Eusko Jaurlaritza

Sailak - Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jarduera-esparruak eta eginkizunak

  1. Instituzioen arteko, Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak.
  2. Jaurlaritzaren Idazkaritza
  3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  4. Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten administrazio-egitekoak.
  5. Araubide orokorreko elkarteal, fundazioak eta elkargo profesionalak (babeslaritza, erregistroa).
  6. Berrikuntza publikoa, bereziki Administrazio eta gobernu elektronikoak, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta akzio publikoan gobernu ona.
  7. Euskal administrazio publikoen antolaketa eta prozeduraren araubidea.
  8. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala.
  9. Barne-araudia kontrolatzea; lege-garapenaren alorrean jardutea, Euskal Zuzenbide Zibila zaindu, egokitu eta garatzea barne.
  10. Autonomiaren garapen-politika eta, horretarako, sailen jarduna koordinatzea.
  11. Euskadiko Autonomia Estatutua defendatzea.
  12. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen kide anitzeko organo aholku-emaile gorena.
  13. Giza baliabideen politika, kalitatezko eta garapen etengabean dauden zerbitzu publikoetatik eratorritako beharrizanei erantzuteko.
  14. Langile lan-kontratukoen eta funtzionarioen ordezkariekin harremana eta negoziazioa.
  15. Langileen eta zerbitzuen arloko Ikuskaritza Nagusia.
  16. Administrazioaren eraikin eta egoitzei buruzko politika.
  17. Zerbitzuen kudeaketa, artxibo-sistema eta argitalpena.
  18. Informazio-sistemak, telefonía, sareen azpiegitura eta zerbitzuen edo telekomunikazioen sareak.
  19. Saileko gainerako organoei laguntza, saileko arlo guztiei dagozkien gaietan.

Ekin lanari!