2023(e)ko otsailaren 16(a) 11:31

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko eskola-kirol eskaintza osoa biltzen duen aplikazio bat atera du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK eta ASFEDEBIrekin lankidetzan, ‘Bizkaia Eskola Kirola’ izeneko aplikazioa aurkeztu du; izen bereko foru-programan parte hartzen duten familiekin zuzeneko komunikazio-kanal bat ezartzen duen aplikazio horren bidez, lehiaketak kudeatzea errazagoa izango da eskola-kirolaren jarraitzaile guztientzat

Carlos Sergio, Alberto Serrano, Nora Sarasola eta Lorea Bilbao

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Lorea Bilbaok, gaur goizean aurkeztu du ‘Bizkaia Eskola Kirola’ aplikazio berria, zeina topaleku birtual gisa sortu baita, izen bereko programaren kudeaketa errazteko. Aplikazio honek Bizkaiko eskola-kirolarien senideak jartzen ditu erdigunean eta, hilabete gutxi batzuk barru, Eskola Kiroleko teknikarien profiletan ere jarriko du arreta. Aurkezpenean Alberto Serrano ASFEDEBIko presidentea eta Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendaria ere izan dira.

Lorea Bilbaok azpimarratu duenez, aplikazio honi esker aurrerapauso bat eman dugu familiei zuzendutako kirolaren kudeaketan; halaber, tresna berritzaile honek balio erantsia ekarriko die eskola-kirolaren programa garatzen duten Bizkaiko kirol-federazioei.

Aplikazioa bi eremu handitan egituratuta dago: lehiaketak eta Eskola-kirolari buruzko informazioa. Alde batetik, eskola-kiroleko lehiaketa guztiei buruzko informazioa ematen da: tokia, ordua, egutegiak, kirol-espazioetara iristeko jarraibideak, lehiaketen emaitzak, kirol bakoitzaren sare sozialetarako sarbidea... Hori guztia modu integratu batean eskaintzen da, hau da, kirol-jarduera bat baino gehiago jarraitzen dutenek lehiaketa-ekitaldi guztiak egutegi bakar batean izango dituzte eskura, eta, besteak beste, aukera izango dute informazioa partekatzeko eta egutegian ekitaldiak gehitzeko.

Egutegiak integratu ahal izateko, programa informatikoak armonizatu eta sinkronizatzeko lana egin da; era berean, lehiaketa-jardueretan parte hartzen duten Bizkaiko kirol-federazioen lana ere ezinbestekoa izan da. Lan horri esker, Aldundiak aurrera egin ahal izan du eskola-kirolean inplikatutako eragileen kudeaketa errazteko garapen teknologiko honetan.

Aplikazio honek eskainiko duen beste funtzionaltasun-eremu bat Eskola-kirolaren informazioa dugu; eremu horretan eskainitako funtzionaltasunen artean, eskola-kirolaren mapa nabarmentzekoa da. Horri esker, erabiltzaileek eskura izango dituzte eskola-kirolaren diziplina eta modalitate guztien kokapena, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta errazagoa izango da kirol jakin bat praktikatzeko tokia eta erakundeak bilatzea.  Esparru horretan, informazio eta jakinarazpen interesgarriak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, jardunaldiak bertan behera uzteari buruzkoak eta Eskola Kirola programarekin zerikusia duten beste kontu batzuei buruzkoak; gainera gurasoentzako eskola-kirolaren gakoei buruzko prestakuntza-pilula kontsultatu ahal izango da.

Hala, aplikazio hau, hasiera batean, lehiaketa-jardueretan parte hartzen duten Bizkaiko 38.000 eskola-kirolarien senideei eta jarraitzaileei zuzenduta dago.

Aldundiaren eta Bizkaiko kirol-federazioen arteko lanaz eta koordinazioaz gain, aplikazio honek BBKren laguntza jaso du, eta Aldundiak eskerrak eman nahi dizkio proiektu honetan parte hartzeagatik.

Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak, azpimarratu duenez, ekimen berri hau babestuz, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideez baliatu nahi dugu gure lurraldeko kirol-esparruan digitalizazioa sustatuz, berrikuntza ekarriz, pertsonekiko elkarreragina hobetuz eta kirola garatzen lagunduz.

Era berean, Alberto Serranok, ASFEDEBIko presidenteak, bere esker ona adierazi du eta positibotzat jo du ekimena. App hau oso tresna erabilgarria izango da gure lurraldean eskola-kirolean egiten den lan handia aita-amei, klubei, teknikariei eta, oro har, Bizkaiko gizarte osoari helarazteko.

Aplikazioa doan deskarga daiteke Play Store-n (Android) eta App Store-n (iOS). Oso intuitiboa da eta zuzeneko komunikazio-kanal bat sortzen du familiekin.

Eskola-kirolaren helburua da eskolako ikasleen artean kirol-eskaintza sustatzea, erraztea, antolatzea eta arautzea, modu horretan, kirol-ohitura sortzeko, ikasleen artean kirola egiteko aukera desberdinak asetzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...