Bizkaia

2019ko Errenta eta Ondare Kanpainaren berrikuntzak

Covid-19ri buruzko salbuespenezko inguruabarrak direla eta, 2019 Errenta eta Ondare Kanpaina inguruabar horietara egokituko da denboran zehar.

Egon litezkeen aldaketak www.bizkaia.eus/errenta helbidean jasoko dira, eta, gainera, kronologikoki adieraziko dira orrialde horretan.

2020-06-16:

Finantza-entitateetan 2019ko errenta-aitorpenak egiteko zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 30era egongo da erabilgarri. "Errenta-aitorpenak finantza-entitateetan egitea" atalean argitaratu dira aitorpenak egiten dituzten entitateen sukurtsalak eta hitzordua eskatzeko telefono-zenbakiak eta webguneak.

2020-05-29:

Irailaren 30a baino lehen Errenta Etxean proposamen baten ordainketa (Ogasunaren alde) egin ahal izateko ordainketa-gutuna eskatzeko aukera ematen duen zerbitzua gaitu da.
Errenta Etxean proposamena berresten bada eta ez bada ordainketa-gutunik eskatzen, ordaindu beharreko kopurua irailaren 30etik aurrera kobratuko da, proposamenean adierazi den kontuan.

2020-05-20:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren autolikidazioak egiteko borondatezko epearen amaiera-data 2020ko irailaren 30 da (999/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa).

2020-05-20:

Finantza-entitateetan errenta-aitorpenak egiteko zerbitzua uztailaren 1ean hasiko eta irailaren 30ean amaituko da. Zerbitzua erabiltzeko hitzordua eskatu beharko da.

2020-05-20:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioari dagokion zenbatekoa interesik eta errekargurik gabe bi zatitan ordaintzea aukeratzen duten zergadunek, salbuespenez, 2020ko azaroaren 30era arte izango dute bigarren zati hori ordaintzeko.

2020-05-11:

Zerbitzu bat ezarri da aukera ematen duena Foru Ogasunari telefonoz edo Internetez eskatzeko 2019ko errenta-aitorpena egin dezala. 2019an 24.000 euro gordin baino gutxiagoko errentak lortu dituzten pertsonek eta ABEEE edo EEE egoeran badaude edo egon badira, edo kaleratuak izan badira Covid-19aren ondorioz pertsonek izango dute lehentasuna zerbitzu honetan.

2020-04-03:

Errenta Etxean proposamenak Internet bidez zuzentzeko aukera ematen duen zerbitzua ezarri da. Bide horretatik zuzenketen inprimakia eskuratu ahal izateko, aldez aurretik identifikatu beharko da Bak gakoarekin edo Ogasun eta Finantza Sailaren Bizkaibai bulego birtualak onartutako beste identifikazio-bide batekin. Zure Bak gakoa aktibatzeko, Foru Ogasunak Errenta Etxean proposamenarekin batera bidali dizun aktibazio kodea erabil dezakezu.

2020-04-01:

685/2020 FORU AGINDUAN ezarritakoaren arabera, 2020ko maiatzaren 4a mantentzen da 2019ko ekitaldian pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren autolikidazioak egiteko borondatezko epearen hasiera-data gisa. Era berean, aurrerago zehaztuko da epe horien amaiera-data, zeina Bizkaiko Foru Aldundiko eta erakunde laguntzaileetako bulegoetan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioak egiteko aurrez aurreko arreta-zerbitzua ematen hasi eta bi hilabete igaro ondoren izango baita. Helburu horretarako, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuaren foru-agindu bidez zehaztuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren autolikidazioak egiteko borondatezko epearen amaiera-data, zehaztu daitekeenean.

2020-03-17:

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko aurrez aurreko arreta-bulego guztiak itxita daude aldi baterako, pertsonen arteko kontaktua mugatzeko eta Covid-19ren hedapena geldiarazten laguntzeko. Beraz, egoerak ahalbidetzen duenean eskainiko da aurrez aurreko arreta-zerbitzua. Bitartean, herritarrei eman beharreko arreta telefono bidez eta kanal telematikoen bidez bideratuko da.