Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren eta gizartearen partaidetza sustatzen eta bultzatzen du eta Aldundi irekia izatearekiko oinarrizko elementutzat jotzen du parte-hartze hori. Horrez gain, Bizkaiaren garapen jasangarrirako gizarte lankidetzako ereduan sakontzeko elementua da.

Espazio honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren partaidetzaren alorrean gauzatzen duen lana ezagutu ahal izango duzu, eta zure parte hartzeko eskubidea egikaritzeko bide eta ekimenetara sartu ahal izango zara.

Onartu da Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako 2020-2023 Foru Plan berria

Aldundiak Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako 2020-2023 Foru Plana onartu du; 600 pertsona eta agenteren iritziak eta proposamenak kontuan hartuta egin da.

SARTU

Berriak Bizkaiako Foru Aldundian

Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluaren lehen batzarra

2020/11/14

Argazkidun albiztea

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila Topaketa telematikoki egin behar izan da COVID 19 pandemiaren ondoriozko osasun-araudiengatik. Kontseilua Berdintasunari buruzko Foru Arauan jasotako tresna bat da, berdintasunaren alde lan egiten... Irakurri gehiago

Foru Aldundiak bere 2020-2023 Herritarren Partaidetza Plana onartu du, 600 pertsona eta eragileren iritzi eta proposamenekin egina

2020/11/10

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea Dokumentu honek, foru erakundeak ezaugarri hauekin onartzen duen bigarrenak, Bizkaiko garapen iraunkorrean aurrera egiteko konponbide, adostasun eta lankidetza berriak ekarriko dituen tresna... Irakurri gehiago