (Nik ordezkatzen dut), eta emandako ordezkaritza onartu

      Oharra: Borondatezko ahalordetzeek gehienez 5 urteko indarraldia izango dute.

    • Ordezkari gaitu batek ordezkatzea nahi badut (profesionala:
      1. Ordezkaria Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa atalera sartuko da (Nik ordezkatzen dut/Gehitu ordezkatutako pertsona/Gaitutako borondatezko emate-eskaera), ordezkaritzaren irismena definituz eta egilespena erregistratzeko bidea hautatuz (ordezkatutako pertsonaren zerga-egoitzarako gutuna edo haren egoitzan agertzea).
      2. Gutuna bada, ordezkatuak bere zerga-egoitzan jasotako bezero-gakoa jakinaraziko dio ordezkariari gutunaren bidez eta hark Nire kudeaketak/Ahalordetzeen erregistroa (Nik ordezkatzen dut) ataletik sartuko du.
      3. Ordezkatua egoitzan agertzen bada, hura Nire kudeaketak/Ahalordetzeen erregistroa (Ordezkatu egiten naute) atalean sartuko da, eta bertatik onartu eta erregistratu ahal izango du egilespena.
      • 1oharra: Gaitutako borondatezko ahalordetzeek 7 urteko indarraldia izango dute gehienez.
      • 2oharra: Bizkaibai Bulego Birtualean ordezkaria bazuen, ez da beharrezkoa ezer egitea, ordezkaritza horiek Ahalordetzeen Erregistro Elektronikora migratu baitira.
    • Jarduneko ekitaldiko Errenta eta Ondarerako soilik ordezkatzea nahi badut: aurreko ordezkaritza-motez gain, urte bakoitzeko errenta-kanpainan lortu ahal izango duzun ordezkaritza-gakoa erabili ahal izango duzu, eta zure ordezkari gisa jardungo duenari eman ahal izango diozu errenta-webgunean sartzeko.

    Informazio gehiago: egoitza elektronikoaren atalerako esteka

  • Ordezkariak uko egin ahal izango dio indarrean dagoen ahalordetze bati Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa / Nik ordezkatzen dut / Ekintzak / Uko egitea ataletik.

    Ordezkatutako pertsonak indarrean dagoen ahalordetze bat baliogabetu ahal izango du Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa / Ordezkatu egiten naute / Ekintzak / Errabokatu ataletik.

    Uko eginez gero, ordezkatuari horren berri emateko e-maila sortzen da eta baita ordezkariari ere, baldin eta errebokazioa gertatzen bada.

    Ordezkaritza motaren arabera ahalordetzeari alta emateko prozesua hasten duen pertsonak indarrean dagoen ahalordetzea aldatzeko ere eskatu ahal izango du, bidezko Ekintza/Aldaketa ataletik.

    Informazio gehiago: egoitza elektronikoaren atalerako esteka

AHALORDETZE BATEK ZERTARAKO AHALMENA EMATEN DUEN

Legezko ordezkaritza batek ahalmena ematen du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean edozein jarduketa egiteko.

Borondatezko ahalordetze gaitu batek ahalordetzeari alta emateko prozesuan hautatutako prozedurekin eta horietako bakoitzerako ezarritako ahalmenekin zerikusia duten jarduketak egiteko ahalmena ematen du.

Oso modu sinplean, ahalmenek honako hau adierazten dute:

  • A ahalmena: espedientea hasteko fasean aurkeztea (eskabideak, idazkiak,…) eta bigarren jarduketak egitea, hau da, hasierako aurkezpenarekin lotutakoak (dokumentazioa eranstea, hautatutako ordainketa-modua aldatzea, zuzenketa-errekerimenduari erantzutea,…). Ordezkatutako pertsonaren aurkezpen guztiak kontsultatu ahal izango dituzte, nork aurkeztu duen kontuan hartu gabe.
  • B ahalmena: A ahalmenean sartutakoaz gain, aukera ematen du bigarren jarduketak egiteko administrazio-espedientearen edozein fasetan (berraztertzeko errekurtsoa jartzea, alegazioak aurkeztea, errekerimenduei erantzutea, etab.), espedientearen edozein faseri buruzko informazioa kontsultatzeko, espedientearekin lotutako jakinarazpenak jasotzea eta eskuratzea barne.
  • C ahalmena: ordezkatutako pertsonaren espedienteei buruzko informazioa eskuratzea, espedienteetan jarduteko aukerarik izan gabe.
  • D ahalmena: ofiziozko prozedura bat hasi dela komunikatzen duten jakinarazpenak jasotzea.
  • Bizkaibairen egungo ordezkari guztiek bezeroekiko ahalordetze guztiei egoitza elektronikoan berriro alta eman behar ez izateko, ahalordetze horiek aldi baterako parekatzea arautu da (100/2020 FDren lehenengo xedapen iragankorra). Beraz, honela:

    Bizkaibai ordezkaritza-mailak AEE ordezkaritza-ahalmenekin parekatzea.

    Odezkaritza-maila B.B. BizkaiBai Ordezkaritza-ahalmena egoitza
    1 A
    2 B
    3 B
    4 B

    Parekatze horrek dakartzan alde nagusiak:

    1. Ordezkariak ordezkatutako pertsonaren espedientea eskuratu ahal izango du, nahiz eta ordezkaria ez izan espedientea sortzea eragin zuen aitorpena aurkeztu zuena.
    2. 2. eta 3. mailako ordezkaria, orain B ahalmenarekin parekatuta dagoena, bere bezeroaren jakinarazpenen hartzaile izan daiteke.

    Aldi baterako parekatzea

    Ahalordetzeari Bizkaibai Bulego Birtualean alta eman zitzaion dataren arabera, indarraldiaren amaiera-data ezarri da ahalordetze migratuetarako. Horren xedea da guztiak une berean ez iraungitzea eta aholkularitzek mailaz maila ahalordetze berriei alta eman ahal izatea, euren premien eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoak orain ematen dituen aukeren arabera.

    Ahalordetzeen indarraldiaren amaiera-datak ikusi ahal izango ditu Nire kudeaketak/ Ahalordetzeen erregistroa / Nik ordezkatzen dut ataletik.

Informazio gehiago: egoitza elektronikoaren atalerako esteka

ORDEZKARITZA KASUAK

Enpresa batek, entitatearen ordezkariaren ziurtagiria erabiliz, pertsona fisiko bat (enpresako langilea) izenda dezake bere entitatearen baimendun gisa (Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa / Baimena ematen dut / Gehitu baimena / …erakundearena atala).

Baimendun horrek identifikazio- eta sinadura-sistema bat (BAk, bakQ edo ziurtagiria) erabiliz onartu beharko du baimena ( Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa / Baimena ematen didate atala), eta une horretatik aurrera enpresaren izapide guztiak egin ahal izango ditu, izendatu dizkioten ahalmenen arabera.

Jarduketen egiaztagiri eta inprimakiei dagokienez, ez da inon baimenduaren izena agertuko, enpresaren izena baizik, bere izenean jardunez.

Oharra: baimenek 5 urteko indarraldia izango dute gehienez.

Informazio gehiago: egoitza elektronikoaren atalerako esteka