Govtech Lab Bizkaia
Laborategi irekia konponbide digital berriak Bizkaiko Foru Aldundiko erronka handien eskura jartzeko.

Berrikuntza irekiko prozesuen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hauteman, gidatu eta gainditu egingo ditu ohiko hornitzaileenak ez diren konponbideak, hala nola startup, scaleup eta ETE digitalenak. Horrela, lankidetza publiko-pribatuko espazio berriak garatu ahal izango dira, teknologia arloko eragilerik berritzaileenekin.
Lerratu gehiago erakusteko
Berrikuntza erronkak
Laster argitaratuko dugu informazio gehiago
Kaixo, Beta naiz. Govtech Bizkaiak helburu eta misio berriekin jarraitzen duela esatera natorkizue. Laster informazio gehiago eman ahal izango dizuet, baina bitartean ez mugitu, laster itzuliko gara.
Zer eskaintzen dio Govtech Bizkaiak zure startupari
Hau eskaintzen dizugu irtenbide berritzaile bat duen startup bat badaukazu:
-
Erronkak
Ikerketa eta gidatze aukerak aurkitzea proposatzen ditugun erronken bidez
-
Bootcamp-ak
Prestakuntza praktiko batean parte hartzeko aukera, administrazio publikoekin lan egiteko behar diren tresnak emateko
Laborategiko prozesua fasez fase
-
1 Erronkak identifikatu
Diseinu eta berrikuntza metodologien laguntzaren bidez, programan lantzeko erronken gainean zehaztu beharreko arazoak hautemango ditugu.
-
2 Erronkak zabaldu
Erronkak berrikuntzaren ekosisteman jakinarazten eta zabaltzen dira, eta horrela startupak konponbideak aurkeztera deitzen ditugu.
-
3 Startup hautatu
Startupek eta administrazioak elkarrekin lan egiten ikasiko dute. Gainera, erronka bakoitzeko pilotua egingo duen finalista hautatzeko bilerak egingo dira startupekin.
-
4 Pilotua eta ikerketa
Startupek eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailek zerbitzu edo prozesu publikoko erabiltzaileekin lan egingo dute lankidetzaren helburuak diseinatzeko eta Govtech Lab Bizkaiaren laguntzarekin txertatuko da.
-
5 Hedapena eta eskalatzea
Pilotuan ikasitakoa aztertuko da etorkizuneko eskalako lizitazioen eta inbertitzeko aukerako logiken berri emateko.
Pilotuak
-
Abereen altak emateko izapidea
Itxita
Nola diseina genezake behi-azienden alten izapidea, modu telematikoan izapidetzeko orduan abeltzainen esperientzia hobetzeko lehen urrats gisa, autokudeaketa sustatuz?
-
Euskararen erabilera sustatzeko jarduera
Itxita
Nola eman diezaiokegu balioa lurraldeko agente aktiboekin lankidetzan Bizkaian euskararen erabilera sustatzeko egiten dugun jarduerari?
-
Kultura-ondare higiezinaren balorazioa
Itxita
Nola aprobetxa eta errazago erabil dezakegu erabiltzen ditugun iturrietako informazioa, kultura-ondare higiezinarenbalorazioa arintzeko?
-
Eraikinaren informazio bisuala
Itxita
Nola hobetu genezake laneko eraikinaren ikus-informazioa, seinaleztatzeko eta girotzeko tresna berriak sartuz, eraikinaren mugikortasuna eta bizigarritasuna hobetzen laguntzeko?
Bootcamp GovTech
Badakigu erakunde publikoetarako salmentak prestatzeko bestelako prozesu bat jarraitu behar dela, sektore pribatuarekin alderatuta. Hori dela eta, startup, scaleup edo ETE digitalei ikasteko eremu praktikoa eta intentsiboa eskaintzen diegu bezero publikoa arrakastaz ezagutu eta horrengana hurbildu ahal izateko.
Apuntatu gure bootcampean:
- Lizitazio publikoetan lehiakorra izaten ikasiko duzu.
- B2Gko aholkulariak eta adituak ezagutuko dituzu.
- Bizkaiko Foru Aldundiko taldeei zure konponbidea aurkeztu ahal izango diezu.
Urtero, bootcampeko hainbat deialdi irekitzen ditugu. Hortaz, interesik izatekotan bidali mezu bat govtechlab@bizkaia.eus helbidera eta taldea eratzen denean jakinaraziko dizugu.
Halaber, bootcampari buruz galderarik izanez gero, postontzira idatzi, zalantzarik gabe.

BLOG
-
GOVTECH TALKS
GovTech Bizkaia-ren edizio berria, ‘Govtech is back’ goiburupean kokatzen dena, berrikuntza interesgarriekin dator eta aipagarrienetako bat GovTech Tal…
2025 urria 03
-
GOVTECH BREAKFAST
GovTech Bizkaia-ren denboraldi berria itzuli da ‘GovTech Is Back’ lelopean, eta berrikuntza garrantzitsuekin dator.
2025 iraila 26
-
GOVTECH IS BACK!
GovTech Bizkaiak bere edizio berria aurkezten du GovTech Is Back goiburupean, eta berrikuntza irekiaren eta ekintzailetzaren ald…
2025 iraila 19
-
GOVTECH BIZKAIA TALKS
Govtech Bizkaiaren lantaldeak Govtech Bizkaia Talks inauguratu du gaur goizean BAT B Accelerator Tower-en…
2025 ekaina 23
-
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK EUROPAKO 20 HERRIALDE BILDUKO DITU BILBON, SEKTORE PUBLIKOAN BERRIKUNTZA DIGITALA SUSTATZEKO
Bizkaiko Foru Aldundiak, Lantik partaidetzako sozietatearen bidez, GovTech4All 2025 Partzuergoaren Europako Gailurra antolatu du Bilbon.
2025 ekaina 15
-
BIZKAIA NAZIOARTEKO TOPAGUNEA
Aste honetan, Bizkaia nazioarteko topagune bihurtu da sektore publikoaren eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzeko.
2025 ekaina 02
Laguntzaileak
Bizkaiko berrikuntza ekosistemaren parte bazara eta/edo GovTech Lab Bizkaia laborategian laguntzaile aritu nahi baduzu mezu bat idatzi hona: govtechlab@bizkaia.eus.
Harremanetarako
Edozein zalantza edo gai argitzeko, jarri gurekin harremanetan hemen:
e-maila: govtechlab@bizkaia.eus