eu_shafe - eu_shafe

EU SHAFE
EUROPAR PROIEKTUA: EU_SHAFE - Europe Enabling Smart Healthy Age-friendly Enviroments

Bizkaiko Foru Aldundia liderra da, Europa mailan, proiektu honetan: EU_SHAFE: Europe Enabling Smart Healthy Age-friendly Enviroments (Europan ingurune adiskidetsuak, osasungarriak eta inteligenteak ahalbidetuz adinekoentzako). Proiektua Aarhus-en abiarazi zen, Danimarkan, irailaren 23an, eta Interreg Europe programak kofinantzatuta dago.
EU_SHAFE-ren helburua da Europako 7 eskualdetan politikak eta praktikak hobetzea, adinekoentzako ingurune inteligente, osasungarri eta atseginak oinarri dituen ikuspegi integral bat (SHAFE) erabiliz, “ikaste partekatuaren” metodologiaren bitartez. Hauek dira eskualdeak: Coimbra (Portugal), Campania (Italia), Eslovenia erdialdea (Eslovenia), Aarhus (Danimarka), Louth (Irlanda), Hamburgo (Alemania) eta Bizkaia.
Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta, hauek dira proiektuko kideak: Coimbrako Cáritas Diocesana, Regione Campania, Razvojni center Srca Slovenije, d.o.o., Center for Frihedsteknologi - Aarhus Kommune, Oilscoil Teicneolaíochta Baile Átha Cliath, ECHAlliance, Deustuko Unibertsitatea, Frei und Hansestadt Hamburg, Behorde für Gesundheit und Verbraucherschutz eta Louth County Council.
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orri hau: Eu_shafe.Twitterren aukera duzu proiektuari jarraitzeko :hashtag #EU_SHAFE eta Facebook.
Albisteak
-
azaroaren 10(a)
Aldundiak Azpiegiturak sozietateari eskatu dio Getxoko belaunaldien arteko zentroa izango dena eraikitzeko
Gizarte Ekintzako Saila Foru erakundearen gobernu-kontseiluak onartu du Azpiegiturak sozietate publikoari enkargua egitea Getxon mendekotasun-egoeran dauden adinekoen eta gazteen arteko belaunaldien arteko bizikidetza... Aldundiak Azpiegiturak sozietateari eskatu dio Getxoko belaunaldien arteko zentroa izango dena eraikitzeko →
-
azaroaren 4(a)
Aldundiak 33 proposamen jaso ditu EtxeTIC erronkan planteatutako beharrizanetarako konponbideak dituzten 30 erakunderen eskutik
Gizarte Ekintzako Saila Foru erakundeak merkatuari aurretiko kontsulta bat eginda berrikuntzako erosketa publikoko prozesuaren ondorioen txostena argitaratu du. Prozesua otsailean hasi zen eta maila guztietako eragile... Aldundiak 33 proposamen jaso ditu EtxeTIC erronkan planteatutako beharrizanetarako konponbideak dituzten 30 erakunderen eskutik →
-
ekainaren 25(a) Argazkidun albiztea
Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren Osoko Bilkurak aurrez aurreko bilerak egiten ditu berriro
Gizarte Ekintzako Saila Lurraldeko adinekoen partaidetza-organoa Bilboko Euskalduna Jauregian bildu da berriro, aurrez aurre, alarma-egoera amaitu ondoren. Konfinamendu-aldian modu birtualean egin dituzte bilerak. 60... Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren Osoko Bilkurak aurrez aurreko bilerak egiten ditu berriro →