BIZKAIA SILVER WEEK

Urriaren 1ean “Adinekoen nazioarteko eguna” ospatuko da. Aurreko astean, irailaren amaieran, zahartzearen eta bizitza kalitatearen arloan gako diren agenteen gogoetak bilduko dira Bizkaian, bai eta arlo horretako aditu, erakunde eta enpresa batzuenak eta pertsona nagusienak berenak ere.

Biztanleriaren zahartze-prozesua mundu osoan ari da azkartzen. Lehenengo aldiz historia osoan pertsona gehienok hirurogei urte baino gehiago bizitzeko itxaropena eduki dezakegu. Horren luze bizitzeak ondorio garrantzitsuak dauzka, bai pertsona bakoitzarentzat, bai gizarte osoarentzat; gizarte-aldaketa inoiz ez bezalakoa izango da. Bizkaiko Foru Aldundiaren xedea sektoreen arteko elkarrizketarako eta soluzio-sorkuntzarako emankorra izan daitekeen giroa sortzea da.

Bizkaia Silver Week jardunaldietan zilarrezko ekonomiaren, zahartze aktibo eta osasungarriaren eta aldaketa demografikoaren inguruko goren mailako ekitaldiak egingo dira Bilbon (Bizkaia); asmoa da elkarrizketa zintzoa sortzea Europako gizarteen etorkizunaz, oparotasun inklusiboa xede hartuta.

Hiru ikuspegiren topagunea

Aldaketa demografikoari aurre egiteko ezinbestekoa da gauza zehatzetan esku hartzea eta aldi berean ikuspegi orokorra edukitzea. Bizkaia Silver Week topaketa berezia izango da, bilduko diren agenteek hiru ikuspegirekin aztertzen baitute zahartzea. Honako ikuspegi hauetako batekin ari bazara, Bizkaia Silver Week duzu proposamenak plazaratzeko, ikasteko, trukatzeko eta azkartzeko tokia.

  • Ikuspegi ekonomikoa: aukera berriak sortzea adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko edo haiei beren kabuz bizitzen laguntzeko produktu edo zerbitzuen bidez (horretarako berariaz sortuak zein egokituak); teknologia oso lagungarria da muga funtzionalak gainditzeko eta mugikortasuna eta zaintza hobetzeko.
  • Ikuspegi soziala: adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko ezinbestekoa da sistemak eta politikak moldatzea, eta zahartze aktiboa eta osasungarria errazten duten produktuen eta zerbitzuen eskuragarritasuna eta erabilera sustatzea, adinekoen gizarteari egiten dioten ekarpen eskerga aintzatesteko.
  • Ikuspegi publikoa: egoera berri honetan, ongizaterako sistemen iraunkortasuna ziurtatuko bada, gizarte eta osasun zerbitzu publikoen efizientzia hobetu behar da, eta horretan eragin handia eduki dezakete teknologia berriek, batez ere zahartzeko aktibo eta osasungarria sustatzen duten ingurune adimendunek.

Ingurua: Bizkaia, the Bay of Europe

Bizkaia zilarrezko ekonomiaren, zahartzearen, berrikuntzaren eta teknologiaren topagunea izango astebetez. Hori ez da ausaz gertatu; badu bere zentzua: gure gizartea munduko zahartuenetako bat da, Foru Aldundia buru-belarri ari da lanean Bizkaia erreferentzia izan dadin zahartzearen eta bizi-kalitatearen arloetako politiketan, teknologia pertsonen onurarako erabiliz, aldi berean sektore industrial berria bultzatzen dela.

Azken 30 urteetan 65 urtetik gorakoen kopurua bikoiztu egin da Bizkaian; gaur egun %21,6 dira. Etorkizunera begiratuta, EUSTATek egindako proiekzioen arabera 2050erako hamar bizkaitarretik lau 65 urtetik gorakoak izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundia aspaldi lanean hasita dago datorkigunari aurre egiteko, eta ekimen berritzaileak abiarazi ditu adinekoen beharrizanak asetzeko; ekimen horietako bat “Bizkaia, adin guztietako pertsonentzako lurraldea” estrategia da, Zahartze Aktiboaren Indizearen bidez monitorizatzen dena (neurketak 2014an eta 2016an).

Estrategia horren osagarri modura Aldundia “Nagusi Intelligence Centre” bultzatzen ari da; horren xedea da zilarrezko ekonomiaren arloko estrategia bat prestatzea, Bizkaia Europako hegoaldeko erreferentzia izan dadin adinekoen zahartzea errazteko eta bizi-kalitatea hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, probatzeko, baliozkotzeko eta egiteko.

Biscay, the Bay of Europe, bideoaren esteka: https://youtu.be/idbIKICn4Vc

Turismo webgune berria: visitbiscay.eus

Albisteak

TWITTER

🟣 #Emakumeak #Mujeres
👁️ Mirad quién viene al congreso Emakumeak que vamos a celebrar entre el 17 y el 20 de enero.… https://t.co/sAsCqF9oPA

BizkaiaSocial

TWITTER

🟣 #Emakumeak #Mujeres
👁️ Begira nor datorren urtarrilaren 17tik 20ra egingo dugun Emakumeak kongresura. 👇🏽… https://t.co/zYUoZ4yhgE

BizkaiaSocial

TWITTER

Una exposición da visibilidad al histórico aporte de las mujeres en el avance científico.
https://t.co/QKqq7hp1zi https://t.co/uo17QOvfub

BizkaiaSocial

TWITTER

Erakusketa batek ikusgarritasuna ematen dio emakumeek aurrerapen zientifikoan egindako ekarpenari.… https://t.co/bICjECSIkR

BizkaiaSocial

TWITTER

⏳Mañana acaba el plazo para participar en los reconocimientos a las buenas prácticas de personalización de la atenc… https://t.co/WijuLfDdcS

BizkaiaSocial

TWITTER

⏳Bihar bukatuko da Bizkaiko iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenetan parte ha… https://t.co/q7e2IHlAcT

BizkaiaSocial

TWITTER

@BizkaiaSocial retweeted:

👨‍👨‍👧‍👧🎂 #Bizkaia celebra los 2️⃣5️⃣ años que cumple el programa de #AcogimientoFamiliar.

➕ℹ️… https://t.co/PjaiIymgwU

Bizkaia

TWITTER

@BizkaiaSocial retweeted:

👨‍👨‍👧‍👧🎂 @Bizkaia -k Familia Harrerako Foru Programak 2️⃣5️⃣ 𝘂𝗿𝘁𝗲 bete dituela ospatu du.

➕ℹ️… https://t.co/tbP3LumhXT

Bizkaia

TWITTER

La campaña del 25N de la Diputación de Bizkaia muestra el hartazgo ante la violencia que sufren las mujeres.… https://t.co/EqKtZtZTJE

BizkaiaSocial

TWITTER

Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 25eko kanpainak emakumeek jasaten duten indarkeriarekiko nazka erakusten du.… https://t.co/8WeunlSYFc

BizkaiaSocial

TWITTER

👶🏼El programa de #AcogimientoFamiliar de la Diputación Foral de @Bizkaia cumple 25 años

Para conmemorarlo, vamos a… https://t.co/o15q7Z9IAh

BizkaiaSocial

TWITTER

👶🏼Bizkaiko Foru Aldundiaren #FamiliaHarrera programak 25 urte bete ditu

Hori ospatzeko, Euskalduna Jauregian topak… https://t.co/SkfTGZj1RR

BizkaiaSocial

TWITTER

@BizkaiaSocial retweeted:

🏡 @Bizkaia construirá un nuevo centro #etxeTIC que podrá dar servicio a 816 personas de Basauri.

El nuevo centro d… https://t.co/gV1jicPRAM

Bizkaia

TWITTER

@BizkaiaSocial retweeted:

🏡 @Bizkaia -k Basauriko 816 erabiltzaileri zerbitzua eman ahal izango dien #etxeTIC zentro berri bat eraikiko du.… https://t.co/UNUjkvKRPz

Bizkaia

TWITTER

Empleo, Inclusión Social e Igualdad aumenta un 5,6% su presupuesto para seguir protegiendo y acompañando a quien lo… https://t.co/1J98y2DfIf

BizkaiaSocial

TWITTER

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sailak % 5,6 igo du aurrekontua behar duena babesten eta laguntzen jar… https://t.co/eh8xXWmGUP

BizkaiaSocial

TWITTER

@BizkaiaSocial retweeted:

Badator @euskaraldia! ➡️ 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra 🗓️

@Bizkaia -k Euskaraldiarekin bat egin du, eta z… https://t.co/evN1Mp99TM

Bizkaia

TWITTER

.@Bizkaia distinguirá a entidades públicas y privadas con un reconocimiento por su "Buena práctica en la personaliz… https://t.co/eRi5rKyxd8

BizkaiaSocial

Kargatu gehiago

Gehiago ikusi nahi baduzu, jarrai iezaguzu gure gizarte sareetan