Berriak
2022(e)ko azaroaren 11(a) 10:30
Ekonomia Sustatzeko Saileko aurrekontuek enpresen eraldaketarako eta trantsizio handietarako babesa indartzen dute Bizkaian
Ekonomia Sustatzeko Saila
Aurrekontuko 10 eurotik 7,5 Bizkaiko enpresen eta pertsona ekintzaileen 1.000 proiektu baino gehiago laguntzeko dirulaguntza eta programetara bideratzen dira. % 56, 31,5 milioi euro guztira, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.
Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, 2023rako 79.812.000 euroko zenbatekoa duten kontuak aurkeztu ditu. Kontu hauek jarduketa-gune bikoitzari eusten diote, koiuntura ekonomikoaren ondorioei erantzuten jarraitzeko eta Bizkaiko enpresen eraldaketa bultzatzeko eta trantsizio handietarantz aurrera egiteko ahaleginak areagotzeko.
Aurrekontu hauek apustu argia egiten dute lurralde gisa ekin behar diogun enpresa-eraldaketa bizkortzeko, lurralde-oreka sustatuz eta digitalizazioa eta iraunkortasuna garapen-palanka nagusiak izanik, ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea edo enpresen eta eragileen arteko lankidetza bezalako jarduera-ardatzekin batera, baita dagoeneko garatzen ari garen eta bultzatzen jarraituko dugun genero-berdintasuna ere. 2023an, halaber, legegintzaldian zehar garatu diren proiektu estrategiko batzuk abiarazi edo gauzatuko dira, eta beste batzuk, berriz, finkatu egingo dira eta proiektu berriak zehaztuko dira
, laburbildu du diputatuak.
Datorren ekitaldirako aurrekontuek handitu egingo dute (+% 3) ETEentzako eta ekintzaileentzako laguntza- eta zerbitzu-programetarako aurrekontua. Zehatzago esanda 2023an 10 eurotik 7,5 bideratuko dira xede horretarako. % 56, 31,5 milioi euro guztira, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta gainerako % 44, balio erantsiko zerbitzuetarako. Sailak uste du 1.000 proiektu baino gehiago lagundu ahal izango direla, eta emandako euro bakoitzeko, gutxienez 3 eta 5 euro bitartean mobilizatuko direla enpresetan.
Enpresa-sustapena eta talentua
31.128.000 euro, aurrekontu osoaren % 39, enpresak sustatzeko jarduketetarako erabiliko dira. Besteak beste honako partida hauek nabarmentzen dira: 14,5 milioi euro ekintzailetza aurreratuaren esparruan, inkubazioan, azelerazioan, zerbitzuak ematean eta nazioarteko konektibitatean; 4,5 milioi euro proiektu berritzaileak garatzeko laguntza-programetarako; eta 1,06 milioi kultura ekintzailea, zientifikoa eta emakumeen ekintzailetza bultzatzeko.
Ainara Basurko diputatuak azpimarratu du % 49 hazi direla talentua garatzeko, atxikitzeko eta erakartzeko ekimenetara bideratutako partidak, bereziki STEM talentua, 5 milioi eurotik gorako zenbatekoarekin.
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Diputatuak egindako kontuen banakapenean, 33,7 milioi euro (guztizkoaren % 42) bideratzen dira enpresa-sarearen berrikuntza eta lehiakortasuna laguntzera. Atal honetan berrikuntza, nazioartekotzea, inbertsioa, lankidetza, trantsizio digitala eta berdea proiektuetarako zuzeneko laguntzen programak nabarmentzen dira, 20,1 milioi euroko partida barne hartzen dutenak.
Ekonomia Sustatzeko Sailak 12 milioi euro destinatu ditu AIC, BIKE, EIC, NIC eta sektore estrategikoetarako espazioak garatzeko.
Turismoa eta kanpo-sustapena
Ainara Basurkok turismoaren eta kanpo-sustapenaren arloan 2023rako helburuak ere aipatu ditu, Turismo 2030 Estrategiaren ezarpena azpimarratuz, susperraldia finkatuz eta urrats sendoz aurrera eginez turismoaren eraldaketan, jasangarritasunarekiko konpromisotik eta berrikuntzatik eta etorkizunaren helmuga eraikitzeko gobernantza-eredu ireki eta kolaboratibotik abiatuta. Destinoaren garapena lantzea eta turismo-sustapen eta -marketin adimentsu eta pertsonalizaturantz aurrera egitea, bisitariak erakartzeko, nazioarteko erreferente gisa posizionatzeko eta garapen iraunkorrari eta lurralde-orekari laguntzeko
.
Kanpo sustapenerako eta turismorako aurrekontua 8,75 milioi eurokoa da ekitaldi honetan, eta ekintza ugari biltzen ditu: 2,4 milioi destinoa jasangarritasunaren ikuspegitik garatzeko, udalerrien eta eskualdeen turismo-kudeaketa indartuz eta Bizkaiko turismo-sektoreko elkarte eta enpresei lagunduz; 1,8 milioi azoka eta ekitaldietarako eta 1,7 milioi euro merkatuetan posizionatzeko eta kanpo-sustapenerako ekintzetarako.
Eskualde-garapena
2023 kontuek 4,1 milioi euroko inbertsioa aurreikusten dute eskualde-garapenerako, Bizkaiko eskualdeen lehiakortasuna indartzeko, eskualdeetako eta tokiko garapen-agentzien gaitasunak hobetuz enpresekiko elkarreraginean, eragile horiekin elkarrizketa- eta topaketa-guneak sendotuz, eta eskualde-garapena eta lurralde-oreka bultzatzen aurrera egitea ahalbidetuko duten proiektu zehatzak identifikatuz eta lagunduz
.
2022an, Bizkaia Orekan Sakonduz eskualde-estrategia garatzeko lan-ildoak indartu ziren, Bizkaiko zonaldeak modu orekatuan garatzeko, eta 2023an, berriz, 3 milioi eurora arte handitu da. Diputatuak azpimarratu duenez, programa hau % 33 hazi da legegintzaldiaren hasieran sortu zenetik.
Halaber, 750.000 euroko laguntza-partida aurreikusten da tokiko merkataritza txikiarentzat, modernizatzeko, profesionalizatzeko eta eraldaketa handietara -digitala, jasangarritasuna, demografikoa-, kontsumo-joera eta -ohitura berrietara eta mundu digitalera egokitzeko. Eta 400.000 euro Bizkaiko artisauei laguntzeko sektorearen erronka nagusiei erantzungo dieten jarduketa espezifikoak garatzen.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...