2022(e)ko abenduaren 02(a) 14:04

Hiri iraunkorrak eta tokiko ikuspegia, Bizkaiko Enplegu Planaren garapenaren gakoak

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Teresa Laespada.

Laespada: "Zainketak ere enplegu-aukera dira”

Bizkaiko Enplegurako Lurralde Batzordeak laugarren bilkura egin du gaur, hiri jasangarriak eta tokiko enplegua ardatz hartuta, Bizkaiko 2022-23 Enplegu Plana garatzeko gako gisa.

Portugaleten egindako topaketan, batzorde horren bileran Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatua izan da, baita Las Rozaseko (José de la Uz Pardos), Portugaleteko (Mikel Torres) eta Ermuko (Juan Carlos Abascal) alkateak eta enplegu-politikekin lotutako erakundeetako ordezkariak ere.

Laespada diputatuak adierazi du beharrezkoa dela belaunaldien arteko itun bat egitea, pertsonak zaintzeko eredu berriak jorratzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia aintzat hartuta, eta horrek enpleguan ere aukerak irekitzen dituela.

Trantsizio berde-energetikoak eta digitalak eta teknologikoak ere zerikusi handia dute hiri abegikorren eraikuntzarekin. Hiri horiek lehentasuna emango diote pertsonen zaintzari, teknologiak, adimen artistikoak eta big datak ematen dizkiguten aukerak baliatuta, eta, aldi berean, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak izango dira, baina baita gizarteratzeari dagokionez ere, azpimarratu du Laespada andreak.

Topaketan Victor Viuñuales Edo soziologo eta ECODEXeko presidente eta munduko itunaren Espainiako Sareko presidenteordea ere izan da. Era berean, Susana González Rómulo Bizkaiko Enplegu zuzendariak mahai-inguru bat moderatu du. Bertan, iraunkortasunaren esparruko enplegu-programei buruzko tokiko esperientziak eztabaidatu dira. Mahai-inguru horretako partaideak honakoak izan dira: Francisco Gutiérrez Marchena Sant Boiko Udaleko Alkatetza Kabineteko burua (IGUALSSON programa), Ana Herrera González Las Rozas Innovako Enpresa Garapen eta Ekintzailetzako zuzendariak (Enplegu teknologikoa bultzatzeko enpresa-ekosistema), Javier Allende Aretxabala Zallako Udaleko Ekonomia Sustapeneko teknikaria (Zallalan Programa) eta Rosalía Herrera Yuste Ermuko Udaleko zuzendari nagusiak (ProgramaTU). Jardunaldiaren ondorioak Prospektikerren ardurapekoak izan dira.


Argazkiak


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...