2022(e)ko urriaren 28(a) 12:00

Aldundiak Bizkaiko bizi-kalitatea blindatzeko aurrekontu-proiektua aurkeztu du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 2023rako onartu duen Aurrekontu Orokorren Proiektua 9.808.1 milioi eurokoa da, eta 1.540,5 milioi euro banatzen ditu sailen artean, 2023an baino % 5,5 gehiago. Aurrekontu-gehikuntzarik handiena duen arloa Gizarte Ekintza da, 625 milioi euro baino gehiagorekin, hau da, foru sailen gastu- eta inbertsio-ahalmenaren % 41. Erakunde mailako konpromisoen artean nabarmentzekoa da aurrekontuko mila milioi euro baino gehiagoko partida, lurraldeko 112 udalak finantzatzeko erabiltzen dena. Aurrekontuei buruzko Foru Arauaren proiektuak, halaber, 2023an indarrean egongo diren honako zerga-neurri hauek jasotzen ditu inflazioaren eragina arintzeko: PFEZren % 2ko deflaktazioa; errenta baxu eta ertainak dituzten pertsonentzako 200 euroko kenkaria; autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako gastuen forfaita handitzea; eta tasak, prezio publikoak eta katastro-balioak dauden moduan uztea.

Unai Rementeria eta José María Iruarrizaga

Foru Aldundiak Bizkaiko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauaren proiektua onartu du, 9.808,1 milioi euroko diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena jasotzen duena. Horrela Foru Aldundiaren aurrekontua % 10,4 hazi da 2022ko ekitaldikoaren aldean. Kopuru horretatik, konpromiso instituzionalak eta konprometitutako beste gastu batzuk bete ondoren, Foru Aldundiko sailek 1.540,5 milioi euro izango dituzte, 2022an baino % 5,5 gehiago.

Aurrekontuen proiektua Batzar Nagusietan izapidetzen hasiko da orain, foru diputatuen agerraldiekin, sail bakoitzari dagozkion partidak zehaztuz.

Nolanahi ere, Unai Rementeriak, Ahaldun Nagusiak, aurreratu du Aldundiak prestatu duen aurrekontuaren helburua "zerbitzu publikoak babestea, Bizkaiko bizi-kalitatea blindatzea, gizarte moduan hobetzen jarraitzea eta lurraldea modernizatzen jarraitzea" dela. Horretarako, beste partida batzuen artean, Gizarte Ekintzara bideratzen diren 625 milioi euroak, aurrekontuaren % 41, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako 200 milioi euroak edo jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen duten inbertsioetarako 384 milioiak nabarmendu ditu.

Sarrerak

Jose María Iruarrizagak, Ogasun eta Finantza diputatuak, zehaztu duenez, 9.808,1 milioi euroko diru-sarreren aurreikuspena zerga itunduen bilketaren aurreikuspenean oinarritzen da batez ere, finantzaketaren % 95,6 ematen baitute. Halaber, itundu gabeko diru-sarreren bidezko finantzaketa handiagoa aurreikusten du, eta zorpetzea murrizten du. 2023rako Bizkaiak 226 milioi euroko zor jaulkipena aurreikusten du, aurreko urtean baino 9 milioi gutxiago.

 

2023

(M€)

2022

(M€)

        Diferentzia

           %                M€

Zerga itunduak

9.375,3

8.466,9

% 10,7

908,4

Itundu gabeko sarrerak

206,8

184,2

% 13,0

22,6

Zorpetzea

226,0

235,0

-% 3,8

-9,0

Guztira

9.808,1

8.886,1

% 10,4

922,0

Konprometitutako gastuak

Gastuen atalean erakundeen konpromisoen partida guztiak gehitu dira 2022rekin alderatuta, hala nola Kupoa, horren arabera Bizkaiak 705,1 milioi euro ordainduko dizkio Estatuari, edo Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpenak, guztira 6.027,3 milioi. Bizkaiko 112 udalerrien finantzaketa mila milioi eurotik gorakoa da lehen aldiz.

Aldundiak, halaber, zor publikoaren amortizazioa eta langile-gastuetarako partida handituko ditu, % 5 haziz.

 

2023

 (M€)

2022

(M€)

        Diferentzia

           %                M€

Kupoa  Estatuari

705,1

440,8

% 59,9

264,3

Ekarpena Eusko Jaurlaritzari

6.027,3

5.561,6

% 8,4

465,7

Udal-finantzaketa

1.036,5

968,9

% 7,0

67,6

Bizkaiko Batzar Nagusiak

9,9

9,4

% 6,6

0,5

Zorra (amortizazioa + interesak)

236,8

205,4

% 15,2

32,9

Gastua langileria

250,0

238,1

% 5,0

9,5

Ordainketa-kreditu orokorra

2,0

2,0

% 0

0

Guztira konprometitutako gastuak

8.267,6

7.426,2

% 11,3

841,4

Sailek eskuragarri dutena

1.540,5

1.459,8

% 5,5

80,7

Gastuak, guztira

9.808,1

8.886,1

% 10,4

922,0

Sailek eskuragarri dutena

Konprometitutako gastu guztiak bete ondoren foru sailetarako erabilgarri dagoena 1.540.5 milioi euro da. Foru Aldundiko bederatzi sailek 2022an baino 80,7 milioi gehiago izango dituzte, hau da, % 5,5eko igoera, sail guztietako partidetan islatzen dena.

 

2023

(M€)

2022 

(M€)

Diferentzia

              %            M€

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala

81,1

67,3

% 20,4

13,8

Gizarte Ekintza

625,6

599,4

% 4,4

26,2

Euskara, Kultura eta Kirola

71,9

62,9

% 14,3

9,0

Ogasuna eta Finantzak

65,7

64,2

% 2,4

1,5

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria

200,1

187,4

% 6,8

12,7

Herri Administrazioa eta Erakunde Harr.

94,1

86,7

% 8,4

7,4

Ekonomia Sustatzea

79,8

79,5

% 0,4

0,3

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna 

76,4

72,3

% 5,7

4,1

Azpiegiturak  eta  Lurralde Garapena.

245,8

240,0

% 2,4

5,8

Foru Sailak guztira

1.540,5

1.459,8

% 5,5

80,7

Inflazioari aurre egiteko zerga-neurriak

Unai Rementeriak,  Ahaldun Nagusiak, adierazi du aurrekontuen proiektua egiterakoan "Aldundia oso jakitun dela sortzen ari diren ziurgabetasunez, ekonomiarentzako mehatxu globalek Bizkaiari eragin baitiezaiokete". Kasu honetan, esan duenez, "aurrekontu honek zuloa gainditzen lagun diezaguke. Erakutsi dugu erreakzionatzeko gaitasuna dugula", eta aurreratu du 2023rako Bizkaiko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauaren Aurreproiektuak Bizkaiko pertsonei inflazio handiko une hau igarotzen laguntzeko zerga-neurri sorta jasotzen duela.

  • PFEZn % 2ko deflaktazioa, oinarri orokorreko tarifan, zerga bateratuen murrizketan, kuotaren murrizketan eta kenkari pertsonal eta familiarretan aplikatzen dena. Halaber, 2023ko atxikipenen taulan aplikatuko da.
  • Aparteko kenkaria PFEZn, 200 eurokoa, 30.000 eurora arteko errentak dituzten pertsona guztientzat. 30.000 eurotik aurrera kenkari horren zenbatekoa gutxituz doa pixkanaka, 35.000 eurotik gorako oinarria duten aitorpenetarako desagertu arte.
  • Autonomoek eta mikroenpresek PFEZn eta sozietateetan beren zerga-oinarria murrizteko erabiltzen duten gastu-forfaita handitzea. 2023an luzatu egiten da autonomo eta mikroenpresa guztien gastu-forfaita % 15era arte, eta salgaien errepideko garraioetako, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreen gastu-forfaita % 70era arte.
  • Tasak, prezio publikoak eta katastroko balioak dauden moduan uztea. 2023an  Aldundiak ez ditu eguneratuko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen diren tasak eta prezio publikoak, ezta katastro-balioak ere.

Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...