Berdintasuan

NOLA HARTU PARTE?

Kontseiluan parte hartu ahal izateko, formulario hau bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi behar da.

PARTAIDEAK

Kontsulta ezazu dagoeneko sarean parte hartzen duten partaideen zerrenda.

NORTZUEK HARTZEN DUTE PARTE?

Dokumentazio orokorra

Kontseiluan parte hartu ahal izateko, baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko erakundeek honako dokumentu hauek bidali behar dituzte posta elektronikoz helbide honetara:emakumeenkontseilua@bizkaia.eus

ELKARTE MOTAREN ARABERAKO DOKUMENTAZIO BEREZIA

Gainera, kasuan kasuko emakume-elkarte, talde, kolektibo edo erakundearen arabera, honako hauek bidali behar dira:

Bizkaiko elkarte feministak eta emakumeen elkarteak.

Elkartearen estatutuak, bazkideak emakumeak baino ez direla adierazten dutenak, eta helburuen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo ikuspegi feministatik lan egitea dagoela adierazten dutenak. Halakorik ezean, elkarteko lehendakariak sinatutako erantzunkizunpeko adierazpen bat.

PDFErantzunkizunpeko adierazpena-ra dokumentura sarreraErantzunkizunpeko adierazpena(3.3 MB)

Bizkaiko emakume-taldeak eta kolektibo feministak.

Taldeko edo kolektiboko ordezkari batek sinatutako erantzunkizunpeko adierazpena.

PDFErantzunkizunpeko adierazpena-ra dokumentura sarrera. Erantzunkizunpeko adierazpena(3.3 MB)

Bizkaiko erakunde mistoetako berdintasuna sustatzeko arloak edo atalak.

  • Erakundearen estatutuak, helburuen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo ikuspegi kritiko feministatik lan egitea jasotzen dutenak.
  • Berdintasun sustatzeko arloa, atala edo organoa sortzen duen akta edo erabakia, non jasota geratzen den jarduteko gaitasun autonomoa duen organoa dela.
  • Erakundearen organigrama.

KIDEAK

Kontsulta ezazu dagoeneko sarean parte hartzen duten partaideen zerrenda.

NORTZUEK HARTZEN DUTE PARTE?