EUROPAKO INBERTSIO-FUNTSAK

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako zenbait inbertsio-funtsen zerga-tratamendua ezartzen du, Lurraldearen garapen adimentsua, inklusiboa eta iraunkorra sustatze aldera, garapen hori Bizkaia Goazen 2030 planean biltzen den helburua delako.

Horretarako, Europako erakundeek finantza arloan ezarririk dituzten tresnak erabiltzen ditu, jarduera ekonomikoa eta aberastasuna eragitea eta kalitatezko enplegua sorraraztea bultzatu asmoz.

Halaber, zerga arloko pizgarrien (kenketen) bitartez, hiritarrek berrikuntza teknologikoaren alorreko proiektuak eta jarduera ekonomikoa garatzeko enpresa-kapitalizazioaren eremuko proiektuak finantzatzearen arloan parte hartzea sustatzen du.

EELIF

Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen Europako epe luzeko inbertsio-funtsak

informazio zehatza

Informazioa

  • Nolako funtsak dira?

    2018an, berrikuntza bultzatzea, jarduera ekonomikoa finantzatzea eta ekoizpena kapitalizatzea xede duten Europako zenbait funtsen zerga-tratamendua sartu du Bizkaiak bere zerga-arautegian. Era berean, zenbait neurri pizgarri abiarazi ditu sektore pribatua Europa 2020 Estrategiaren esparruari dagozkion xedeak lortzeko ahaleginetan inplikatzeko.

    Honako funts hauek ezartzen dira, Europako araudiak oinarritzat hartuta:

    • Europako arrisku-kapitaleko funtsak (EAKF)
    • Europako gizarte-ekintzailetzako funtsak (EGEF)
    • Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF):

      Funts hauetan inbertitzaileentzako zerga-pizgarriak dituzten hiru kategoria daude:

      • Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsak
      • Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsak
      • Ekoizpen-kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsak
  • Zer zerga-pizgarri dituzte?

    Funtsenak berenak:

    Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, Europako arrisku-kapitaleko funtsen (EAKF) eta Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen (EGEF) zerga-tratamendua arrisku-kapitaleko funtsena izango da: partaidetzen dibidenduak eta gainbalioak salbuetsita daude, partaidetzaren ehunekoa eta antzinakotasuna gorabehera. Gainbalioak salbuesteko, ezinbestekoa da partaidetza erosi zenetik 15 urte igarota izatea.

    Araudian xedatzen denaren arabera inbertsio onargarriak diren baloreen errentei aplikatuko zaie onura hau.

    Ezarritako betekizunak betetzen dituzten Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF) % 1ean kargatuko ditu Sozietateen gaineko Zergak.

    Funtsetako partaideenak:

    Europako arrisku-kapitaleko funtsen (EAKF) eta Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen (EGEF) partaidetzak eskualdatu edo ordainduta sortzen diren errenta positiboak:

    1. Salbuetsita daude, dena delakoa partaidetza-ehunekoa eta partaidetza eduki den aldia, baldin eta hartzailea Sozietateen gaineko Zergaren kargapeko zergaduna bada edo establezimendu iraunkorra duen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kargapeko zergaduna.
    2. Hartzailea establezimendu iraunkorrik ez duen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kargapeko zergaduna den pertsona fisikoa edo entitatea bada, errentak ez dira joko Espainiako lurraldean lortutzat.

    Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF) direla eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tributazioan partaidetzen eskualdaketetan lortzen diren errentei salbuespena aplikatu ahal zaie berrinbertsioagatik.

    Hain zuzen ere, Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsei dagokienez:

    1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan % 15eko murrizketa ezartzen da, 750 euro gehienez, zergaldian partaidetzak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoengatik nahiz haien eskuratzea finantzatzeko kreditu-entitateetan gordetzen diren zenbatekoengatik. Horretarako, ordea, partaidetzak eta gordailuak bost urtez mantendu beharko dira.
    2. Erosten diren partaidetzak Ondarearen gaineko Zergatik salbuesten dira.

    Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsen eta ekoizpen-kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsen partaidetzak salbuetsita daude Ondarearen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargatik.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen Europako epe luzeko inbertsio-funtsak

    Inbertsio-funtsaren izendazioa Inbertsio-funtsaren IFK Entitate kudeatzailea Funts mota Ebazpenaren data Ebazpenaren zenbakia Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena
    FONDO DE INNOVACIÓN FILPE V-95.920.310 Solventis SGIIC Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa. 2018/06/18 14/2018 14/2018 Ebazpena (181 KB)
    TALDE DEUDA ALTERNATIVA FILPE V-95.953.196 TALDE GESTIÓN SGEIC, S.A. Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsak 2019/07/24 19/2019 19/2019 Ebazpena (224 KB)
    BIDEGIÑ I FILPE V-13.919.543 G.I.I.C. FINECO, S.G.I.I.C., S.A.U. Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsak 2023/10/31 567/2023 567/2023 Ebazpena (219 KB)
    FONDO DE INNOVACIÓN II, FILPE V-75.484.600 SOLVENTIS S.G.I.I.C., S.A. Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa. 2024/12/30 1924/2024 1924/2024 Ebazpena (225 KB)

Funtsak

Europako epe luzerako inbertsio-funtsei dagokienez, funtsok finantzaketa iraunkorra ematen dute bai askotariko azpiegitura-proiektuentzat, bai erraz identifika daitekeen eroslerik ez duten kapital- nahiz zor-tresnak jaulkitzen dituzten kotizaziorik gabeko enpresentzat edo kotizatutako enpresa txiki eta ertainentzat, eta, hala eginez, Europar Batasuneko ekonomia erreala finantzatzen eta haren politikak betearazten laguntzen dute.

Informazio gehiago