Zuzeneko zergak

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)

Zerga mota Zuzena
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak
Oinarri ezargarria

Oinordetzan edo Dohaintzan kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak= Ondasun eta eskubideen balioa erreala kengarriak izan daitezkeen karga, zor eta gastuak kenduta.

Kengarriak izan daitezken gastuei buruzko informazio gehiago Laburpen taulan.

Oinarriaren murrizpenak

Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000 € balio arteko oinordetzek ez dute zerga ordaindu beharrik.

Informazio gehiago Laburpen taulan.

Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriri oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua.
Tarifa edo Tipoa

Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000 €tik gora % 1,5 aplikatuko da.

Dohaintzan ere, ahaidetasun mailaren arabera kalkulatzen da.

Informazio gehiago Laburpen taulan.

Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude.
Ordaindu beharrekoa Kuota bera.

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak izaera subjetkiboa eta zuzena du. Pertsona fisikoak kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak zergapetzen ditu. Ondare gehikuntza hil egin den norbaitengandik etor daiteke (Oinordetza) edo bizirik dagoen norbaitengandik etor daiteke (Dohaintza).

Foru Aldundiak jasotzen du zerga honengatik ordaindutakoa.

Zer zergapetzen du?

Zerga horrek, batik bat, hauek zergapetuko ditu:

  • Herentziaz, legatuz edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
  • Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, dohaintzaz edo kosturik gabe bizirik dauden pertsonen arteko beste edozein negozio juridikoaz.
  • Bizi aseguruen kontratuen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena (poliza sinatu zuena) eta onuraduna pertsona bera ez bada (esaterako, amak poliza sinatzen du eta onuradunak aitak eta alabak dira).

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.

Ekin lanari!