GeoBizkaia

Zer da GeoBizkaia?
GeoBizkaia Bizkaiko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Informazio Geografikoaren Sistemari homogeneotasuna eta gardentasuna eman nahi diona.
Ekimen honen helburua informazio geografikoa partekatzea eta zabaltzea da, Bizkaiko eraldaketa digitalaren erreferente bihurtzeko.
Geoatari honen bidez, datuen eta zerbitzuen katalogo bat, bisore bat eta erabilgarri dauden aplikazioen zerrenda bat jartzen ditugu zure eskura, informazio geografikoa eskuratzea, bistaratzea eta deskargatzea erraztuko dizutenak.
Azken albisteak
-
Nola funtzionatzen du ATOMen oinarritutako datu espazialen deskarga zerbitzuak?
maiatza 19
Argazkidun albiztea
Bizkaiko Foru Aldundiak ATOMen oinarritutako deskarga-zerbitzua erabiltzen du, bere datu espazialen sarbidea eta deskarga errazteko
-
Bizkaiko hondartzen informazio geografiko berria Geobisorean eskuragarri
apirila 03
- Argazkidun albiztea
Dagoeneko eskura daiteke Bizkaiko hondartzei buruzko informazio zehatza georreferentziatutako datuekin
-
1923-1925eko mapa historikoen bistaratzea deskribapen topografiko eta toponimikoekin geobisorean
martxoa 28
- Argazkidun albiztea
Datu-multzo berri honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren eskura jartzen du Bizkaiko lurraldeko informazio kartografiko historikoa.
-
Sartu Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen datuetara GeoBizkaiaren bisorearen bidez
martxoa 24
- Argazkidun albiztea
Dagoeneko modu interaktiboan kontsulta daitezke Bizkaiko erakunde, zentro eta gizarte-zerbitzuen kokapena eta xehetasunak
-
Bizkaiko Ibilbide Txikiak (PR) GeoBizkaiaren bisorean eskuragarri
martxoa 14
- Argazkidun albiztea
Datu hauek GeoBizkaiaren bisorearen bidez ikus daitezke eta ibilbideak (gpx eta kml formatuan) eta WMS (Web Map Service) deskargatu ahal izango ditugu.
Katalogoko nobedadeak
-
2025/03/31
-
2025/03/20
-
2025/03/12
-
2025/01/30
Nabarmenduak
-
Zerbitzu Estandarren (OGC) orrialde berria
Informazio geoespazialaren bolumen handi baterako sarbide zuzen eta erraza, WMS, WMTS eta WFS zerbitzuak barne hartzen dituena
→ -
ORTOIRUDI HISTORIKOEN WMS
Bizkaiko lurralde historikoko zuzendutako aireko ortoirudiak ondoko urteetan: 1956, 1965, 1975, 1983, 1990, 1995, 1999 eta 2002.
→ -
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GAIKAKO APLIKAZIOAK.
Gaur egun eskura dauden bistaratzeko osagaiak dituzten aplikazio nagusien katalogoa.
→
Ohiko galderak
-
GeoBizkaia Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) da baina… zer da Datu Espazialen Azpiegitura bat (DEA)?
Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) informazio geoespaziala sortzeko, kudeatzeko, trukatzeko eta erabiltzeko gaitasuna ematen duen baliabide teknologiko eta antolakuntzako eremua da. Informazio horrek objektu eta fenomeno geografikoen kokapenarekin lotutako datuak, metadatuak, zerbitzuak eta aplikazioak barne hartzen ditu. Datu Espazialen Azpiegiturek erakunde eta erabiltzaileen arteko lankidetza errazten dute, informazio geoespazialaren elkarreragingarritasuna eta sarbidea modu estandarizatuan sustatuz.
-
Zeintzuk dira DEA baten osagai nagusiak?
Hauek dira DEA baten osagai nagusiak:
- Datu geoespazialak: formatu bektorialetan, rasterrean edo tabularrean irudikaturiko informazio georreferentziatua.
- Metadatuak: datu espazialei buruzko informazio deskribatzailea, hauen bilaketa, ebaluazioa eta erabilera errazten dituena.
- Web zerbitzu geoespazialak: datu espazialak Internet bidez kontsultatu, bistaratu, aztertu eta manipulatzeko aukera ematen duten interface eta protokolo estandarizatuak.
- Arauak eta estandarrak: sistemen eta erabiltzaileen arteko elkarreragingarritasuna eta informazio banaketa bermatzen duten arau eta zehaztapen teknikoak.
- Politikak eta akordioak: datu espazialen eta haiei lotutako zerbitzuen sarbidea, erabilera eta banaketa arautzen duten lege eta antolaketa esparruak.
- Erabiltzaileak eta praktika-komunitateak: DEA baten testuinguruan informazio geoespaziala sortu, erabili eta partekatzen duten pertsonak eta erakundeak.
-
Zergatik dira garrantzitsuak Datu Espazialen Azpiegiturak?
Datu Espazialen Azpiegiturak funtsezkoak dira informazio geoespaziala eraginkortasunez erabiltzeko eta datu geografikoetan oinarritutako erabakiak hartzeko.
Informazio espaziala eskuratzea, trukatzea eta aztertzea erraztean, DEAek hainbat erronkari aurre egiteko aukera ematen dute, hala nola ingurumenaren arloan, baliabide naturalen kudeaketan, hiri-plangintzan, garraioan eta segurtasun publikoan.
Gainera, DEAek lankidetza eta berrikuntza sustatzen dituzte, erabiltzaileei hainbat iturritako datuak konbinatzeko eta aztertzeko gaitasuna ematen baitiete, eta aplikazio eta zerbitzu geoespazialak garatzen baitituzte premia espezifikoak asetzeko.
-
Zer da Informazio Geografikoko Sistema (IGS) eta zer harreman du Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) batekin?
Informazio Geografikoko Sistema (IGS) arazo konplexuak konpontzeko eta kokapenean oinarritutako erabakiak hartzeko datu geoespazialak bildu, aztertu, manipulatu eta ikusteko aukera ematen duen tresna da. IGS bat funtsezko osagaitzat har daiteke DEA baten barruan, erabiltzaileei DEA horrek emandako datu espazialekin jarduteko eta lan egiteko aukera eskaintzen baitu.
Adibidez, hirigile batek IGS-a erabil lezake DEA baten informazio geoespaziala aztertzeko, hala nola lurzoruaren erabilera-mapak eta biztanleria-datuak, parke berri bat hiri batean kokatzeko lekurik onena zehazteko.
-
Zer da WMS zerbitzua eta nola erabiltzen da DEA batean?
WMS zerbitzua (Web Map Service) Open Geospatial Consortium-ek (OGC) garatutako estandarra da eta webguneetan mapa dinamikoak ikusteko aukera ematen du. WMS zerbitzu batek PNG, JPEG edo GIF formatuko mapen irudiak eskaintzen ditu, zerbitzari batean gordetako datu geoespazialetatik abiatuta.
DEA baten, WMS zerbitzuak erabiltzaileei datu espazialen geruzak bistaratu eta gainjartzeko aukera ematen die, datuak deskargatzeko beharrik gabe.
Adibidez, erabiltzaile batek WMS zerbitzua erabil dezake DEA batean uholde-arriskua duten eremuen mapa bat errepide-mapa batekin batera bistaratzeko. Horri esker, arrisku handiena duten eremuak azkar identifika ditzake eta ebakuazio-bideak planifikatu.
-
Zer da metadatuen katalogo bat eta zer funtzio dauka DEA batean?
Metadatuen katalogoa DEA batean datu geoespazialei buruzko informazio deskribatzailea duen datu-basea da. Metadatuek honako informazio hau biltzen dute, besteak beste: izenburua, deskribapena, helburua, sortze-data, eskala, koordenatu-sistema eta datuen kalitatea.
DEA bateko metadatuen katalogoaren funtzio nagusia erabiltzaileei bere proiektuetarako behar dituzten datu espazialak erraz bilatzeko eta aurkitzeko aukera ematea da, haien garrantzia, kalitatea eta aplikagarritasuna ebaluatuz.
Adibidez, klima-aldaketa aztertzen duen ikertzaile batek metadatuen katalogo bat erabil dezake DEA batean, eskualde jakin bateko tenperaturei eta prezipitazioei buruzko datu historikoak bilatzeko, haien ezaugarriak konparatu eta aztertzeko egokienak diren datuak aukeratzeko.
-
Nola eskura ditzaket datuak?
Datu geografikoak eskuratzeko, normalean, tresna bereziak erabili behar izaten dira, informazio geografikoko sistemak, alegia. Tresna horien bidez, datuak bi modutan eskura daitezke: OGC zerbitzuen bidez datuetara konektatuta edota datuak deskargatuta.
-
Datuek kosturik dute?
BFA rekin datuak deskargatu eta konektatu ahal izango zara, kosturik gabe. Horrek ez du barne hartzen interneterako konexioa edo hirugarrenen zerbitzuak erabiltzeagatik kostua duten tresnak erabiltzea.
-
Zalantzak ditut datuak erabiltzean, nora jo dezaket?
Datu multzo bakoitzak metadatu batzuk ditu eta datuak erabiltzeko informazio garrantzitsua ematen digute. Horien artean, zalantzak argitzeko datuen arduradunaren kontaktua dago.
Harpidetu zaitez GeoBizkaiaren newsletterrera
GeoBizkaiaren albiste-buletinera harpidetzean, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako informazio geografikoaren inguruko azken nobedadeak jasoko dituzu, baita interesgarriak izan dakizkizukeen baliabide, araudi eta bitxikeriak ere.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira