PRESTAKUNTZARAKO ESKUBIDEA: ZAINTZA ESKOLA

ZER DA?

  • Mendekotasuna duten pertsonen zaintza-lanetan trebatzeko prestakuntza-programa bat.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, Lanbiderekin lankidetzan.
  • Eskubide hori zaintzaileen Estatutuan jasota dago.
  • Aukera ematen du «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea» Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko.
  • Sektore soziosanitarioan lan egiteko gaitzen du.

NORI DAGO ZUZENDUA?

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalei.

ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA PRESTAKUNTZA JASOTZEKO?

  • Mendekotasuna duen eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duen pertsona baten zaintzaile nagusia izatea.
  • Zaintza Eskolaren zentroen eragin-eremuko udalerrietako baten erroldatuta egotea, Bizkaian. (Orrialde honetan kontsulta dezakezu, «udalerri bakoitzeko zentroak» bilatzailean)
  • Titulazio edo proba hauetakoren bat egiaztatzea:
    • Eskola-graduatua. Izan ezean, azterketa bat egingo da.
    • Profesionaltasun-ziurtagiria (2. maila).
    • Lanbide-arlo eta -eremu bereko profesionaltasun-ziurtagiria (1. maila).
    • Erdi-mailako zikloetara sartzeko proba.
    • 25 edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.

PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZA EMATEKO ZERBITZUAK

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako
garraioa eta eguneko zentroak

Doako laguntza-zerbitzu hauek erabil ditzakezu:

  • Atseden hartzeko zerbitzua. Mendekotasuna duen pertsonaren laguntza eta zaintzarako zerbitzu espezializatua da, zentroan bertan ematen dena eskola-orduetan.
  • Garraio-zerbitzua. Eguneko zentrora joateko garraio-zerbitzua, mendekotasuna duen pertsonarentzat eta zaintzailearentzat.

UDALERRI BAKOITZEKO ZENTROAK

Aukeratu zein udalerritan bizi zaren, dagokizun ikastetxea aurkitzeko:

PRESTAKUNTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

IZENA EMATEko PROZEDURA

  1. AURREINSKRIPZIOA

    Prestakuntzan izena emateko

    Epea

    2021eko urriaren 6tik 20ra. ITXITA

  2. AUKERAKETA

    Baremazio-sistema

    Plaza kopurua baino eskaera gehiago badaude, eskatzaileak hautatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

    • Zaintzaile gisa duen gainkarga.
    • Lan-egoera (langabezian).
    • Adina (erretiroa hartzeko legezko adinarekiko adin-aldea).
    • Mendekotasuna duen pertsonaren mendekotasun-gradua.
    • Eskabideak aurkezteko hurrenkera.

    Epeak

    2021eko urriaren 20tik aurrera, hautatutako pertsonekin harremanetan jarriko gara. Gainerakoak itxarote-zerrendan geratuko dira. ITXITA

  3. IKASTAROAREN HASIERA

    Datak

    2021eko azaroak 6

Informazio gehiago eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan
honako telefono edo helbide elektroniko honen bidez

944 066 000

Neguko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

Uztail eta abuztuko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era