2022(e)ko azaroaren 18(a) 10:30

Azken 25 urteetan 2.000 adingabek baino gehiagok euren bizitzaren historia eraiki ahal izan dute Bizkaiko familietan

Gizarte Ekintzako Saila

Harrera horiek posible izan dira dozenaka familiaren ahaleginari eta elkartasunari esker, urte horietan guztietan aukera hori eman baitiete hainbeste haur eta neraberi, larrialdiko, aldi baterako edo etengabeko modalitateetan, eta, orain, baita lehen harrera espezializatua dagoeneko formalizatuta dagoenean ere. Bizkaiko Foru Aldundiak 1997an jarri zuen abian Familia Harrerako programa. Programa honetan laguntza profesional espezializatuago baten aldeko apustua egin zuen, esku-hartze orokorreko ereduaren bidez hala familia harreragileek nola adingabeek eta haien jatorrizko familiek jasotzen duten arretaren kalitatean oinarrituta. Bizkaiak familia harrera ezagutzeko eta horretan sakontzeko deia egiten dio gizarteari, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako babes-neurririk baliotsuena baita.

Familia Harrerako Foru Programak 25 urte bete ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak Familia Harrerako Foru Programak 25 urte bete dituela ospatu du eta horretarako familia harreragileak, harrera-familietan bizi izan ziren gazteak eta jatorrizko familiekin bizi ezin izan zuten edo bizi ezin duten haur eta nerabeen bizitzetan inplikatutako familia biologiko eta profesionalen testigantzak bildu ditu. Esperientziak eta testigantzak partekatzeko topagune batez gain, jardunaldian Jesús Palacios Gonzálezek, Sevillako Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna eta familia-harreran, adingabeen babesean eta familiaren arloan esku-hartzean aditua denak parte hartu du.

Bilboko Euskalduna Jauregian egin den topaketan Bizkaiko Psikologia, Gizarte Lan eta Gizarte Hezkuntza elkargo profesionalen eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako ordezkariak egon dira, adibidez Agintzari, Apnabi, Gorabide eta Peñascal, euren  zuzeneko inplikazioarekin Bizkaian harreraren familia are handiagoa egiten laguntzen ari diren erakunde aliatuak.

Gizarte Ekintzako diputatuak, Sergio Murillok, babesgabetasun-egoeran dagoen adingabe batentzat etorkizun hobearen eraikuntzan zuzenean inplikatuta dauden familia eta profesional guztien konpromisoa eta dedikazioa eskertu ditu, eta adierazi du familia harrera dela, zalantzarik gabe, babes-neurririk baliotsuena, adingabeei euren iragana ulertzen, oraina hobetzen eta etorkizun hobearen alternatiba eskaintzen dielako.

25 urte hauetan 2.000 harrera baino gehiago egin dira, eta euren ahaleginarekin eta elkartasunarekin hainbeste haur eta neraberi aukera hori eman dieten familiei esker egin ahal izan dira. Funtsezkoak izan zarete eta zarete. Zorte handia dugu denbora guzti honetan zuen etxeko ateak ireki eta beste bat bezala hartzeko zuen familiak zabaldu dituzuelako. 2.000 aukera baino gehiago, adingabe baten bizitzaren historia aldatzen lagundu dutenak. Altxorra zarete Aldundiarentzat eta Bizkaiko eredurik onena, azpimarratu du Sergio Murillok.

Bizkaiak pertsona edo harrera familia gehiago behar ditu

309 adingabe bizi dira gaur egun Bizkaian familietan hartuta. 173 familia zabalean (aitona-amonekin eta osaba-izebekin batez ere) eta gainerakoak, 136, beste familia batzuetan.

Bizkaiak etengabe behar ditu pertsonak edo familiak adin guztietako adingabeentzako harreretarako eta dauden lau modalitateetako edozeinetarako: larrialdikoak, aldi baterakoak, iraunkorrak eta espezializatuak. Azken kasu horretarako, dedikazio bereziaz gain, harrera-familiako kideren batek berariazko prestakuntza eta esperientzia profesionala izan behar ditu hezkuntzaren, osasunaren edo gizarte-zerbitzuen esparruan harrera-familia espezializatu izan ahal izateko. Ildo horretatik, Gizarte Ekintzako diputatuak berretsi egin du modalitate horretako lehen harrera, berriena, eta aurreratu du beste bi familia ari direla prestakuntza-aldia egiten.

Familia harreragileen sarean parte hartu nahi dutenek balorazio- eta prestakuntza-prozesua igaro behar dute. Une oro Gizarte Ekintza Saileko diziplina anitzeko talde baten laguntza integrala jasoko dute, urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan funtzionatzen duena. 2022an 34 familia berrik hasi dute familia harrerako prestakuntza-prozesua Bizkaian, eta 23 familia harrera berri formalizatu dira.

Lehentasunezko babes-neurria Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak 1997an Familia Harrerako programa jarri zuen abian. Programa honetan  laguntza profesional espezializatuago baten aldeko apustua egin zuen, esku-hartze orokorreko ereduaren bidez hala familia harreragileek nola adingabeek eta haien jatorrizko familiek jasotzen duten arretaren kalitatean oinarrituta.

Familia harrera babes-neurria da, gurasoekin bizi ezin diren haur eta nerabeei aukera ematen diena behar den denboran etxe alternatibo batean garatzeko, garapen biopsikosozial osoa bermatuz. Esperientziaren arabera, laguntza profesional espezializatu batek, inplikatutako pertsonen parte-hartze aktiboarekin batera, haurren eta nerabeen bilakaera pertsonal eta sozial ona bideratzen du, ondoren helduaroan integratzeko.

Harrerak familia egonkor, bero, normalizatu eta egokia ematen die adingabeei, hezkuntza-jarraibide argiekin, eta adingabeek lotura berriak sor ditzaten, maila fisiko eta emozionalean hobetu dezaten, familia-eredu egokia ezagutu dezaten eta euren nortasuna eta gurasoekiko harremana mantendu dezaten laguntzen die, itzulera posible den kasuetan itzulera-prozesua lagunduz.

Nola izan harrera familia?

Harrera familia bihurtzeko asmoa duten pertsonek edo familiek familia harrera zer den azaltzen duen foru webgune espezifikoa kontsulta dezakete, hau da, besteak beste harreran hartzen diren umeentzat, adingabe horien jatorrizko familiarentzat eta harrera familiarentzat zer inplikatzen duen, zeintzuk diren familia harrerako modalitateak edo prozesua nolakoa den.

Hau guztia webgune honetan kontsulta daiteke: www.bizkaia.eus/acogimiento.

Halaber, harremanetan jar zaitezkete posta elektroniko bat bidaliz acogimientofamiliar@bizkaia.eus helbidera edo informazioa eska dezakezue 944 470 737telefonora deituz.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...