KOLESTEROLAREN BIDEAK

Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan "Kolesterolaren Bideak" deritzenei buruz eginiko analisiaren emaitza da Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzu honen web gune hau. 150 bide baino gehiago, zirkuitu eta ibilbide dira, eta ofizialak izan zein ez, herritarrok berez aukeratu ditugu oinez ibiltzeko.

Ez da gomendaturiko bideen gida bat, baizik eta jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten eragileekin, udal teknikari eta kargudunekin eta gainerako herritarrekin partekatu nahi ditugun ibilbideei buruzko analisia.

NORAINOKOA

Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako 92 udalerrietako bideak aztertu dira, eta kopuru horretatik gora duten 20 udalerri utzi dira analisitik kanpora. Beraz, udalerrien %82 eta Bizkaiko biztanleriaren %19 hartzen ditu. Hala, tamaina dela-eta horrelako azterlanak egiteko baliabide gutxiago izan ditzaketen udalerrientzako zerbitzu bat ematen saiatu gara.

Justifikazioa

Hirigunea eta gune naturala kirola egiteko eremutzat egokitzea, aspalditik, funtsezko ardatza da udalaren kirol estrategietan. Hala, hiriko edo hiri-aldiriko ibilbideak oinez ibiltzeko eta lasterka egiteko martxan jartzeak eragin onuratsuagoa ekar dezake "osasunerako kirola" deritzon horretan.

Bide horretan, gero eta udalerri gehiago dira Bizkaian azken urteetan zirkuiturik egokienak identifikatu dituztenak, edo zirkuitu horiek egokitu edo sustapen kanpainak egin dituztenak. Hala, guztien arten, askotariko mapa irregularra osatu dute. Izan ere, arau estandarrik, gidarik edo irizpide komunik ez izatearen ondorioz, oso ezaugarri desberdinak dituzten etsenpluak ditugu, betiere ohikoagoa den Zirkuitu Osasuntsuak izendapenaren baitan.

"Kolesterolaren Bideak". Bide "ofizialak" edo "instituzionalizatuak" egon zein ez, eta lan honetan ikusi ahal izan dugunez, udalerri guztietan dugu ibilbide bat edo gehiago zeinen inguruan "adostasuna" dagoen bideok "kirol ibilaldia" egiteko erabili ohi dituzten ibiltarien zati handi baten aldetik: "Kolesterolaren Bideak" deritzegunak dira hain zuzen ere.

Helburua

Erantzukizuna

"Informazioa" atalean adierazi denez, Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako udalerrietako "Kolesterolaren Bideak" direlakoen analisiaren eta diagnostikoaren emaitza da web gune hau. Ibilbideoi buruzko balorazioak jendaurrean erakutsita, emaitzak nahiz lanaren oinarriak  (irizpideak, adierazleak...) partekatu nahi ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten eragileekin (plangintza, kudeaketa, sustapena, preskripzioa...), udal kargudunekin eta teknikariekin eta komunitateko gainerako kideekin.

Ildo horretan, web gune honetan bildutako bideak ez daude Bizkaiko Foru Aldundiak gomendutariko ibilbideetako baten barruan. Izan ere, ikusi ahal izango denez, ibilbide horietako zenbaitetan kalifikazio orokor baxua jaso da segurtasunaren edo irisgarritasunaren aldetik, edo ibilbideen zati handi baten barruan, ibilbideak seguruak edo irisgarriak ez direneko zatiak edo elementuak daude. Hortaz, "Diagnostiko irekia eta partekatua" dela esan genezake, baina hori ez da Bizkaian zenbait ibilbide gomendatzen dituen "Gida" batekin nahastu behar.

Metodologia Ibilbideak identifikatzeko

Ibilbideen grabazioa

GPSarekin konektaturiko gailu batekin ibilbideak erregistratzeari esker, "track" edo traza lor daiteke, lan honetan (i) laneko tresnatzat erabili dena, (ii) ibilbidea mapan irudikatzen duena eta (iii) webgune honetan eskaintzen dena ibiltariek deskarga dezaten.

Laneko prozesuan ikusi ahal izan denez, ibilbideak bideoan grabatzeko beharra ere izan da. Alde batetik, laneko prozesua errazteko (barneko berrikuspen-prozesuan ahalbidetuz eta homogeneotasuna erraztuz irizpideak ibilbide guztiei aplikatzean) eta, bestetik, beste eragile batzuek erka ditzaten analisiaren emaitzak.

Bideo eta "track" sinkronizatuak. Beraz, bideoko artxibo bat eta "track" edo ibilbideko traza aldi berean eta elkarrekin sinkronizatuta egiten da ibilbideen grabazioa azkenean. Artxibo horiek editatuta, hirugarren artxiboa sortu da, non bi iturriek emandako datuak uztartu diren. Hala, zirkuitu bakoitzeko bideoek pantailan dakartzate ibilbidearen datu nagusiak, denbora errealean:

  • Abiapuntuarekiko distantzia.
  • Malda zehatza.
  • Kamerak ibilbidearen profilean duen kokalekua, altuerak adierazita.
  • Kamerak ibilbideko oinplanoko eskeman duen kokalekua.
  • Ibilbidearen orientazio geografikoa.

Legenda

Bizkaian 10.000 biztanletik beherako 92 udalerrietan eginiko azterlana da. Askotan elkarren alboan dauden bi udalerrik edo gehiagok partekaturiko ibilbideak direnez gero, baztertu egin da sailkapena udalerrien arabera egitea, baina aldagai geografiko horren garrantzia ikusita, bilaketarako iragazi nagusietako bat da udalerriaren izena. Nolanahi ere, irizpide geografikoak ezarri dira sailkapenaren egituran, zeren eta lan egin deneko 9 eskualdeetako bati esleitu baitzaio ibilbide bakoitza (ez da zerrendan sartu hamargarren eskualdea, Bilbo, lanaren eremutik kanpo gelditzen baita hiriburua).

Direktorioaren antolaketa

Direktorioak 9 karpeta ditu, eskualde bakoitzeko bat, eta ibilbide kopuru desberdina bildu da eskualde bakoitzean. Hauexen bidez deskribatu dira ibilbideok:

  • Deskripziozko fitxa orokorra.
  • 250 metroko tarteen araberako ezaugarritze-fitxa zehaztua.
  • Mapa baten gainean ezarritako bidearen "track" edo traza bat (GPX artxiboa).
  • Ibilbide osoaren grabazioa daukan bideoa.

Hiru iragazki mota aplika daitezke ibilbideen bilatzailean:

  • Eskualdea
  • Udalerria
  • Luzera, guztira (joan-etorria ibilbide linealetan): 0-3 km / 3-6 km / 6 km baino gehiago
  • Ibilbide mota: Zirkularra / Lineala
  • Zailtasuna: Txikia / Ertaina / Handia
  • Segurtasuna: Txikia / Ertaina / Handia
  • Irisgarritasuna: Txikia / Ertaina / Handia

Bide bakoitzaren fitxa orokorrean bildutako datuak:

  • Zirkuituaren izena eta identifikatzailea.
  • Bidea doan eskualdea eta udalerriak.
  • Ibilbide mota: lineala edo zirkularra.
  • Kalifikazio orokorrak: Zailtasuna / Segurtasuna / Irisgarritasuna.
  • Hasierako tokia: udalerria, helbidea eta X eta Y koordenatuak.
  • Amaierako tokia, hala badagokio: udalerria, helbidea eta X eta Y koordenatuak.
  • Luzera, desnibela (positiboa eta negatiboa) eta zenbatetsitako denbora. Denbora zenbatesteko, 13min: 20seg/ km-ko erritmoa erabili da, hots, 4.5 km/h-ko abiadura.
  • Zirkuituaren deskribapena.
  • Udalerri bateko herritarrek ibilbiderako duten sarbidea. Batez ere biztanle-gune nagusietatik bidera dagoen distantziaren araberakoa da.
  • Bideak zeharkatzen duen ingurunearen ezaugarri geografikoak, orografikoak, etab.
  • Garraio publikoko geralekuak egotea bideak zeharkatzen duen ingurunean.
  • Bideak lotzen dituen bestelako bideak.
  • Hainbat

Googlek eskainitako mapa baten gainean erakusten da ibilbideko "track" edo traza. Hala, web orriaren erabiltzaileak "mapa"ko bista eta "satelite"ko bista (intuitiboagoa) txandakatu ditzake. Webaren eskuragarritasuna dela eta, ukipen-pantailarik ez duten gailuekin, desaktibatu egin da saguko gurpila mugituz zooma egitea ahalbidetzen duten funtzioa, halako moldez non bi botoi espezifiko ezarri baitira mapan ikus daitekeen eremua handitzeko (-) edo txikitzeko (+) modu bakarra izateko. "Track"-aren gainean, kilometroen mugarriak nahiz "waypoints" edo intereseko puntuak agertzen dira, ibilbidearen fitxetan aipatuak.

Profil altimetrikoa.

Kotak erregistratzeko, nahiago izan da barimetroaren detekzioa, zeren eta irregularragoa izaten baita GPS bidezko detekzioa. Nolanahi ere, "track" gutxi batzuetan, batez ere ibilbidea "abiarazten" deneko kotaren zehaztasunarekin loturiko akatsak antzeman dira. Hala eta guztiz ere, baliozkotzat jo daiteke altimetria profilari eta maldei dagokienez

Halako moldez grabatu dira ibilbideak non aldi berean bide artxibo bat eta ibilbidearen "track" edo traza sortu baitira, elkarrekin sinkronizatuak. Artxibo horiek editatuta, hirugarren artxiboa sortu da, non bi iturriek emandako datuak uztartu diren.

Hala, zirkuitu bakoitzeko bideoek pantailan dituzte ibilbideko datu nagusiak, denbora errealean:

  • Abiapuntuarekiko distantzia. Oso aldaketa txikiak ikusi dira bideoan agertzen den distantziaren eta "track"-ak dakarrenaren artean. Hala, fitxan jasotako guztizko luzera desberdina izan daiteke ibilbidearen amaieran pantailan ikusten denaren aldean.
  • Malda zehatza. Ikusi izan denez, grabazioaren abiadura txikia dela eta, maldak fidagarriagoak dira igoerako tarteetan. Jaitsierakoetan, berriz, abiadura handiagoan grabatuta, bat-bateko gorakadak agertzen dira, bizikletako galgari eragin zaion uneei dagozkienak hain zuzen ere.
  • Kamerak ibilbidearen profilean izandako kokapena, altuerak adierazita. Kontuan izan behar da bideoan gainjarritako grafikoko X ardatzean ez dela distantzia irudikatzen, baizik eta ibilbidea hasten denetik igarotako denbora. Horri esker, bideoarekin sinkronizatu daiteke eta, hala, errazagoa da kurtsorea mugitzea profileko puntu jakin batekin bat egin arte. Horren ondorioz, igoerako zatietan, txikiagoak dira maldak (abiadura txikiagoan grabatu direlako). Jaitsierako tarteetan, aldiz, handiagoak dira (kota galerak denbora laburragoan grabatu dira).
  • Kamerak ibilbideko oinplanoko eskema batean duen kokapena.
  • Ibilbidearen orientazio geografikoa.
  • Bideoarekiko estekak. Fitxa orokorretik bideoarekin bat egiten dugunean, bideoa pantailan hasten da martxan hasieratik. Hala ere, xehetasun-fitxetatik bat egiten denean, ohartarazi nahi den alderdia ikusten den tokian hasten da martxan bideoa.

Web guneak bi botoi eskaintzen ditu zirkuitu bakoitzerako fitxa (PDF formatuan) eta ibilbidearen "track" edo traza (GPX formatua) deskargatzeko.