NIC ADINEKO PERTSONEN BEHARRIZANEI ERANTZUTEKO ZILARREZKO EKONOMIA BULTZATZEAREN ERRONKA

  • TRAKZIORAKO ENPRESEN, EKINTZAILEEN ETA IKERTZAILEEN EKOSISTEMA

  • EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZA PROZESUETAN ESPEZIALIZATUTAKO PROFESIONALAK

  • BIG DATAREN ERABILERA EUSKAL ADMINISTRAZIOETAN

NIC: Nagusi Intelligence Center

Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu estrategikoa zahartzaroaren, osasunaren eta iraupen luzeko zaintzaren inguruan jarduera sektore berri bat bultzatzeko.

NIC lankidetza publiko-pribaturako espazioa da, eta biztanleen zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzeko asmoa dauka.Oso desberdinak izan arren elkarren osagarri diren zenbait ezaugarri biltzen dira: teknologia, berrikuntza, laguntzarako arretaren optimizazioa eta enplegu espezializatu eta jasangarria bermatzea. Horregatik guztiagatik, zilarrezko ekonomiaren espezializaziorako apustu egokia da Bizkaiarentzat.

Lanpostu berriak sortuko ditu eta ekonomiaren hazkundea sustatuko du; horrez gainera, lurralde historikoko espezializazio-sektoreak sendotuko ditu

Kontzeptua zahartzea, aukera bizkaiarentzat

Bizkaiak zahartzearen erronka ekonomia eta gizarte aurreratzeko aukera bihurtuko du.

  • Zilarrezko ekonomia ardatz hartuta, ekonomia eta ekintzailetza bultzatuko dituen ekosistema sortuko du.
  • Zilarrezko ekonomian espezializatutako profesionalen masa kritikoa sortuko du.
  • Zilarrezko ekonomiaren arloko trakzio-enpresekin proiektuak abian jartzea sustatuko du.
  • Zilarrezko ekonomiaren ekosistemako datuak kudeatuko ditu eta arduraz erabiltzen direla ziurtatuko du.
  • Zilarrezko ekonomiaren ekosistemaren barruan ezagutza sortzen eta transferitzen lagunduko du.

NIC Urduliz Dorreko 3. eta 4. solairuetan egongo da.

Espazioa Urduliz dorrea: Silver Economy ekosistema Bizkaian

NIC Urduliz dorrean dago; lankidetza publiko-pribaturako espazio honetan zilarrezko ekonomiaren ekosistemako zenbait eragile ariko dira. Hasiera-hasieratik asmoa da espazio honetan ekintzaileek, enpresek, ikertzaileak eta ikasleek elkarreraginean jardutea.

NIC Prestakuntzak, NIC Ekintzailetzak, NIC Data eta NIC Enpresak 963 m2 hartuko dituzte guztira.

Horrez gainera, dorrean Escuela 42 Urduliz ere egongo da: 2.400 m2-ko espazioa, 5 solairu, 600 ikasle.

Jarduera-adatz nagusiak

Hiru erronkari erantzuten die NIC-ek: zahartzeari bideratutako ezagutza espezifikoa, laguntzarako teknologia berriak eratzea, eta pertsona nagusientzako arreta. Horretarako, lau jarduera-ardatzen bitartez artikulatzen da.

  • NIC prestakuntza

    Zilarrezko ekonomiaren arloko profesionalak prestatzea. Zahartzearen, osasunaren eta iraupen luzeko zaintzaren inguruko ezagutzak sortzea eta transferitzea

  • NIC ekintzailetza

    Bizkaiko zilarrezko ekonomiaren arloko ikaskuntza-ekosistema sortzea eta startup bereziak sortzen laguntzea.

  • NIC enpresa

    Zilarrezko ekonomiaren sektoreko trakzio-enpresak erakartzea eta horretarako dibertsifikazioa sustatzea lankidetza publiko-pribatuko proiektuen bitartez.

  • NIC datuak

    Bizkaiko sistema soziosanitarioko datuak arduraz erabiltzen direla ziurtatzea. Big datarekin eta adimen artifizialarekin lotutako proiektuak garatzea.

Zeharkako jardun-ardatzak

  • PROSPEKTIBA

    Biztanleriaren zahartzearen erronka eta ematen dituen aukerak aztertzea, horretaz gogoeta egitea eta berrikuntzak sortzea.

  • IKERKETA

    Biztanleriaren zahartzearen erronkaren eta ematen dituen aukeren inguruko lankidetzako ikerketa-proiektuak bultzatzea, finantza-iturriak norgehiagoka bidez emanez.

  • EBIDENTZIA

    Finantzabide publikoei esker egiten diren ekimen eta proiektuen emaitzak ebaluatzeko sistema bat ezartzea, eskalagarritasunari buruzko erabakiak hartu ahal izateko (ikuspegia: inbertsio publikoen itzulkina).

Zilarrezko ekonomiaren inguruko eragileen ekosistema

Bizkaian badago zilarrezko ekonomiaren inguruko eragileen ekosistema dago; eragileok honelakoak dira:

  • Gizartea, azken hartzailea

    • Aktiboak, gaixoak eta mendekoak
    • Zaintzaileak eta profesionalak
    • Erabiltzaile erkidegoak eta elkarteak
  • Sistema soziosanitarioko eragileak

    • Osakidetza
    • Gizarte-arretako zerbitzuak egiten dituzten entitateak
  • Hirugarren sektoreko eragileak

    • Elkarteak
    • GKEak
  • Eragile akademikoak

    • Hezkuntza eta lanbide heziketako erakundeak
    • Unibertsitatea
  • I+G+b eragileak

    • Osasunaren eta gizartearen arloetako I+G+b entitateak
    • Ikerkuntza kooperatiboko zentroak
    • Bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak
    • Zentro teknologikoak
  • Administrazio publikoak

    • Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)
    • Eusko Jaurlaritza – Osasun Saila (EJ)
    • Udalak eta beste udal edo eskualde erakunde batzuk
  • Ekintzaileak, enpresak eta enpresari elkarteak

    • Ekintzaileak
    • Enpresak
    • Enpresa elkarteak
    • Enpresen arloko bitartekaritza eta laguntzako beste eragile batzuk
  • Bizkaiak zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtuko du.

Merkatu aukerak

27 merkatu-aukera seriea aurkitu dira zilarrezko ekonomia Bizkaian garatzeko.

Merkatu-aukerak Itzulkin potentzialak
Zilarrezko turismoa Zerbitzu berriak
Zilarrezko aisialdia Eskaintza okupazionala
Zilarrezko merkaturako prestakuntza Prestakuntza-eskaintza
Ariketa fisikoa eta kognitiboa Gizarte ongizatea eta osasun-kapitala gehitzea
Elikadura osasungarria Elikagai osasungarriak
Mendekotasun eta osasun prebentzioa Osasuna zaintzeko jarduerak
Osasunaren eta autonomia pertsonalaren sustapena Osasuna eta autonomia pertsonala sustatzeko jarduerak
Adinekoen zilarrezko boluntariotza Belaunaldien arteko lankidetza - adineko boluntariotza
Zilarrezko lana (adinekoen talentua aprobetxatzea) Soluzio berriak gaur egungo erretiro-araubiderako
Zilarrezko merkaturako finantza-produktuak eta finantza-zerbitzuak Finantza-produktu berriak
Zilarrezko merkaturako aseguru-produktuak eta aseguru-zerbitzuak Aseguru-produktu berriak
Etxebizitza egokitzea Herritarrak ardatz dituzten teknologiak
Domotika Etxebizitzarako teknologiak
Gauzen interneta Etxebizitzarako teknologiak
Etxeko zerbitzu berriak Etxeko arreta-zerbitzu berriak
Etxeko zaintza berriak Etxeko zaintza-zerbitzu berriak
Adinekoekin atsegina den hiria Adinekoentzako hirigintza-plangintza
Adinekoentzat egokitutako garraioa Garraio egokituko soluzio berriak
Zilarrezko merkatura egokitutako tokiko merkataritza Tokiko merkataritzaren dibertsifikazioa
Adinekoentzako zilarrezko boluntariotza Belaunaldien arteko lankidetza - gazteen boluntariotza
Adinekoentzako zerbitzu soziosanitarioak Zerbitzu soziosanitario berriak
Iraupen luzeko zaintza eraldatzea Arretako baliabide berriak
Arreta soziosanitario koordinatu eta jarraitua Arreta-eredu berriak
Big data eta adimen artifiziala IA soluzioak arretarako
e-zaintzako soluzioak (PoC) Teknologia soziosanitarioak
e-osasuneko soluzioak (PoC) Osasun-teknologiak
Zaintzak bizitzaren amaieran Heriotzarako trantsiziorako eredu eta zerbitzu berriak

ekintza plana

NIC-en jarduna 2021eko urrian abiatzea dago aurreikusita.

NAZIOARTEKOTZEA

ERKIDEGOA

NIC PRESTAKUNTZA

NIC DATUAK

NIC EKINTZAILETZA

NIC ENPRESA

NIC

2021. JARDUERAREN HASIERA Espazioa martxan jartzea eta trakziorako enpresak nahiz ekintzaileak erakartzea NIC ekosistemara. Silver Economyrako Ekintzailetza Teknologikoko Masterraren lehenengo edizioa.

2022. KOMUNITATEA MOBILIZATZEA eta baliozko eragile nahiz proiektu gehiago erakartzea NIC ekosistemara.

2023. NAZIOARTEKO SAREA SORTZEA zilarrezko ekonomiaren arloko erreferentziazko I+G+b zentroekin.

Kontaktua NIC: Nagusi Intelligence Center