Talde lana

Atal honetan antolaketa nola izango den azaltzen da.

Talde guztietan, lagungarria izango da proposatzen diren jarduera guztiak egitea.

Ondoren, egin duzuen lana gelako besteei azaltzeko, presta ezazue aurkezpena nahi duzuen euskarria erabiliaz (murala, Power Pointa, Prezia, Sitesa…).

1. Taldea

Sektore Publikoa/Sarrera atala eta Iruzur fiskala atala aztertzea da zuen taldeari egokitu zaion lana.

2. Taldea

Sektore Publikoko erakunde bat aztertzea egokitu zaizue, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk aztertzea hain zuzen ere. Sektore Publikoak atalaren barruan Bizkaiko Foru Aldundia aukeratzean aurkituko duzue lan hori egiteko laguntza. Arakatu:

3. Taldea

4. Taldea

Sektore Publikoko erakunde bat aztertzea egokitu zaizue, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk aztertzea hain zuzen ere. Sektore Publikoak atalaren barruan Eusko Jaurlaritza aukeratzean aurkituko duzue lan hori egiteko laguntza. Arakatu:

5. Taldea

6. Taldea

Sektore Publikoko erakunde bat aztertzea egokitu zaizue, Udalak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk aztertzea hain zuzen ere. Sektore Publikoak atalaren barruan Udala aukeratzean aurkituko duzue lan hori egiteko laguntza. Arakatu sail bakoitzak herritarroi eskura jartzen dizkigun zerbitzuak.

7. Taldea

Zuen taldeari zergak zer diren, eta Zeharkako zergak aztertzea egokitu zaio. Horretarako zuen lana honakoa hau izango da:

  • Zergak/Sarrera: zergak eta tasak bereiztea bakoitzaren ezaugarriak adieraziz, ehunekoak duen eraginaren araberako zergen sailkapena eta zerga motaren araberako sailkapena.
  • Zeharkako Zergak, eta bakoitzaren ezaugarriak landuko dituzue.

8. Taldea

Zuen taldeari Zerga zuzenak aztertzea egokitu zaio. Zerga zuzenak zeintzuk diren eta bakoitzaren ezaugarriak landuko dituzue.