2022(e)ko azaroaren 20(a) 13:00

Foru Ogasunak fakturak eta Batuzen erabilera zuzena kontrolatzeko kanpaina egin du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bihartik aurrera egingo da ostalaritzako, merkataritzako eta zerbitzuetako establezimenduetan, kontsumitzaileari baliozko fakturak ematen zaizkiola egiaztatzeko. Batuzi atxikitako establezimenduen kasuan, aldi berean fakturazio-sistemaren funtzionamendu egokia aztertuko da.

Bizkaiko Foru Ogasunak lurralde osoko establezimenduetan fakturak entregatzeko kontrol-kanpaina egingo du datorren astelehenetik aurrera. Kanpaina honen helburua merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek azken kontsumitzaileari tiketa edo faktura emateko betebeharra betetzen duten egiaztatzea da. Era berean, Batuzi atxikitako enpresa eta profesionalen kasuan, jaulkitzen den tiketa eta erabilitako softwarea sistema horren baldintzetara egokitzen direla aztertuko da.

Enpresek eta profesionalek faktura edo tiketa eman behar diete erosketa bat egiten duten edo zerbitzu bat ordaintzen duten pertsona guztiei. Faktura edo tiket horretan sartu behar dira establezimendu jaulkitzailearen IFZ, izena, faktura-zenbakia, data, egindako eragiketa, BEZ mota eta azken prezioa. Batuz sistemarekin jaulkitako fakturek, gainera, TicketBai kode bat eta QR kode bat dituzte, azken bezeroari aukera ematen diona faktura hori Ogasunari behar bezala aitortu zaiola egiaztatzeko.

Faktura behar bezala ez jaulkitzea edo kontsumitzaileari faktura ez ematea iruzurrezko jokabidea da, diru-sarrerak ezkutatuz jarduera ekonomikoen zerga-oinarria murrizteko behin eta berriz erabiltzen dena, eta 600 eurorainoko zehapena jasotzen du.

Batuz

Jarduera ekonomikoen kontrol integrala egiten duen Batuz sistema jarduera ekonomikoen zerga-oinarriak urratzearen aurkakoa da. 2022ko urtarrilaren 1ean jarri zen martxan borondatez, eta gaur egun 11.747 pertsona fisikok eta juridikok ezarri dute; 7.059 autonomok eta 4.688 enpresak automatikoki jakinarazten dizkiote Foru Ogasunari euren eragiketa ekonomiko guztiak. Orain arte Foru Ogasunak autonomoek eta tamaina eta sektore ekonomiko guztietako enpresek egindako 121 milioi erosketa eta salmentei buruzko informazioa jaso du Batuzen bitartez.

Batuz sistema borondatezko aldian betetzea (2022ko eta 2023ko ekitaldietan) konpentsazio batekin sustatzen da, PFEZan eta Sozietateen gaineko Zergan; konpentsazio horren bidez enpresek eta profesionalek % 15eraino murrizten dute euren jardueraren etekin garbia. Era berean, euren fakturazio-sistemak sistema berrira egokitzeko egin dituzten gastuen % 30eko kenkaria aplikatzen da zergaren kuotan.

Borondatezko ezarpen-aldia amaituta Batuz nahitaezkoa izango da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona guztientzat.


 

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...