2023(e)ko otsailaren 11(a) 12:00

Bizkaiko baso-suteak itzaltzeko dispositiboak “Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduaren” saria irabazi du

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen hau Baso Zerbitzuko teknikariek, basozainek, Basalan foru enpresa publikoko langileek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek jaso dute; saria 112 Zenbakiaren Europako Eguna ospatzearekin bat eman da.

Elixabete Etxanobe, Amaia Antxustegi eta Josu Erkoreka dispotiboen ordezkariekin

Baso Zerbitzuko teknikariek, basozainek, Basalan foru enpresa publikoko langileek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek "Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduaren" sarietako bat jaso dute. Sari horiek gaur eman ditu Eusko  Jaurlaritzak, 112 Zenbakiko Europako Eguna ospatzearekin bat. Saria Arabako, Gipuzkoako eta Arabako  Baso eta Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko suhiltzaileen zerbitzuekin partekatzen da  eta EAEko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuek iaz Nafarroan eta Euskadin gertatu ziren baso-suteak itzaltzeko lanetan egindako lana aintzatesten du.

Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eta Amaia Antxustegi Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian  otsailaren 11n egindako ekitaldian izan dira.

Eusko Jaurlaritzak 2017an sortu zituen larrialdietako eta babes zibileko sariak, ohorezko izaera hutsa dute eta  euren  helburua  esku hartzeko zerbitzu guztietako langileek egiten dituzten jarduketa azpimarragarriak  eta, era berean, arrisku larriko, hondamendiko eta lazeria publikoko egoeretan herritarrak eta haien ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko lanetan zerbitzu hauek duten inplikazioa eta eskaintzen duten laguntza jendaurrean aitortzea da.

Nafarroako baso-suteetan parte hartzea

Bizkaiko efektiboek bat egin zuten ekainaren 19ko, igandea, lehen orduetatik hedatu zen  sute-oldea itzaltzeko lanekin. Sute horiek Nafarroako Foru Komunitateko hainbat tokitan gertatu ziren eta 15.000 hektarea inguru erre ziren baso-masaren (12.700 ha) eta laboreen (2.300 ha) artean, eta 700 pertsona baino gehiago atera behar izan zituzten leku horietatik.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez Basalan enpresako hiru talde (36 pertsona), Baso Zerbitzuko bi teknikari eta Prebentzio, Suteen Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 41 kide joan ziren Nafarroara. Lan horiek burutzeko ponpa ama astun bat, baso-ponpa astun bat, zisterna astun bat, lur orotako hiru ibilgailu eta erremintak eramateko 3 pickup mobilizatu ziren.

Baso-suteak Bizkaian

Urriaren 23an, 24an eta 25ean Foru Aldundiko sua itzaltzeko zerbitzuek gogor egin behar izan zioten aurre Balmasedako eta Zallako lurretan piztutako suari, Bizkaian duela hiru hamarkada baino gehiagotik izan den handiena izan zena  eta 498,50 hektarea kaltetu zituena. Sua itzaltzeko lanak hiru egunez luzatu ziren eta ehun langile baino gehiagok (Baso Zerbitzuko teknikariak, basozainak, Basalan foru enpresa publikoko langileak eta Suhiltzaile Zerbitzuko kideak) eta hogeita hamar bat ibilgailuk parte hartu zuten. Aste horretan bertan, urriaren 28an, Berangon, Zugaztietan eta Sondikan aldi berean piztu ziren suteei ere aurre egin zieten.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...