Berriak
2023(e)ko azaroaren 23(a) 12:10
Bizkaiko Foru Aldundiak 123 hektarea mendi basoberritu ditu 2022an eta 2023an, espezie autoktonoetako 100.000 zuhaitzekin
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Ekimenak Europaren babesa jaso du, Batasunak baterako finantzaketa eskaintzen baitu Haritza izeneko proiektuan aurreikusitako birpopulatzeak eta natura lehengoratzeko lanak egiteko. Orain arte, 3,15 milioi euro inbertitu dira egitasmo horretan. Bi urte hauetan landatutako 100.000 aleetatik, 73.000 haritz autoktonoak izan dira, eta gainerakoak, berriz, lizarrak, gereziondoak, elorri zuriak, gaztainondoak, urkiak, pagoak edo astigarrak. Nahiz eta 123 hektarea basoberritu diren bertako zuhaitzekin, guztira 550 hektarea eskuratu ditu Foru Aldundiak 2021. urtearen erdialditik hona halako espezieen baso-azalera handitzeko asmoz. Horren bitartez, oreka lortu nahi da, modu jasangarri batean, espazio naturalen kontserbazioaren eta basogintza-sektorearen jarduera ekonomikoaren garapenaren artean.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Haritza izeneko proiektuaren barruan, 123 mendi hektarea basoberritu ditu espezie autoktonoetako 100.000 zuhaitzekin, 2022ko eta 2023ko kanpainetan. Ekimen horrek Europaren babesa du, Batasunak landaketon eta natura lehengoratzeko lanon % 40 finantzatzen baitu, Feder Programaren bitartez.
Bizkaiko zenbait udalerrietako lurretan egin dira landaketak: Arrieta, Alonsotegi, Barakaldo, Mallabia, Busturia, Gueñes, Mendata, Iurreta eta Zeberion. 2021eko erdialdetik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat lur erosi dizkie partikularrei, eta haietariko batzuetan egin dira basoberritzeak. Ordutik hona, hogei erosketa egin dira, eta, guztira, 550 hektareako azalera bat erosi du Aldundiak, 3,20 milioi euroko inbertsioa eginik, bertako hostozabal-espezieak landatzeko asmoz.
Orain arte landatutako ale guztietatik, 73.000 zuhaitz bertako haritzak izan dira, eta gainerakoak hariztietan izaten diren bestelako espezieak, hala nola lizarrak, gereziondoak, elorriak, gaztainondoak, urkiak, pagoak edo astigarrak.
Orain arte, 3,15 milioi euroko inbertsioa egin da basoberritzeetan eta natura lehengoratzeko lanetan, eta Feder Programaren laguntzarekin batera finantzatu dira. Hogeita hamar bat baso-langile kontratatu dira lanotarako.
Datozen urteetan, handitu egingo da inbertsio hori, proiektuaren barruan erositako partzela guztietan baso autoktono berriak landatzen jarraitzeko.
Bizkaiko zenbait eskualdetan erosi dira partzelak, horrela orekaturik gera dadin baso autoktonoen banaketa lurralde osoan zehar. Hala, bada, dagoeneko basoberritzeak egin diren udalerrietan erositakoez gainera, beste lur batzuk erosi dira Diman, Etxebarrian, Gordexolan, Markina-Xemeinen, Munitibarren eta Zallan.
Partikularrei lurrak erosi eta ondoren espezie autoktonoekin basoberritzeaz gainera, Bizkaiko Foru Aldundia beste ekimen batzuk egiten ari da, aldi berean, gure lurraldeko basoak eraldatzeko. Esate baterako, espezie autoktonoekin basoberritzen dira foru-titulartasuneko mendiak, luzamendu edo moratoria bat ezarri da eukaliptoaren hedapena geldiarazteko, eta erabat aldatuko da Mendiei buruzko Foru Araua. Izan ere, Aldundia arau hori aldatzeko lanetan dabil araua egungo errealitatera egokitzeko, hala nola banda marroiaren ondorioz sorturiko egoeretara eta gizarteak halako naturaguneen kontserbazioaz duen sentsibilitatera.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...