2022(e)ko abenduaren 01(a) 10:11

Euskalduna Bilbaok Gabonenak 2022 aurkeztuko du Gabonetarako kultur programazio guztiarekin

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Lorea Bilbao eta Nerea Lupardo Euskaldunako Gabonetako programazioaren parte-hartzaileekin

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Nerea Lupardo Euskalduna Bilbaoko zuzendariak ‘Gabonenak 2022’ programa aurkeztu dute gaur goizean.

Euskalduna Bilbaok abenduaren 9tik urtarrilaren 14ra arte programazio erakargarria eskainiko du pertsona guztientzat. 32 kultura- eta aisialdi-ekitaldik osatzen dute Euskalduna Bilbaoren Gabonetarako eskaintza. Jarduerak hainbat gunetan egingo dira: Auditoriumean, Erakusketen Hallean, 0B aretoan, lakuan eta kanpoko basoan.

Familia ikuskizunak, musika, balleta, magia, antzerkia, erakusketak eta zinema, besteak beste, Euskalduna Bilbaok hartuko dituen kultur jardueren katalogoa biltzen dute. 25 ikuskizun, 33 emanaldi; 2 erakusketa; neguko solstizioari eskainitako jaialdi bat baso metalikoan, eta bi kontzertu-jardunaldi, aintziran bela bataiatzeko bi egunekin batera.

Lorea Bilbao diputatuak nabarmendu duenez, Bizkaiko Foru aldundiaren zeregin nagusietariko bat kultura indartzea eta sendotzea da, baita haren kontsumo ohiturak bultzatzen jarraitzea be; eta hori holan izanda, ezinbestekotzat jo dogu Gabonak Euskalduna 2022 programak be helburu hori indartzen laguntzea; izan be, kultur eskaintza erakargarria, lehen mailako ekipamenduan antolatzeak ekarri daike beragaz, seguru naz, kultura kontsumoa indartzea, ohiko bihurtzea.

‘GABONENAK 2022’ programan, Esther Pizarroren arte irudikorra nabarmentzen da; Eric Surmenian-en eta Santi Ibarretxeren `Primital’ kontzertuak ‘; neguko solstizioari eskainitako festa metalezko basoan; Elixabete Mendiberen erakusketa bere Frida Kahloren erretratuekin; haurrentzako antzerkia euskaraz, ‘Jon Beldurgabea’ lanarekin; Jon Plazaola Auditoriumeko eszenatokian, ‘Irabazi’ euskarazko komediarekin; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain euskal labeleko interpretazio-duelu nabarmenean, ‘Zoaz Pake Santuan´ komediarekin; ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ txikientzat pentsatua eta erabateko bokazio inklusiboa duen antzezlan inmersiboa, aniztasun funtzionalari estaldura ematen dion QR kode bati esker; magia eta ilusionismoa euskaraz ‘Tor Magoa’-rekin; ‘Go!azen’-en bederatzigarren denboraldiko kontzertua, ez dago esan beharrik EiTBren seriea fenomeno bilakatu dela; Borja Nisoren pianoa, jendeak, aurrez, esperientzia aukeratzen duen emanaldian, bi kartazalen bidez: gorria edo urdina…

Programazio osoa Euskalduna Bilbaoren webgunean eskuragarri dago. Gainera, sarrerak 47.000 inguru, dagoeneko salgai daude www.euskalduna.eus webgunean, Euskalduna Bilbaoko leihatiletan eta Kutxabank kutxazainetan.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...