Lizitazio elektronikoa

Lizitazio Elektronikorako Plataforma kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzeko eskaintzak eta bestelako agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera ematen duen sistema da, lege-berme guztiak dituena segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari dagokienez.

Plataforma honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak azkartu egiten du barne-kudeaketa, eta erraztu administrazio-izapideak.

Lizitatzaileek hau egin dezakete plataformaren bidez: lizitaziorako dokumentuak aurkeztu, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta jakinarazpenak bitarteko elektronikoak bidez jaso. Horri esker, saihestu egin ditzakete joan-etorriak.

Eskaintzak aurkezteko epea

Eskaintzak eguneko 24 orduetan aurkeztu ahal dira, asteko 7 egunetan. Eskaintzaren aurkezpen-data eta -ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro elektronikoak ematen duen frogagirian ageri direnak izango dira, eta bat etorriko dira eskaintzaren harrera amaitzen den unearekin.

Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidaliz gero, osorik edo bi fasetan bidal daitezke. Hauek dira faseak:

  • 1. fasea. Lehenik eta behin, eskaintzaren sinadura elektronikoa helarazi beharko da, eta, sinadura hori jasotzearekin, egintzat hartuko da eskaintzaren aurkezpena, ondorio guztietarako.

  • 2. fasea. Gero, eskaintza bera bidaliko da, gehienez ere 24 orduko epean. Bigarren igorpen hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza erretiratu egin dela ondorioztatuko da.

    Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute –esate baterako, uste dutelako eskaintzaren neurriagatik arazoak gerta litezkeela transmisioan, sareko konexio-arazoak egon litezkeela, eta abar–, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen bidali behar dute, betiere, beren eskaintzaren hatz-marka digitala (hash). Hala ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzen amaitzeko.

Hatz-marka digitalak (enpresa eskaintzaileak sinatuta) bidea ematen du egiaztatzeko ez dela edukian aldaketarik izan behin lizitatzaileak bere eskaintza bidaltzen duen unetik aurrera.

Ezin bada eskaintza baten edukia eskuratu artxiboa kalteturik dagoelako, lizitatzailearen ordenagailuan automatikoki sortzen den kopia baliatu daiteke, eta egiaztatu eskaintzaren hatz-marka digitala bat datorrela kontratazio-organoak daukanarekin.

Harremana

Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila.

Kontratazio Zerbitzua

Helbidea
Hurtado de Amézaga, 6
(Aiala Kantzilerraren kaleko sarrera)
48008 Bilbo
Tel.:
944 067 786 / 94 608 24 57
Email:
central.contratacion@bizkaia.eus

Lizitazioa plataformaren bidez aurkezteko, elementu hauek behar dira:

  • Interneterako sarbidea duen ordenagailua
  • Nabigatzailea bateragarria
  • Ziurtagiri elektroniko bateragarria

Jarraian, baldintza teknikoek zerrendatzen dira:

  1. Ziurtagiria elektronikoa. Lizitazio Elektronikorako Plataforman sartzeko, nahitaezkoa da lizitatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen duen egiaztagiri elektroniko aitortu edo kualifikatu bat izatea. Kontsultatu BFAk onartutako ziurtagiri elektronikoak.

    Ziurtagiria ez bada zuzen baliozkotzen, baina Bizkaiko Foru Aldundiak onartutakoen artean badago, mesedez, jar zaitez harremanetan euskarri-zerbitzuarekin.

    Enpresa lizitatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak onartutakoen baitan jasotzen ez den ziurtagiri bat baldin badauka, behar besteko aurrerapenarekin jarri beharko da harremanetan laguntzaile teknikoekin (eskaintzak aurkezteko epemuga gisa ezarritako data baino astebete lehenago, gutxienez), ziurtagiri horren autentifikazio protokoloa kudatu ahal izan dezan Izenpe S.A. ziurtapen enpresak.

  2. Nabigatzailean gaituta egon behar dira cookieak eta JavaScript.

  3. Nabigatzailea bateragarriak

    • Google Chrome, azken bertsio egonkorra
    • Microsoft Internet Explorer, 7 edo goragoko bertsio bat
    • Mozilla Firefox, azken bertsio egonkorra
    • Apple Safari, azken bertsio egonkorra
  4. Desgaitu egin behar da pop-up leihoen blokeoa nabigatzailean. Kontuan hartu pop-up leihoen blokeatzaile bat baino gehiago izan dezakezula.

  5. Ordenagailua

    • Diskoan espazio librea izan behar da, eskaintza osatzen duten fitxategiaren tamaina baino lau aldiz handiagoa, gutxi gorabehera.
    • 1 Ghz-ko edo gehiagoko prozesadorea.
    • 512 Mb-ko edo gehiagoko memoria.
  6. Banda zabaleko konexioa, aurkeztu beharreko dokumentazioaren bolumenaren arabera.

  7. Eskaintzak aurkezteko aplikazioa deskargatu behar da. Lizitazioak elektronikoki aurkeztu ahal izateko, lehenik eta behin, eskaintzak aurkezteko aplikazioa deskargatu behar da. Aplikazio hori zure ordenagailuan instalatuta geratuko da, eta zuzeneko atzipeneko ikonoan sakatuta zabaldu ahal izango da.

    Aplikazio horren bidez, Internetera konektatu gabe aurkeztu ahal izango dituzu eskaintzak, eta aldaketak gorde ahal izango dituzu, elektronikoki aurkeztu arte.

Eskaintza elektroniko batean eransten den fitxategi bakoitzak 75 MB izan ditzake eta eskaintza guztia 200 MB gehienez ere.

Plataformak ez du ezartzen mugarik eskaintzari erantsi ahal zaizkion artxibo-kopuruari dagokionez.

Hona zein formatu onartzen diren eskaintza bati erantsitako dokumentuak aurkezteko:

.doc | .docx:
Microsoft Word-eko jatorrizko testu-formatuak.
.xls | .xlsx:
Microsoft Excel-eko kalkulu-orrien jatorrizko formatuak.
.ppt |.pptx:
Microsoft PowerPoint-eko jatorrizko aurkezpen-formatua.
.rtf:
Testu-formatu estandarra.
.sxw:
Star Office-eko jatorrizko testu-formatua.
.abw:
Abiword-eko jatorrizko testu-formatua.
.pdf:
Adobe Acrobat-eko jatorrizko dokumentu-formatua.
.jpg:
Formatu grafikoa.
.bmp:
Microsoft Windows-eko jatorrizko formatu grafikoa.
.tiff | .tif:
Formatu grafikoa.
.odt:
OpentDocument testu-formatua.
.ods:
OpentDocument kalkulu-orrien formatua.
.odp:
OpentDocument aurkezpen-formatua.
.odi:
OpentDocument irudi-formatua.
.zip:
Winzip-eko jatorrizko trinkotze-formatua, Microsoft Windows-ek onartua.
.dwg:
AutoCAD-eko marrazketa-formatua.

Oharrak:

  • Aukera gisa, beste formatu batzuetako artxiboak eransteko, artxibo trinkotu batean bil daitezke (ZIP).

  • Lizitatzaileen ardura da eskaintzak birusik gabe bidaltzea. Hala ere, artxibo batek birusa izateak, berez, ez du esan nahi eskaintza baztertua izatea, baldin eta haren edukia eskuratzeko modua bada.

    Kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratazio Mahaiak hartuko du horren gaineko erabakia.

Probako espediente hauek EZ daude kontratazio-espediente jakin bati lotuta. Probako lizitazio batzuk dira, erabiltzeko libre daudenak, sistema erabiltzen ohitu ahal izateko.

Espediente horietako bakoitzean erakusten den informazioa bat dator ingurune errealean ikusiko den informazioarekin, lotutako dokumentazioa atalean agertzen dena izan ezik.

Lotutako dokumentazioa atalean aipatzen den dokumentazioa da, hain zuzen, espediente errealetan klausula administratibo berezien agirietan jasotzen dena.

ESKAINTZAK BEHAR BEZALA PRESTATZEKO GOMENDIOAK

Eskaintza aurkezten duzuenean akatsik gerta ez dadin ziurtatu honako hauek:

Aplikazioa instalatu eta exekutatu bitartean:

  1. Eskaintza konfiguratzen duen erabiltzaileak eskaintzak aurkezteko programa exekutatzeko baimen nahikoak izatea ekipoan.
  2. Ekipoko ordua ez da 5 minutu baino gehiago aurreratuta edo atzeratuta egongo eskaintza konfiguratu bitartean.
  3. Interneterako konexioak funtzionatu egiten duela.
  4. Javaren azken bertsioa instalatuta edukitzea (eta bertsio bakarra instalatuta). Instalatu www.java.com webgunetik eta berrikusi Javaren kontrol-paneletik.
  5. Eskaintzak aurkezteko programaren azken bertsioa deskargatuta eta instalatuta izatea. Erakundearen lizitatzailearen ataritik deskargatu.
  6. Instalatuta bertsio bakarra izatea. Horretarako aldez aurretik gaur egun instalatuta dagoen/dauden bertsioak ezabatu behar dira Javaren kontrol-paneletik, aldi baterako fitxategiak ezabatuz.
  7. .jnlp eskaintzak aurkezteko programa elkartzea eta irekitzea JAVA™ Web Launcher programarekin.
  8. .eic eskaintzaren artxiboa elkartzea eta irekitzea JAVA™ Web Start Launcher programarekin.
  9. Firewall/proxyak aplikazioa botere esleitzailearen zerbitzariarekin konektatzea ahalbidetzen du.
  10. Antibirusak aukera ematen du eskaintzak aurkezteko aplikazioa behar bezala instalatzeko eta funtzionatzeko. Behar izanez gero, desaktibatu ezazu behar beste denbora instalatu bitartean.
  11. Erabili beharreko ziurtagiria eguneratuta egotea.
  12. Ziurtagiria ekipoari konektatuta egotea eskaintza konfiguratzeko unean.

Eskaintza konfiguratzen den bitartean:

  1. Eskaintzaren konfigurazioan, hautatutako identifikazio-dokumentu motak (IFZ, NAN, AIZ, Beste batzuk) bat etorri behar du erabili beharreko dokumentu motarekin.
  2. IFZ, NAN, IFK edo AIZren informazioa letra larriz eman behar da, punturik, marrarik edo bereizteko tarterik gabe.
  3. ABEEaren izen sozialaren edo izenaren luzera 150 karaktere baino gehiagokoa ez izatea.
  4. Ordezkari sinatzaile bakarra sartzea eskaintzan, eta hori eskaintza sinatzeko erabiliko den ziurtagiria duena izatea.
  5. Ziurtagiria hautatzeko leihoan, sakatu beti ziurtagiria aukeratu eta ziurtatu zuzena dela (nahiz eta check berdea aktibatuta egon).
  6. Eskaintza konfiguratzea, eskaintza konfiguratuko den tokiko ekipoan beharrezko dokumentazioa kopiatuta (ez erabili dokumentazioa sareko karpetetatik).
  7. Sartu beharreko dokumentazioa dagoen karpeten ibilbidea luzeegia ez izatea.
  8. Eskaintzan sartu beharreko dokumentuen izenak luzeegiak ez izatea.
  9. Dokumentu/artxibo bakoitzaren tamaina 75 MB baino handiagoa ez izatea.
  10. Eskaintza osoaren tamaina 200 MB baino handiagoa ez izatea.
  11. Eskaintza zuhurtziazko tarte luzearekin eta aste barruan bidaltzea, akatsik balego eta zerbitzu teknikoaren esku-hartzea beharrezkoa balitz ere.
  12. Eskaintza aurkeztean akatsik izanez gero, bidali mezu elektroniko bat erakundeak adierazitako helbidera, eskaintzaren aztarna transkribatuta, eskaintzak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.
  13. Beste edozein akats gertatu edo zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan lizitatzen ari zaren erakundearen euskarri teknikoarekin.
  • DESKARGATU PDF